euskal diaspora eta kultura
2015/03/11
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak beste euskal etxe bat ofizialki onartu zuen atzo astearteko bere asteroko bileran: "Munitxeko Euskal Elkartea" (sic). Hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan sartuko da eta Alemaniak bi euskal etxe izango ditu: Berlingoa eta Munichekoa.
2015/03/11
Bere bizitza osoa Eusko Etxe of New York-eko (EENY) kide pasatu zuen, Etxeorratzen Hirian jaio baitzen Zachary Berhau. Newyorktar peto izatearekin batera gogotik euskalduntzat jotzen zuen bere burua eta, izan ere, EENYeko euskal etxean guztietatik egin zuen, bazkide soil izatetik, lehendakari, lehendakariorde, idazkari eta diruzain, besteak beste, edota NABO ordezkari. Osasunak ez dio azken urteotan batere lagundu. Lerro hauetatik gure azken agurra.
2015/03/10
Lan polita egin dute Bordeleko Euskal Etxeko Gau Eskolako ikasleek, "Tartalo eta Patxi artzaina" animazio laburmetraia frantsera itzuliz. Film laburra You Tuben dago ikusgai, jatorrizko euskarazko bertsioan eta frantses azpitituluekin. Orain euskara ikasten ari diren frantses hiztunentzat tresna baliogarri eta entretenigarria izango da.
2015/03/10
Deialdia Euskal Herrian jaio eta Argentinara etorritako adineko jendeari luzatzen zaio. Helburua, herrialde honetako euskal presentziarekin lotura duten hainbat testigantza biltzea da, oroimen historikoa berreraiki ahal izateko. Elkarrizketatuen artean egoteko ez da beharrezkoa euskal erakunde bateko kide izatea; hala ere, parte hartu nahi duenak edo izenik proposatu nahi duenak bere herriko –edo eskualdeko– euskal etxearekin jarri behar du kontaktuan, ahal dela, martxoaren 12a baino lehen.
2015/03/09
Unai Zaballa, Amaia Valpais, Patxi Laskurain eta Alessia Leoni dira euskal elkarte berria sortzeko lanean dabiltzan laurak. Joan den asteazkenean, martxoaren 4an, antolatu zuten lehen bilera Illiniois State University-n . Zaballak EuskalKultura.com-i adierazi legez, “euskara-eskolen inguruan egon zitekeen interesa ezagutu gura genuen eta oso pozik gaude jendeak zelan erantzun duen ikusita”. Antolatzaileez gain, beste hamar lagun bildu ziren. Hemendik aurrera, beste ekintza pare bat antolatu nahi dituzte, jendea erakarri eta gerora euskara eskolak ematen hasteko.
2015/03/09
Uruguaiko errugbi selekzioak Euskal Herrian jokatuko du irailean 6an, Euskarians izeneko euskal selekzioaren aurka. Hegoamerikarrak Ingalaterrako Munduko Txapelketan jokatuko dute eta Euskal Herria aukeratu dute prestaketa egiteko gune gisa. Euskadiko Errugbi Federaziotik pozik agertu dira, partida honek euskal selekzioari mundialean ariko diren taldeen aurka lehiatzeko aukera ematen diolako, eta Diasporako errugbizaleekin harremanak estutzeko gogoa agertu dute.
2015/03/09
Udako oporraldia aprobetxatu zuten mendozatarrek euren euskal etxeko pilotalekua hobetzeko eta martxo erdialdetik aurrera erabilgarri egongo da bertan egiten diren aktibitate guztientzat. Berritze-lanen inaugurazioa, hala ere, Aberri Egunerako utzi da, apirilaren 5erako, eta egun berezi horretako ospakizunen baitan izango, pilota partida eskainiko delarik erakustaldi gisa.
2015/03/06
Joko erraz eta azkarra da "Hiztegi froga", eta haren bitartez erabiltzaileak bere euskarazko hiztegi maila zein den jakingo du. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Taldeak eta Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa guneak garatu dute jokoa, eta sarean dago nahi duenak erabiltzeko prest. Animatzen?
2015/03/06
Martxoan zabalduko du, Ana Fombellida eta Teo Arranzaz batera, proiektu berria marokoar jatorriko euskal sukaldariak (Orio, 1987). Eta ‘Piripi’ izango du izena, gaztelaniaz erabiltzen den hitza alkohola edan osteko aldarte alaia adierazteko. Berea “euskal sukaldaritza” dela esan izan du behin baino gehiagotan, EuskalKultura.com-i eskainitako elkarrizketan, gehiago "munduko sukaldari" legez aurkeztu bada ere.
2015/03/06
Publikoaren aurreko aurkezpen nagusietako bat da San Juango euskal etxearentzat, Andeen magaleko hiri argentinar honetan urtero egiten den Eguzkiaren Festa Nazionala. Lan ederra egiten dute, kari horretara, aurten ere etxeko bazkideek jaialdian euskal kultura ezagutarazi eta zabaltzeko. “Euskaldunen musikarekiko pasioa” leloari eutsiz, Euskal Herriaren irudi koloretsu eta musika eta dantzaz betea erakutsi dute sanjuandarrek aurtengo desfilean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus