euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrika Diasporan: Buenos Airesek ere bat egin du Korrikarekin, Gizataldeen Sukaldaritza Gunea esparru

2015/03/20

19. Korrikaren Buenos Airesko bertsioa joan den larunbatean egin zen, hiriburuko Plaza de Mayon (argazkia EE)

Korrikaren ekitaldia milaka lagun biltzen dituen Gizataldeen Sukaldaritza Gunea esparru gisa baliatuz antolatu zuten Argentinako hiriburuko euskaltzaleek, ahalik eta pertsona gehienen artean hedatu ahal izateko. Eta orain astebete, martxoaren 14an egin zuen. Hori ez zen izan, ordea, euskal kolektibitatearen erakarpen bakarra jaialdi honetan; Euskaltzaleak eta Laurak Bat euskal etxeen standetan, musika, dantzak eta nola ez, goi mailako proposamen gastronomikoak ere eskaini ziren. 

Gehiago irakurri...


Emakumearen Egunean, hiriko euskal zutabe nagusietako bat den Kela Gorri omendu zuen Pehuajoko Udalak

2015/03/20

Hilda eta kela Gorri ahizpak (euskal etxearen artxiboko argazkia)

91 urterekin, oso jarrera aktiboa du Clelia ‘Kela’ Gorrik Pehuajoko Etxe Alai euskal etxean, eta euskal etxearen alde lan egin behar denean. Izan ere, oraindik ere hartzen du parte instituzioko jardueretan eta garrantzi handiko erreferente bihurtu da hiriko euskal gizatalde barnean eta baita areago ere.  

Gehiago irakurri...


Aurten bere 70. urteurrena ospatuko duen Necocheako Euzko Etxeak bat egingo du 19. Korrikarekin igande honetan

2015/03/19

2013an Necochean egindako 18. Korrika (argazkia EE)

Tokian tokiko kutsua hartzen du Diasporan zehar euskararen aldeko lasterketak eta Necochearen kasuan hondartzaraino ere iritsiko da. Hitzordua igande honetan, martxoaren 22an da, goizeko 11etan, eta bukatzean piknika egingo dute korrikalariek Miguel Lillo Parkean. Euskal elkarteak bere 70. urtebetetzeko afaria apirilaren 18an egingo duela ere iragarri du Necocheako Euzko Etxeak.

Gehiago irakurri...


Jaialdirako hotel gelak eta ekitaldietarako sarrerak enkantean etzi Rupert-en (Idaho), bertako 57. Euskal Jaian

2015/03/19

Afarian lortutako dirua eskolaren aurrekontuaren parte garrantzitsua da (Argazkia: SNCS)

Ekitaldia larunbat honetan izango da eta herriko eskola katolikoarentzat dirua biltzea du helburu. 

 

Rupert-eko (Idaho, AEB) Nikolas Deunaren Emakume Katolikoen Elkarteak, beste urte batez, herriko eskola katolikoaren aldeko diru bilketa afaria antolatu du. 57. edizioa hilaren 21ean ospatuko dute, Rupert Elks Lodge eraikinean, ohi legez. Afaria eta enkanteaz gain, zozketa eta kontzertua ere iragarri dute kartelean. Oso ekitaldi arrakastatsua izan ohi da hau, izatez, azken urteotan, 40.000 dolar inguru jaso izan dituzte afari bakoitzean. “Zorte handia dugu ditugun herrikideak izanda, denek lagundu nahi dutelako, ez soilik euskaldun eta katolikoek”, adierazi du Cyndy Berlin-Lantz antolatzaileak, EuskalKultura.com-ekin berba eginez.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko da Korrika 19 Urepeletik, baina Diaspora hasia da dagoeneko euskararen alde lasterka! (argazkiak)

2015/03/18

Pariseko Korrika 19 Montmartreko Sacre Coeur eliza ezagunetik abiatu zen, Euskal Etxerako bidean (argazkia Paris EE)

Badator, hemen da Korrika 19 eta Euskal Herriko korrilariak bihar Urepelen ekingo diote euskararen eta AEKren euskaltegien aldeko lasterketari. Martxoaren 29a bitartean zazpi probintziak alderik alde zeharkatuko ditu lasterketak, gauez eta egunez, gelditu barik. Diasporan, aldiz, hasiak dira dagoeneko ekimen honen aldeko ekitaldiak eta datozen egunetan ere egingo dira makinatxo bat jarduera. Jarraian Diasporako Korrikak eman dituen argazkien bilduma eta datorrenaren berri.

Gehiago irakurri...


NYen emandako kontzertuaren ostean, hiriaren “zatitxo bat bihotzean” daramala esan du Loreto Aramendi musikari oriotarrak

2015/03/18

Pozik agertu da Loreto Aramendi oriotarra New Yorken eskainitako kontzertuaren ostean (argazkia Loreto Aramendi)

Joan den igandean eman zuen Brooklyn-go Our Lady of Refuge elizan emanaldia organo jotzaile oriotarrak. Bertako laurogei urteko organoaren konponketak ospatzeko –eta, bide batez, diruz laguntzeko− bederatzi kontzertuetako azken aurrekoa izan zen berea eta “esperientzia izugarria” izan zela adierazi dio EuskalKultura.com-i. “Etxean bezala sentiarazi naute, beteta zegoen eliza eta itzultzeko eskatu didate. Oso pozik nago”, esan du.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxea bisitatu du Marian Elorzak, hirian euskal elkartea sortu zeneko Mendeurrenaren atarian

2015/03/18

Eusko Etxea elkarteko ordezkariak Euskal Herritik etorritako agintariekin (argazkia Valparaiso EE)

Valparaisoko Eusko Etxeak Euskal Herritik etorritako ordezkaritza baten bisita izan zuen joan den astean. Bisitaren buru Marian Elorza, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta berarekin ziren baita ere Leire Madariaga, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Rafael Kutz, Euskadiren ordezkaria Txilen. Bisitariek elkartearen egoitza bisitatu eta bertako jardunen berri jaso zuten. Hori guztia Valparaisoko lehenengo euskal elkartea sortu zeneko mendeurrenaren atarian.

Gehiago irakurri...


Caracaseko Eusko Etxeak zuzendaritza berritu du, aurreko taldeari egindako lanarengatik esker ona agertuz

2015/03/17

Irudian, aurreko zuzendaritza eta berria: ezkerretik eskubira, Anton Arriaga, Kattalin Alaba, Maite Arriaga, Unai Azpiritxaga, Pedro Javier Arriaga, Maialen Azpiritxaga, Oyane Arregi eta Xabier Landa (argazkia Caracas EE)

Caracaseko Eusko Etxea elkarteak Bilkura Orokorra egin zuen iragan larunbatean, martxoaren 14an, eta bertan zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten bazkideek. Talde bakarra aurkeztu zen eta horixe onartu zuten ia aho batez bertara bildutakoek. Honakoek osatzen dute zuzendaritza berria: Izaskun Azpiritxaga, Oyane Arregui, Kattalin Alaba, Maialen Azpiritxaga, Unai Azpiritxaga eta Xabier Landa. Zorionak eta zorte on!

Gehiago irakurri...


PuntuEUS ere Korrikarekin! Martxoaren 19tik 31ra .eus domeinua prezio erdian eskuratu ahalko da

2015/03/17

PuntuEus-ek Korrika dela eta egin duen eskaintza berezia

Ostegun honetan bertan abiatuko da Korrika 19 Urepelen, eta martxoaren 29a arte Euskal Herria zeharkatuko du euskararen aldeko mezuarekin. Hori dela-eta, PuntuEUS domeinuak ere bat egin nahi izan du Korrikarekin eta eskaintza berezia plazaratu du: martxoaren 19tik 31 bitartean .EUS domeinua oso prezio onean, orain arteko prezioari beherapen nabaria eginez eskainiko du: 29,95 eurotan. Orain arte eskuratu ez baduzu, aukera ederra orain daukazuna!

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametza-ko sukaldarien lana nabarmendu zen 2015eko euskal etxearen lehenengo topaketan

2015/03/17

Gure Ametzak antolatutako 2015eko lehenengo taberna joan den martxoaren 13an izan zen (argazkia EE)

75 lagunentzako lau motatako pintxoak prestatu zituzten etxeko chefek eta arrakasta handia izan zuten. Orain, urteko bigarren elkarretaratzea ari dira antolatzen Gure Ametza-ko kideak, apirilean egiteko, etxeko 2015eko ikastaroen hasierarekin batera. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia