euskal diaspora eta kultura
2015/03/31
Eusko Jaurlaritzaren eskualderako ordezkari den Sara Pagolak Barilocheko 'Mendiko Euzko Etxea' eta jaio berria den San Martin de los Andesko 'Euskal Txokoa' erakundeetako kideekin elkartu zen. Bi bisitetan, euskal etxeek antolatutako ekintzetan hartu zuen parte Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritzaren buruak.
2015/03/30
Jakinmina sortu zuen Liverpooleko Unibertsitatean "An end to the Basque Conflict?" mintegiak eta galde erantzunen tartean euskal gatazkari eta Euskal Herriko egoerari buruz luze eta zabal solastu ziren bertan bildutako adituak eta partehartzaileak. Ibarretxe lehendakariaren hitzaldiak, bereziki, entzule asko bildu zituen. Mintegi honekin amaitu dira Manuel Irujo Fellowship Katedrako aurtengo jarduerak.
2015/03/30
Datorren igandean Aberri Eguna izango dela-eta --eta euskal festa hau Habanan ospatzea tradizio da dagoeneko hiri kubatarrean-- Habanako Euskal Astea antolatu du Habanako Euskal Etxeak. Ekitaldiak euskara izango dute ardatz eta gaur bertan hasiko dira, euskara ikasleekin egingo den festa batekin. Astea bururatzeko, 250 bat pertsona bilduko dituen Aberri Eguneko elkarretaratzea, euskal musika, hitzak, bertsoak eta giroa nagusi.
2015/03/30
Bigarren urtez jarraian, ateak ireki dizkio Buenos Aires handiko Quilmes hiriko Pedro Goyena Liburutegiak euskal kolektibitateari Euskal Herriaren historiarekin lotura duten hainbat gai plazaratu eta zabaltzeko. 2015eko lehenengo mintzaldia joan den ostiralean izan zen, Luis Lúquez irakaslea hizlari.
2015/03/27
Bihar eginen du Donibane Garazin bere urteko Biltzar Nagusia Euskal Argentina elkarteak. Biltzarra goizeko 9:30etan hasiko da Herriko Etxean. Monika Legarto buru duen elkarteak hondar urteko emaitzak aztertuko ditu, bai ekitaldi zein ekonomia aldetik ere, iaz Txile-Argentina eginiko bidaia arrakastatsua barne. Aipatuko dira baita ere, Argentinarekilako elkarteen bilera Semeac-en, Nantes-ko artxiboen zerrendaketa, El Vasco de la Carretilla filmaren emanaldia maiatzean eta 2015eko Macachingo Euskal Astea. Bukaeran, Gaby Etchebarnek Argentinako bere liburua aurkeztuko du.
2015/03/27
Tradizio bilakatu da dagoeneko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero Euskal Herrira egiten duen bidaia, eta gero eta bazkide gehiagok partehartzen dute bertan. Aurten, martxoaren 21 eta 22an egin zuten osteratxoa, eta Donostia eta Durangoko parajeak bisitatu zituzten. Tartean, nola ez, Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko aukera ere izan zuten.
2015/03/27
Martxoa hilabete arraroa da eguraldiari dagokionean Nevadako Gardnerville-n. Elurra mara-mara zein eguzki epela izan daitezke zeruko jabe. Zorionez, bigarrenak eman zien ongi etorria, iragan larunbatean, musean jokatzera bertaratu zirenei. “Esperro bezala, arrakastatsua izan zen txapelketa”, esan dio Becky Sarratea Mendiko Euskal Klubako presidenteak EuskalKultura.com-i. “Eguraldiak lagundu zigun”, gehitu du. Miguel Perez eta Agustin Oroz izan ziren txapeldunak.
2015/03/26
Nafarroan sartu da Korrika eta datozen bi egunetan herrialde honetan barrena ibililko da lasterketaren lekukoa. Baina Euskal Herriko mugaz haratago ere zabaldu da azken egunetan euskararen aldeko mezua, esaterako, Argentinako Necochean, Liverpoolen, Madrilen edo Kolonbiako Medellinen. Eta datorren astebururako ere badatoz beste hamaika hitzordu. Jarraian, bideoak eta argazkia sorta.
2015/03/26
Getxoztarra da Unai Zaballa eta 23 urte dauzka. Deustuko Unibertsitatean Hizkuntz Modernoak ikasi ondoren Illinois-en dago joan den abuztutik hona, Estatu Batuetan, masterra egiten Hizkuntzalaritzan eta aldi berean gaztelania eskolak ematen unibertsitatean bertan. Martxo hasieran, Artaburu Basque Club izeneko euskal kultur elkartearen sortzaileetakoa izan da Illinois State University-n.
2015/03/26
19. Korrika larunbatean pasatuko da Argentinako La Platatik, hiriko Moreno Plazatik abiatuta. Parte hartzeko deialdia bertako euskal komunitateari eta euskara eta euskal kultura bezalakoen alde dagoen orori luzatu zaio. La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzan euskara ikasteko izena ematera ere gonbidatzen dute La Platan. Epea apirilaren 6an bukatuko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus