euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak 10 euskara eta euskal kultura irakurle hautatzeko deialdia egin du

2011/04/05

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa Etxepare Institutuak Europako eta Ameriketako hamar unibertsitateen Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko deialdia egin du gaur. Bartzelona, Finlandia, Txekia, Errusia, Mexiko, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako unibertsitateetan ariko dira irakurleak; 2011-2012, 2012-2013 eta 2013-2014 ikasturteetan. Eskabideak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea dago. Eskabide horiek non eta nola aurkeztu azaltzen dizugu jarraian.

Gehiago irakurri...


116 urte bete dituen Iparraldeko Euskal Etxeak kultur ekintza zabala eskainiko dio aurten ere komunitateari

2011/04/05

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Batzordeko kide eta lagunak “Erkidegoko kideen arteko harremanak estutu eta sendotzeko asmoarekin” sortu zuen duela 116 urte Buenos Aireseko 'Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea' Ipar Euskal Herritik Argentinara etorritako euskaltzale talde batek. Urteak pasa dira baina izpiritu hori ez da desagertu. Izan ere, erakundeko Kultura Azpibatzordeko kideek mota askotako ekintzak garatzen dituzte urtean zehar Euskal Herriko ohiturak eta Buenos Aires hiriburuko euskaldunen artean dauden loturei eutsi ahal izateko; hori dela eta, eta Jean Pierre Passicot etxeko Zuzendaritza Batzordeko lehenengo lehendakariarekin hitzekin bat eginez, “euskalduna naiz, euskaldun bizi naiz, euskaldun hilko naiz eta berpiztuko banintz euskalduna izango nintzateke”, esaldiari eusten diete irmo Iparraldeko euskaldunen ondorengoek.

Gehiago irakurri...


Sarean da eskuragarri Euskalbar 3.9 euskal hiztegi-barra, Firefox 4 bertsiorako egokitua

2011/04/05

Euskalbar 3.9 bertsioaren aurkezpen bideoko irudia Interneten nabigatzen ari garela hamaika euskal hiztegi eskura izaten ohituak gara Euskalbar delakoari esker. Software hau diseinatzen duen aditu taldea teknologia munduko azken berrikuntzekin bateratsu ibiltzen gogotik saiatzen da eta oraintsu Firefox 4 nabigatzailea atera badute, hara!, hemen dugu jada horretara egokitutako Euskalbar berria, Euskalbar 3.9 bertsioa. Aurrekoak bezala, doan deskarga daiteke. Oraingoan azalpenak bideotxo baten bitartez datoz, gainera. Sustatu.com webgunetik jaso dugu berria.

Gehiago irakurri...


Deiako artikulu batek errepasoa ematen dio euskal artistek New York hiriarekin (izan) duten harremanari

2011/04/05

Fernando Renes bere azkeneko obretako batzuekin (argazkia MarcosSanchez-Deia) Luzaroan New York arte garaikidearen meka gisa hartua izan da eta euskal artistek, munduko gainerakoek bezala, helburu izan dute bertara joatea, bertan bustitzeko eta munduan zer gertatzen zen ikasteko. Gaur egun badirudi munduak ez daukala erdigune bakarra eta honetan ere dibertsifikazioa eta leku eta 'ikastegi' gehiago daudela munduko artista gazte eta abangoardien erakarle eta higitzaile. Hala ere, Etxeorratzen Hiriak segitzen du bere marka uzten eta hainbat artista gazterengan utzi duen markak hor segitzen du, indartsu.

Gehiago irakurri...


Ignacio Cloppet argentinarra Evita eta Peronen arbaso euskaldunei buruzko liburua aurkezten ari da Iparralden

2011/04/04

Ignacio Cloppet argentinarra 'Los orígenes de Juan Perón y Eva Duarte' liburuaren aurkezpen batean, Argentinan (argazkia ICloppet) 'Los orígenes de Juan Perón y Eva Duarte' liburuak pertsonaia historiko hauen arbaso euskaldunen berri ematen du, eta hirugarren edizioa ari dira prestatzen dagoeneko Argentinan. Aste honetan Euskal Herrian da liburuaren egilea, Ignacio Cloppet, eta aurkezpenak egingo ditu Baionan eta Lapurdiko eta Nafarroa Behereko zenbait herritan. Herri horietatik joan ziren Argentinara Evita eta Peronen arbasoak eta agian aurkezpen hauei esker baten batek Ameriketako lehengusuen artean aurkituko du bikote historiko hau. "Gustura asko joango nintzateko liburuari buruzko hitzaldiak ematera Argentinako euskal etxeetara", esan dio Cloppetek Euskalkultura.com-i, Euskal Herrian zehar bira hasi aurretik.

Gehiago irakurri...


Paella erraldoi batekin hasi da joan den larunbatean Uruguaiko Flores departamenduko I. Euskal Astea

2011/04/04

Floresko I. Euskal Astea apirilaren 2tik 10era luzatuko da Trinidad-en, Uruguain. Kultura, kirola, enologia eta gastronomia alorreko zenbait proposamen burutuko dira aste osoan zehar Uruguaiko Flores departamenduan, bertako Euskal Etxearen eskutik. Euren lehenengo Euskal Astea ari dira ospatzen eta festaren testu-inguruan Udalak herriko euskal elkarteari bere egoitza propioa eraikitzeko utzitako eremuaren lagapena sinatuko da. Joan den larunbatean hasi eta zortzi egunez luzatuko den jai honetan Europako zein Hego Ameriketako lagun mordo bat bilduko dira, ekitaldiak datorren igandean, apirilaren 10ean, bazkari herrikoi eta ikuskizun batekin ixteko.

Gehiago irakurri...


Guru Etxeberria, irakurle Mexikon: "Ikasteko grina, esker ona eta, zoritxarrez, gosea izan ditut eskoletan"

2011/04/04

Eskuan edalontzi urdina duela ageri da ikasleen erdian Gurutzne Etxeberria, urtebetetze egunean egin zioten ustegabeko jaian (argazkia GEtxeberria) Bizimodua ez da erraza Mexikon, aitortzen du Gurutzne Etxeberriak, baina jendearen esker onak sobera gainditzen du segurtasun ezaren mamuak sortzen duen ezinegona. Universidad Nacional Autonoma de Mexicon (UNAM) Euskara eta Euskal Kultura irakurle da Gurutzne, eta, sarri, ikasleek gauean klase on batengatik eskerrak emanez idazten diotela azaldu digu. Klaseko lehen egunean bere burua euskara hutsean aurkezten duenean aho bete hortz gelditzen omen dira --"zer da hori?", "Ez da ulertzen!!"--, baina kurtsoa aurrera joan ahala euskaldunon mundu ikuskerarekin duten miresmena hazi egiten dela dio. "Horrek arima asebetetzeaz gain neuri ere gehiago ikasteko gogoa ematen dit, elkar-elikatu egiten dugu", dio.

Gehiago irakurri...


'Venus-en xarma eztia' izeneko talde-erakusketa zabalduko bihar Mexiko Hiriko Euskal Etxeko galerian

2011/04/04

Mexiko DFko Euskal Etxean bihar zabalduko den erakusketako afixa Bihar asteartea, apirilaren 5ean, arte erakusketa bat zabalduko dute Mexiko Hiriko Euskal Etxean, 'Venus-en Xarma eztia' izenpean, 'Summa de Talentos'ek deiturik. Erakusketak 43 lan bilduko ditu Euskal Etxeko erakusketa aretora, egile zein belaundi eta estilo diferentetakoak. Margolarien artean, baztandar jatorria duen Lourdes Arretxea ere topa daiteke, euskal jatorrizko pintore mexikarra, duela hilabete gutxidanik euskal etxe mexikarreko lehendakari dena. Inaugurazio ekitaldia bihar 19:30etan izango da Aristoteles 239 kalean, Homero eta Horacio artean, hiriburuko Polanco kolonian.

Gehiago irakurri...


'Euskal taberna herrikoia' zabalduko dute urte osoko ostiraletan Buenos Airesko San Telmo auzoan

2011/04/04

Joan den ostiraleko euskal 'herriko taberna' Buenos Airesko San Telmo auzoan Lehenengoa joan den ostiralean egin zen, arrakastaz. Ekimena Argentinako 'Euskal Herriaren Lagunak' (EHL) taldearen proposamena izan da eta helburua, euskal giroko momentu goxo batzuk lagunekin pasatzea, euskal mokadu, pintxo eta jakiak dastatzen, aldi berean EHL-i laguntzen zaiola. Banderak, ikurriñak eta euskal zein argentinar pankarta militante eta aldarrikatzaileak inguratuta, deiak hainbat lagun bildu zituen, janariarekin gozatu zutenak eta Silvia Iriondo, Hugo Fernandez Pantoni eta beste zenbait lagunen zuzeneko musika eta hitza txalotu zutenak. Euskal Herriko Taberna hau ostiralero errepikatuko da, San Telmoko Asanblearen lokaletan, Chacabuco eta Mexiko kaleetan.

Gehiago irakurri...


XVIII-XX mendeetako euskal jantzi erakusketa zabalduko du Pellegrinin astelehenean Magdalena Mignaburuk

2011/04/01

Magdalena Mignaburu artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Pellegrini herriak --Buenos Airesko probintzia muturrean, La Pampakoarekin mugan-- euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketa bat zabalduko du datorren astelehenean, Magdalena Mignaburu Berho euskal jatorrizko hezitzaile eta ikertzailea egile eta Pellegriniko Udalaren urteurreneko ekitaldien baitan. 'Gure arropa-Nuestra ropa'k (sic) zazpi probintzietako 20 jantzi biltzen ditu, bakoitzari buruzko azalpena emanez, zein eskualdekoa den eta zein langintzan eta eguneroko bizitza motan erabiltzen zen azalduz. Apirilaren 4 eta 5ean Pellegrinin egon ostean, Pehuajó-ko 'Etxe Alai' Euskal Etxera pasatuko da, bertako Aberri Eguneko egitarauko parte. Magdalena Mignaburuk, bestalde, astelehenean bere webgune berria sareratuko duela iragarri du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia