2011/04/14

Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, EHUren Udako Ikastaroetan 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa emango da aurten. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ematea da. Ikastaroa uztailaren 14 eta 15ean emango da eta Mari Jose Olaziregik, Etxepare institutuko Euskara zuzendariak, gidatuko du. da. Matrikularako bekak eska daitezke datorren asteartea arte (apirilaren 19a) .
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, Mexikon da egunotan Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotzeko helburuz. Gaur Echeniquek EmpreBask eta Sukalde elkarteen aurkezpenean parte hartuko du eta Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakari berriarekin, Lourdes Arrechearekin, bilduko da, besteak beste. Etzi Kolonbiara abiatuko da, bere kontaktu birarekin segitzeko.
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Urtero legez munduko hainbat euskal etxetako Aberri Eguneko deialdiak heltzen hasi dira gure erredakziora. Kultur ekitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, bazkariak eta afariak ari dira prestatzen munduko euskaldunak data berezi hau ospatzeko. Batzuk --Quebeceko eta Cañuelaseko euskal etxeak kasu-- aldez aurretik ospatu dute. Gehienek apirilaren 24ean, Aberri Egunean bertan, egingo dute jaia: New York, Mexiko, Celaya, Sydney, Madril, Habana... Beste batzuetan, hala nola Washingtonen eta Txileko Santiagon, maiatzean ospatuko dute Aberri Eguna.
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Datorren astean zabalduko ditu ateak. 'Liburu munduari hiri irekia' da aurtengo Buenos Aireseko Liburu Azokaren leloa. Hego Ameriketako liburu arloko kultur ekitaldi nagusiaren 37. edizioa apirilaren 20tik maiatzaren 9ra luzatuko da eta azken hogeita hiru urteotan bezala, euskaldunek beren tokia izango dute milaka idazle, argitaletxe, artista eta literaturzaleak biltzen dituen ekimen honetan. Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatuko duten standa pabilioi okrean egongo da aurten, 3056 zenbakian. Lau liburu aurkeztuko ditu Fundazioak, apirilaren 27an, Adolfo Bioy Casares Aretoan.
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Duela ehun bat urte Argentinan aritu zen Andrea Moch artista, kultura eragile eta feministaz idatzi duen liburua aurkeztuko du datorren asteko larunbatean, Buenos Airesko Liburu Azokaren baitan, Angeles de Martina euskal jatorriko idazle eta ikertzaileak. 'Andrea Moch, andanzas de una artista' du izena liburuak. Moch paristarra zen jatorriz eta 1908an etorri zen Argentinara. Oso aktiboa izan zen kultura eta gizarte mailako mugimenduetan eta euskaldun batekin, Jose Rufo de Uriarte, 'La Baskonia' aldizkari euskaltzaleko fundatzaileetakoarekin maitemindu zen. Baita Euskal Herriarekin ere. Bere engaiamenduen lekukotasuna ematen du bere biziak, euskara eta euskaldunekin zein ezkerrarekin eta feminismoarekin.
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Ibarrako Alurr dantza taldea lanpetu samarra dabil atzerrian hilabete honetan. Apirilaren 2an Londresen emanaldia egin zuten taldeko zortzi dantzarik, London Basque Society elkarteak gonbidatuta. Orain, apirilaren 26an Alurreko Errota taldeko gaztetxoek (11-12 urte bitartekoak) dantzari trukea egingo duten Galizian, hango talde batekin. "Esperientzia aberasgarria izango da, gazteen arteko kultur truke bat ere izango baita, oso baliagarria gure gazteentzat, bi kulturek elkar ezagutzeko, eta bi herrien arteko kultur harremanetan sakontzeko", azaldu digute Alurreko arduradunek.
Gehiago irakurri...
2011/04/13

Korrika 17 Euskal Herrian barrena bidea egiten ari da jada, gelditu barik euskararen aldeko mezua zabalduz, eta aldi berean, Diasporako euskal etxeak munduko mapan eta sarean ari dira jartzen lasterketa, euren ekitaldiekin. Larunbatean Bartzelona eta Madrilgo euskal etxeek jendetza bildu zuten euren Korrika jaietan, eta igandean Shanghaiko euskaldunei esker Asiaraino heldu zen lasterketa. Jarraian ekitaldien argazkiak, korrikalarien bideoak eta Bartzelonako Euskal Etxeak grabatu zuen lipdub-aren bideoa jaso ditugu.
Gehiago irakurri...
2011/04/13

Txileko Santiagora bueltatu zen Korrika iragan larunbatean, aurreko edizioan kale egin ostean antolakuntza arazoak zirela eta. Agian horregatik, Txileko euskaldunek gogo biziz egin zioten harrera eta Santiagoko kaleetatik elkartasun besarkada beroa bidali zioten euskarari eta mundu osoan euskal hizkuntza ikasten eta irakasten ari diren lagunei. Santiagoko Arma Plazan Korrika 17ren aldeko bideoa grabatu zuten, eta euskaldun eta euskaltxiletarrez gain, giro bikaina ikusirik jaiarekin bat egin zuen santiagotarrik ere izan zen. Olatz Sanchez Lamikizek, Santiagoko Euskara eta Euskal Kultura irakurleak, bidali digu eguneko kronika.
Gehiago irakurri...
2011/04/13

Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Bulegotik aditzera eman denez, euskal jatorriko Emprebask eta Sukalde elkarte mexikarrak aurkeztuko dira bihar Mexiko DFn, bertako jatetxe batean eta euskal-mexikar sukaldari baten menua lagun egingo den jendaurreko hitzorduan. Gisa batera edo bestera Euskadirekin lotutako enpresari, profesionak eta negozio-pertsonak biltzen ditu Emprebask-ek, eta gastronomiarekin lotutako chef eta profesionalak Sukaldek. Ekitaldiko gonbidatuen artean Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi den Guillermo Echenique aipa daiteke, eta bertan espero dira baita ere Ipar Ameriketako Euskadiko Ordezkaritzako arduradunak, beti ere Sukaldeko presidente Juantxo Sanchez eta Emprebask-eko Maria Teresa Fernandezekin batera.
Gehiago irakurri...
2011/04/13

Apirilaren 1ean Buenos Airesko Gure Echea Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren hiriburu argentinarreko Alkartasuna Abesbatzako kantariak 2011. urteko entsegu edo errepikekin hasteko. Saioak, aurrerantzean, ostiralero izango dira, arratsaldeko 7etatik 9etara, Belen Romano zuzendari. Etorkizunari begira eta hurrengo kontzertuak antolatu ahal izateko, ahots berriak --batez ere kontraltoak, baxuak eta tenoreak-- gehitzeko gonbite irekia plazaratu dute koraleko arduradunek.
Gehiago irakurri...