2011/04/18

2011ko apirilaren 2 eta 3an gauzatu ziren Otxarkoagako XXX. Ume Jardunaldiak. Gizarteko txikienei zuzenduta dagoen ekintza hau bultzatzeko, Mugarik Gabeko Haurrentzako Ipuin Lehiaketa antolatu zuen Txirula Kultur Taldea elkarte bilbotarrak. Euskal Herritik ez ezik, euskal diasporatik ere erantzun zioten testuak bidaltzeko deialdiari; lanen artean bazegoen Madril, Bartzelona, Kolonbia eta Argentinakorik ere. Argitaratzeko hautatutako ipuinen artean, 'Zorionaren bila' dago, Rosana Entizne Bahia Blancako euskara irakaslearen lana. Irakur hemen ipuina.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Jaio berria da, joan den ostiralean, Caracasko Eusko Etxearen baitan, 'Jazoera', hiriburu venezuelarreko euskal etxea eta haren inguruan mugitzen den euskal komunitatea animatzeko, inarrosteko eta biziberritzeko asmotan kaleratzen hasi den hilabetekaria. Lehenengo alean, bere aurkezpena egitearekin batera, datorren igandeko Caracasko Aberri Egunerako deia egiten du, etxe barruko berri laburrak dakartza, komunitateko jaioberrien argazkiak eta Euskal Herriko berriak, besteak beste. Deia egiten die parte hartu nahi dutenei. Bestalde, bihar emango du EuskalKultura.com-ek joan den larunbatean Galdakaon eginiko urteroko bilkura euskal venezuelatarraren berri.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Egin berria du Donibane Garazin urteko bilkura edo biltzar nagusia Euskal Argentina elkarteak. Argentina eta Rio de la Plata eta Euskal Herriaren --bereziki Ipar Euskal Herriaren-- arteko harremanak atxiki eta azkartzea du helburu Nafarroa Beherean egoitza duen elkarte euskaltzale eta argentinazale hunek. Ohi bezala, Donibane Garaziko Herriko Etxean egin da, aretoa jendez mukuru. Aipatu da, besteak beste, Guillaume Aphezaren immigrazio artxiboak sarean direla kontsultagai; eta 'Euskaldunak Pampan gaindi' dokumentalaren egitea. Annie Sabarots-ek, merezi ohoratzea bildu du Apheza proiektuan egin lan eskergarendako. Honen guziaren kronika egina du Herria-rendako Monika Legarto Euskal Argentinako kideak.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Sokatirak, ikurrinak, zesta punta partidak eta zuri-gorriz jantzitako jendetza Pazifikoaren bihotzean. Horixe da gutxigorabehera Kaledonia Berriko Amicale du Pays Basque elkarteak urtero antolatzen duen Feria des Furieux jaiaren laburpena. 300 lagundik gora bildu ziren Noumeako frontoian egin zen bestara: irlako euskaldunak eta euskaltzale kaledonia berritarrak. Giroa bikaina izan zen, elkarteak argitaratu dituen argazkietan ikus daitekeenez.
Gehiago irakurri...
2011/04/15

Joan den otsailean 'Euskaldun hitza' irratsaioak Rosarioko Radio Nacional-eko instalazioak utzi zituela jakinarazi genuen EuskalKultura.com-etik. “Aurten Radio Nacional-ek ez du gure betiko ordutegia errespetatu; hori dela eta irrati horretan ez geratzea eta emisora berri bat aurkitu arte internet-etik zuzenean transmititzea erabaki dugu”, adierazten zuen momentu hartan saioaren aurkezlea den Luis Maria Barrandeguyk. Apirilaren hasierarekin batera, ordea, berri ona heldu zaigu Rosariotik. 'Euskaldun hitza' irratiaren eremura bueltatu da eta nobedade batekin: programaren irudiak ere ikusi ahal izango dira interneten.
Gehiago irakurri...
2011/04/15

Korrika 17 helmugara heltzen ari da, apurka apurka Euskal Herrian milaka kilometro egin ostean. Eta Donostiarako bidean, lasterketak munduko euskal etxeak lagun izango ditu berriz ere. Igandean Kontxako Pasealekuan 2.448. kilometroaren lekukoa eramango dute Bartzelona, Erroma, Paue, Suitza eta Londresko euskal etxeetako kideek. Eurekin bat egin nahi duenak goizeko 9:17etan prest egon beharko du, zapatilak oinetan! Asteburuan zehar gainera, Diasporako euskaldunek Korrikaren soinua munduan zehar zabaltzen jarraituko dute. Gaur bertan Buenos Airesen, bihar New Yorken eta San Frantziskon; etzi Londresen...
Gehiago irakurri...
2011/04/15

Buenos Airesen euskara eta euskal kulturaren alde diharduen elkarte honek InfoEusketxe bere bloga sarean dagoela gogora ekarri du, eta bertatik segi daitezkeela, esan du, gaur egun egiten dituen eta ikasturtean zehar prestatu eta egingo dituen ekitaldiak. Argentinako hiriburuko Mexiko 1880 helbidean egoitza duen Eusketxek bere euskara eskolak iragartzen ditu aipatu webgunean, baita Aitor Alava zuzendari daukaten euskal dantza eskola eta taldearen berriak ere.
Gehiago irakurri...
2011/04/15

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta gaueskolak elkarretaratzea antolatu du gaur iluntzean hiriburu argentinarrean, Korrikaren inguruan eratu diren mundu osoko gainerako deiekin bat eginez. 20:00etatik aurrera izango da, Independentzia 1722 kaleko bere egoitzan, eta festa, musa, musika, dantza eta jate-edatekoak iragartzen dira. Horrekin batera elkarteak "Euskara eta Euskal Kulturam murgiltzeko Tailerra" ere iragarri du, eta baita euskara hastapen-ikastaroak ere. Euskaltzaleak-eko abesbatzak hasiak ditu entseioak, eta interesatuentzat, elkarteko elastikoak prest daudela ere adierazi du.
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, EHUren Udako Ikastaroetan 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa emango da aurten. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ematea da. Ikastaroa uztailaren 14 eta 15ean emango da eta Mari Jose Olaziregik, Etxepare institutuko Euskara zuzendariak, gidatuko du. da. Matrikularako bekak eska daitezke datorren asteartea arte (apirilaren 19a) .
Gehiago irakurri...
2011/04/14

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, Mexikon da egunotan Euskadi eta herrialde honen arteko harremanak sendotzeko helburuz. Gaur Echeniquek EmpreBask eta Sukalde elkarteen aurkezpenean parte hartuko du eta Mexiko DFko Euskal Etxeko lehendakari berriarekin, Lourdes Arrechearekin, bilduko da, besteak beste. Etzi Kolonbiara abiatuko da, bere kontaktu birarekin segitzeko.
Gehiago irakurri...