euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fresnoko euskal festak abiarazi zuen joan den asteburuan Estatu Batuetako 2011ko udako euskal festen egitaraua

2011/05/12

Euskal udako jaiak Maiatzaren bigarren asteburuan Fresnok udako piknika ospatu ondoren, Los Banos eta Bakersfieldeko festal datoz. Ohi bezala, Estatu Batuetako euskal jaien denboraldia maiatz honetan hasten da AEBn. Denboraldia maiatzean hasten da Fresnon eta azaroan bukatzen da Las Vegas eta Roklin-en. Aurten, NABOren Biltzarra Bilera Buffalon, Wyoming izango da uztailaren 22-24 asteburuan. Hemen dago 2011ko euskal jaiak ordutegia.

Gehiago irakurri...


Ehun lagundik gora bildu ziren Fresnoko Basque Club-aren 2011ko Euskal Jaialdira Kalifornian

2011/05/12

Fresnoko Euskal Jaialdian aritu ziren musikariak taulagainean (argazkia FresnoBC) Fresnoko Euskal Etxeak, bere Basque Festival jaialdiaren edizio berri bat ospatu zuen joan den larunbatean eta, elkarteko arduradunek adierazi dutenez, bertaratu zen jende multzoak iazko bestaren markak hautsi zituen. Madera herriko Vista del Rio arrantxuan egin zen jaia eta, eguraldia lagun, estatu osotik etorritako lagunek euskal dantza eta musika erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Gehiago irakurri...


Zinemaldi euskaldun, galego eta katalana ikusgai Birminghamen, Etxepare Institutuak antolatuta

2011/05/11

Zinemaldiaren afitxa Bihar Birmingham-en hasiko den zinemaldiaren barruan "80 egunean" filmea izango da ikusgaia maiatzaren 19an. Jon Garaño zuzendaria bertan izango da, luzemetraiari buruz eztabaidatzeko. Etxepare Institutuak antolatu du zinemaldia, Birminghameko Unibertsitatearekin batera eta Galizia Xuntarekin eta Kataluniako Ramon Llull Institutuarekin lankidetzan. Birmighameko Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle programa abiarazi zuen ikasturte hasieran, Etxeparek sustatuta.

Gehiago irakurri...


Literatura eta gastronomia klaseekin itxi zen Santa Feko Unibertsitate Iberoamerikarreko Euskal Astea

2011/05/11

"Visiones del arte vasco" mahainguruan, ezkerretik eskubira, Iñigo Manterola, Taxio Ardanaz eta Gorka Larrañaga (argazkia GLarrañaga) Bukatu berria da Santa Feko Unibertsitate Iberoamerikarreko Euskal Astea eta arduradunak datorren urtean edizio berri bat antolatzeko asmoa agertu dute jada, aurtengoak izan duen harrera ona dela eta. Lau egunez unibertsitate mexikarreko kanpusean euskal kulturaren inguruko ekitaldi ugari egin dituzte, artea, literatura, gastronomia bezalako arloak jorratuz.

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak 'Baietz' taldearen erritmora ospatu zuen Aberri Eguna

2011/05/11

Mendozako Denak Bat euskal etxearen Aberri Eguneko afixa Proposamen ugari burutu dira azken aste hauetan Argentinan zehar Aberri Eguneko ekintzen markoan: hitzaldi, topaketa, manifestaldi eta afariak, batzuk aipatzearren. Mendoza hiriburuan, berriz, Euskal Herriko musika tresnen soinuak gailendu ziren euskaldunentzat hain garrantzitsua den efemeride honen ospakizun egitarauan. 'Baietz' talde cordobatarraren eskutik tailer, kontzertu eta zuzeneko musikaz lagundutako dantza ikuskizunaz gozatu ahal izan ziren Denak Bat euskal etxeko kide eta lagunak.

Gehiago irakurri...


Maria Julia Ercorecaren eskutik jaio da Argentinan 'Etorritakoengatik', Puerto Madryngo Euskal Etxea

2011/05/10

Jaio berria den 'Etorritakoengatik' euskal etxeko idazkaria den Liliana Martin sorrera-akta irakurtzen Joan den apirilaren 30ean eta pozez beteta irakurri zuten Chubut probintzia argentinarreko Puerto Madryn hiriko euskaldunek 'Etorritakoengatik' Euskal Etxearen sorrera-agiria. Duela hiru urte biltzen hasi ziren lagunek, lehenengo zuzendaritza batzordea plazaratzeaz gain, erakundearen helburuak ere aurkeztu zizkioten bertako herriari: "Euskal Herriko kultura eta ohiturak sendotu, ezagutarazi eta zabaltzea". "Baina instituzioaren antolakuntza urrats txikia baino ez da”, azaldu dio Maria Julia Ercoreca proiektuaren bultzatzaile nagusiak EuskalKultura.com-i. "Hastea ezezik segitzea da benetako erronka eta horri loturik bi proposamen polit prestatzen ari gara datozen hilabeteetarako: Aralarko San Migel-en jaia eta euskal etxearen inaugurazioa”, aurreratu digu euskal etxe berriaren lehendakariak.

Gehiago irakurri...


Euskal musika, dantza eta kultura ardatz Parisen astelehenetik aurrera egingo diren Euskal Egunetan

2011/05/10

Euskal Egunak kultur jaialdiaren afitxa Pariseko Conservatoire á Rayonnement Regional (CRR) erakundeak 'Journeés Basques' izeneko jardunaldiak egingo ditu datorren maiatzaren 16tik 19ra. Pariseko Eskual Etxearekin eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) lankidetzan eginiko ekitaldian euskal musika, dantza eta orohar kultura ezagutzera ematea du helburu CRRek. Astelehenetik hasita pilota erakustaldiak, dantza ikuskizunak, Anaiki koruaren kontzertua eta euskal gastronomia dastaketa egingo dituzte Parisen, besteak beste. Gainera, Batekmila erakusketa ekainaren 11a arte izango da ikusgai.

Gehiago irakurri...


Txalapartaren erritmoek Washington DCko Euskal Etxeak larunbatean ospatu zuen Aberri Eguna edertu zuten

2011/05/10

Haurrak txalapartarekin jolasean (WashingtonEE argazkia) Estatu Batuetako hiriburu federalaren erdialdean dagoen Rock Creek Parkea bilakatu zen Washingtongo Euskal Etxekoen Aberri Eguneko festaren gertaleku, joan den larunbatean, maiatzaren 7an. Bostgarren urtez segidan ospatu du euskal etxe gazte honek Berpizkunde Igandeko euskal abertzaleen festa, euskal musika, janaria eta piknik motako aire libreko elkarretaratze giroan. Kideetako batek txalaparta ere eraman zuen, eta helduek eta bereziki haurrek denbora goxoa pasatu zuten egurrei erritmoak ateratzeko orduan. Kluba txikia bada ere, bazkidegoa handitzeko esperantza daukate elkartekideek: aurten bi familia gehiago lortu dituzte.

Gehiago irakurri...


Pablo-Joseluis bikotea irabazle iragan larunbatean Shanghaiko Euskal Etxearen Udaberriko Mus Txapelketan

2011/05/10

Amagoia-Ana bikoteak ez zuen oraingoan lortu, baina seguru eutsiko diotela. Azkenean, erabateko txapeldun suertatu zen Pablo-Joseluis bikotea. Eurei zorionak eta baita parte hartu zuten guztiei (argazkia ShanghaiEE) Shanghaiko Euskal Etxeak honez gero klasikoa duen Udaberriko Mus Txapelketa gauzatu zuen joan den larunbatean, maiatzaren 7an, hiritzar txinatar horretan daukan egoitzan. Muserako deialdiari muslari, muszale eta, oro har, lagun talde polit batek erantzun zion eta inor ez zen harritu karten 'kirol' horrekin batera bildutakoek gastronomiari ere ohore egin eta Araban ospatu berria zen San Prudentzio gogoan barraskilo platerkada dastatzeko aukera izan zutenean, hirian Kuluska jatetxea duen Jon Aldaña bilbotarraren lankidetza medio. Gogor saiatzen dira, bai, Shanghaiko Euskal Etxekoak bertan euskal giroari eusten!

Gehiago irakurri...


North Queensland-eko euskal etxe australiarrak Korrika ospatu du lehen aldiz, Aberri Egunarekin batera

2011/05/09

North Queenslandeko euskal etxeko kideak Korrika 17 abiatzeko prest (argazkia NQueenslandEE) Korrikak euskararen alde lasterka egiteko prest dauden euskaldun asko bildu ditu edizio honetan munduan zehar, eta Australiako muturreraino ere iritsi da. Iragan maiatzaren 1ean North Queenslandeko Euskal Etxeko kideek Aberri Eguneko bazkariarekin batera ospatu zuten lehen aldiz Korrika, eta gazte zein nagusiek ekitaldian parte hartu eta ederki gozatu zuten. Lagunak ikusi eta besarkatzeko aukera ederra izan zen North Queenslandeko euskaldunentzat, probintziak berriki sufritu zituen uholde larrien ostean. Zorionez, elkarteko kideek ez zuten kalterik jasan, ezta euskal etxeak ere.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia