euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elvira Kortajarena ordezkariak Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxe argentinarra bisitatu zuen

2011/05/16

Lapridako EEko Maria Ester Arrondo, Elvira Kortajarena eta Marisu Mendizabal, Olavarriako Euskal Etxeko lehendakaria (argazkia (EArrondo) Argentinarako eta Mercosur hitzarmeneko herrialdeetarako Euskadiren ordezkariak, Elvira Kortajarenak, bere ardurapean dauden eremuetako euskal etxe guztiak ezagutzeko egitasmoarekin darrai. Ekimen horren barruan joan den maiatzaren 10ean Kortajarena Buenos Aires probintzia barnealdeko Olavarria herrian izan zen, desagertzeko zorian egon ondoren berriz ere bere onera etortzeko bidean ari den Gure Etxe Maitea euskal elkartea ezagutzen. Bertan ordezkariak hiriko hedabideentzako prentsaurrekoa eman zuen eta ondoren euskal etxeko kideekin bildu zen.

Gehiago irakurri...


Lehiaketa baten bidez, erakundearen logoa diseinatzeko gonbitea luzatu du Cordobako 'Gerora' Elkarteak

2011/05/16

'Gerora' Elkarteko kideak hiriko inauterietan Joan den urteko irailean Cordobako euskal etxearen zuzendaritzarekin ados ez zegoen lagun talde batek 'Gerora' euskal elkartea sortu zuen Argentinako probintzia mediterraneoko hiriburuan. Bederatzi hilabete hauetan, ekintza ugari antolatu eta garatu dituzte elkarte berriko kide eta arduradunek, tartean herriko inauterietan aurkeztutako Lantz-eko dantzak, kontzertuak, tailer eta hitzaldiak, Euskararen Astea eta euskara klaseak, batzuk aipatzearren. Orain, elkartea ordezkatuko duen logoa diseinatzeko lehiaketa antolatu dute. “Sormena bultzatu eta instituzioaren proiektuetan publikoaren partaidetza sustatzeko” asmoa duen lehiaketa hau abian dago jadanik; epea ekainaren 10ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Etxeparek sei irakurletza eta New Yorken eta Chicagon katedra bana abiaraziko ditu 2011-2012an

2011/05/16

Ezkerretik eskubira Georg Kaiser, Constanza Unibertsitateko katedraduna; Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Euskararen Sustapen zuzendaria eta Aizpea Goenaga, Etxeparen Institutuaren zuzendaria (argazkia Etxepare) Aizpea Goenagak, Etxepare Institutuaren zuzendariak, Alemaniako Constanza Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu du gaur Donostian, bertan Euskara eta Euskal Kultura irakurletza abiarazteko. Horrez gain, jakitera eman du 2011-2012 ikasturtean Standford, Liverpool eta Poznaneko unibertsitateetan eta, ziurrenik, Pariseko Sorbonna IIIn eta Kaliforniako Santa Barbaran ere, irakurletzak martxan jarriko direla. Era berean, irailean Chicagon eta New Yorken euskal ikasketa katedrak abian izango direla azaldu du Etxepareko Euskara Sustapen zuzendariak, Mari Jose Olaziregik.

Gehiago irakurri...


Iñaki Urlezaga dantzari argentinarrak 'La Traviata" operan oinarritutako balleta aurkeztuko du Bilbon

2011/05/13

Iñaki Urlezaga dantzaria emanaldi batean Datorren maiatzaren 25ean Iñaki Urlezaga dantzari euskal-argentinarra Bilbon izango da 'La Traviata' operaren balleta aurkezteko. Urlezagak berak egina da koreografia eta Ballet Concierto bere konpainiarekin taularatu du. Arrakastatsu ari da izaten lana Urlezaga Europan zehar egiten ari den bira honetan. 'La Traviata' balletaz gain, Urzelagak 'Suite Don Quijote' eta Ravelen Boleroan oinarrituriko koreografiak ere taularatuko ditu Arteria Campos Eliseos Antzokian, maiatzaren 26ean.

Gehiago irakurri...


AEBetako jatetxe onenetariko bat euskalduna da: Noriega Hotelak James Beard sari bat eskuratu du

2011/05/13

Noriega Hoteleko irudi bat

Kaliforniako Bakersfield hiriko Noriega Hotel jatetxeak James Beard Fundazioaren saria jaso zuen joan den astelehenean New Yorken. James Beard Fundazioak AEBetako sukaldari eta jatetxe onenak aukeratzen ditu urtero eta ospe handiko sariak ematen ditu. Aurten, AEBetako Jatetxe Klasiko Herrikoi Onena sailean garaile izan da Noriega Hotela, 1893an Faustino Noriegak eta Fernando Etcheverry sortu zuten euskal ostatua. Egungo jabeak Rochelle Ladd eta Linda McCoy (Elizalde) sari banaketan izan ziren, AEBetako sukaldari famatuenekin batera.

Gehiago irakurri...


Zortzi klasetako euskara tailerra hasi da San Miguel-en Askatasunaren Bidea elkartearen eskutik

2011/05/13

Apirilaren 16an izan da tailerreko lehenengo klasea Euskaldunen hizkuntza Argentinako San Miguel hirian ezagutaraztea da Askatasunaren Bidea elkartearen helburuetako bat eta helburu hori betetzera bideratuta dago jadanik. Pasa den apirilaren 16an, eta Marina Aranguren irakasle, burutu da euskal hizkuntzara hurbiltzeko lehenengo klasea. Ikastaroa zortzi elkarretaratzetan emango da, hiriko Udal Museo Historikoaren egoitzan. “Dakigunaren arabera, San Miguel sortu zenetik, Euskal Herriko hizkuntza irakasteko erronkari ekiten dion lehenengo erakundea da gurea”, adierazi du Horacio Marotto Askatasunaren Bidea elkarteko kideak.

Gehiago irakurri...


Oscar Alvarez Gila historialariak hitzaldia eman du ikurriñaz eta euskal ikonoez Boiseko Euskal Museoan

2011/05/13

Oscar Alvarez Gila historialaria hitzaldia ematen joan den asteartean Boiseko Euskal Museoan. Berez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea bada ere, Nevada-Renoko Unibertsitatean irakasle gonbidatu bezala dabil ikasturte honetan Oskar Alvarez Gila historialaria, zeinak joan den asteartean, Boiseko Euskal Museoak deituta hitzaldia eman zuen Museoaren egoitzan bertan, “Before the Ikurrina was the Basque Flag. Icons of Basque Identity in the Americas (1880-1935)” gaiaz; alegia, 'Ikurriña euskal bandera izan aurretik. Euskal Identitatearen ikonoak Ameriketan (1880-1935)'.

Gehiago irakurri...


Paranako 'Urrundik' euskal elkarteak lagunen arteko bazkari batekin ospatu zuen bere 11. urtemuga

2011/05/13

Lagun anitz bildu ziren Paranako 'Urrundik' euskal elkartearen urtemuga ospatzeko (argazkia EE) Euskal Etxearen beste urtebetetze bat giro onean ospatzeko bildu ziren joan den apirilaren 17an Paranako 'Urrundik' elkarteko kide eta lagunak. “Oso momentu ona da hau euskal etxearen sorrera gogorazteko, erakundearen hazkundea begi bistan baitago”, adierazi zuen euskal etxeko lehendakaria den Federico Borrasek. Bazkarian zehar, zozketak egin ziren eta musika emanaldiez gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Testuinguru honetan Borrasek berak egiten duen 'Presencia Vasca' irratsaioaren 21. urteurrena ere ospatu zuten euskal paranatarrek.

Gehiago irakurri...


Josu Bergarak Londresen aurkeztuko du 'Nora zoaz', munduan zehar dabilen lana CD crossing-ari esker

2011/05/12

Josu Bergara bakarlari eatarra (argazkia IbanGorriti) Tokioko metroa, Moskuko Plaza Gorria, Argentinako Perito Moreno glaziarra, Miamiko Jai Alai frontoia eta Zelanda Berriko Wanaka lakua... Leku hauetara guztietara iritsi da Josu Bergara bakarlariaren "Nora Zoaz" lana, "CD crossing" ekimenari esker. 2010ean abiatu zuen Bergarak proiektu hau, "bookcrossing" delakoan oinarrituta. Horrela, azken urtean 30 lagunen maletan bidaiatu du CDak eta munduko hainbat bazterretan 'askatu' edo utzi dute diskoa, aurkitzen duenak goza dezan. Larunbat honetan Bergarak berak askatu ahal izango du ale berri bat Londonen, Euskal Etxeak gonbidatuta kontzertua emango du han eta.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxagaren 'Zazpi etxe Frantzian' liburua frantsesez argitaratu du Christian Bourgois etxeak

2011/05/12

'Zazpi etxe Frantzian' liburuaren frantsez edizioaren azala eta Bernardo Atxaga egilea Bernardo Atxaga euskal idazlearen azken lana, 'Zazpi etxe Frantzian' eleberria, apurka apurka nazioarteko ibilbide polita egiten ari da eta hil honen hasieran frantsez edizioa aurkeztu du Christian Bourgois argitaletxeak. Edizio honekin Atxagaren azken lana sei hizkuntzatan irakur daiteke jada: jatorrizko euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalaneraz, portugaleraz eta orain frantsesez. Edizio ingelesa ere aurki izango omen da kalean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia