euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal zineari begira itxiko da bihar Brasilen Ceara Nazioarteko Zinemaldiaren 21. edizioa

2011/06/14

Jon Garaño zuzendaria (argazkia CinemaNantes) Brasilgo Fortaleza hirian aste oso batez Euskal Herriko zineari tarte berezia egin ostean, bihar bukatuko da Ceara Nazioarteko Zinemaldia. Jaialdiak Begiradak izeneko atalean euskal luzemetraia, labur eta dokumental sorta aurkeztu du, Unai Guerra produktore eta adituak bilduta. Zinemaldiak gonbidatuta, Brasilen izan da Jon Garaño zuzendari gipuzkoarra, '80 egunean' filma aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Mus, euskara, liburutegiaren berrantolatzea eta eraikuntza-lanak Macachingo 'Euzko Alkartasuna' EEan

2011/06/14

Macachinen egindako Mus Txapelketa (argazkia EE) Garai berriak bizitzen ari dira Macachingo euskaldunak joan den uztailetik. Izan ere, duela urtebete euskal etxearen egoitza den hotelaren kudeaketa berreskuratu ondoren, zuzendari batzorde berria osatu zuten eta euskal etxea berpizteko helburuarekin buru belarri hasi ziren lanean La Pampa probintzian dagoen herri honetako lagunak. Gogor ekin zioten joan den uztailean paregabeko erronka zirudienari eta gogor jarraitzen dute gaur egun, proiektuak betetzen. Mus txapelketa, euskara klaseak eta egoitzaren birziklatzea dira 'Euzko Alkartasuna'ko kideek aurrera daramatzaten proiektuetako batzuk.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak atzerrian euskal kultura sustatzeko ekintzetarako diru-laguntza deialdia ireki du

2011/06/13

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa Euskal kultura nazioartean sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduerei diru-laguntza berezia emango die aurten Etxepare Institutuak eta 88.676 euroko aurrekontua du prest xede honetarako. Eskatzaile bakoitzak jaso dezakeen laguntza 13.391 eurokoa izango da gehienez. Deialdiak arlo eta formatu askotariko adierazpen kulturalak kontuan izango ditu, beti ere, euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpora sustatu eta hedatzeko xedea dutelarik. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 11n itxiko da.

Gehiago irakurri...


Arriskuan ibili ondoren, Nevada-Renoko Euskal Ikasketek ez dute aurrekontu mozketarik izango

2011/06/13

Brian Sandoval Nevadako gobernadorea eta estatuko legegileen buruak Damoklesen ezpata bezala ibili dira mozketa bortitzak Nevadako Unibertsitatearen aurrekontuaren gainean, eta sistema horren barnean da Renoko Euskal Ikasketa Zentroa. Egiari zor, krisialdia gogor ari da AEBetan eta bereziki ari da kolpatzen Unibertsitatea eta hezkuntza sistema. Mozketak behar dira egin, eta politikari askok hor egin nahi diztuzte. Nevadan, duela hilabete aipatzen genuen orriotan Estatuak aurrekontuaren heren bat kendu nahi ziola Unibertsitateari. Zorionez, gobernadorea eta legegileak akordio batera heldu dira 2011ko saioak bukatu baino bost egun lehenago.

Gehiago irakurri...


Baietz-en soinu eta musikariek Arrecifeseko lagunak liluratu zituzten euskal etxean eskainitako ekintzetan

2011/06/13

Baietz Taldea Arrecifeseko kontzertuan (argazkia EE) Euskal Herrian sorburua daukaten soinuak ez dira hain urrunak Argentinan, Baietz-i esker; izan ere, 2008an eta Cordoba hiriburuan jaio zenetik, taldeak euskaldunen tresnak eta musika eramaten ditu Argentinako hainbat bazterretara. Hitzaldi, tailer eta kontzertuen bidez, lau mutil cordobatarrok musikaren munduan ez ezik, euskal tresna, konposizio eta euskaran ere murgiltzeko aukera ematen diete beren jarraitzaileei. Horrelaxe sentitu dute Arrecifesen ekainaren 4an Euskaldunak Denak Bat-era hurbildutakoek. “Musikari gazteek emandako tailer eta hitzaldiak interesgarriak eta baliagarriak izan zaizkigu oso; eta kontzertuetan zein ondoren sortutako giroa gure bihotz euskalduneraino heldu zaigu”, aitortu dio euskal etxeko kide den Laura Nobilek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko Unibertsitateak master europar berria abiatuko du Eleaniztasuna eta Hezkuntzaz

2011/06/13

Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpusa Donostian Aurtengo irailean Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarriko du Eleaniztasuna eta Hezkuntzari buruzko master berri bat. Holandako Groningengo Unibertsitatearekin batera antolatu du EHUk masterra eta burutzen duten ikasleek doktoregoa egiteko aukera izango dute. Masterrak eleaniztasun eta hezkuntza arloan ikertzaile kualifikatuak bihurtuko ditu ikasleak eta pentsamendu kritikoa eta trebetasun analitikoak bultzatuko ditu.

Gehiago irakurri...


Sarean da jadanik Bertsolaritzaren Datu-Basea, gaiari buruzko informazio osoa eskuragarri jartzen duen ataria

2011/06/13

Bertsolaritzaren Datu-Basea atariaren azala Bertsozale elkarteak sarean jarri ditu Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak eta bertsolaritzari buruzko datu basea aberatsa plazaratu du. Atari berri honen helburua bertso munduari buruz maila guztietako ikerkuntza bultzatzea da eta, aldi berean, zaletuei, bertso eskoletako ikasleei zein bertsolaritza sakonago ezagutu nahi dutenei informazioa ematea. Bertso saioen agenda, bertsolarien biografiak, txapelketen emaitzak, doinutegia eta bertso sortak izango dira bertan eskuragarri, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Villegasko Euskaldunak-ek 2010eko kontuak onartu ditu eta Batzordea berritu, Diego Tellechea lehendakari

2011/06/13

Artxiboko irudia: ezker-eskuin, Gilberto Alegre alkatea, FEVAko lehendakari Ricardo Basterra, Sergio Recarte, Yanina Castro, Diego Tellechea lehendakaria (atorra txuriz) eta elkarteko beste bi bazkide Buenos Aires probintzia argentinarrean General Villegas herriko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, 2010eko balantzea onartuz eta araudiaren arabera Zuzendaritza Batzordea berrituz. Diego Tellecheak segitzen du elkarteko buru, lagun dituela besteak beste Roberto Urchipia, idazkari; eta Raul Nouveliere, diruzain.

Gehiago irakurri...


"Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan" performance-a taularatuko da bihar Pariseko Eskual Etxean

2011/06/10

Ander Lipus eta Miren Gaztañaga aktoreak "Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan" antzezlanean (argazkia Artedrama) Antzerkiak eta euskarak berebiziko tokia izango dute larunbat honetan Pariseko Eskual Etxean egingo den gaualdian. Bi lan taularatuko dira bertan: batetik, "Eta nik ere sagar bat daramat nire baitan" performance-a, Ander Lipus eta Miren Gaztañaga aktoreek antzeztuko dutena, eta, bestetik, "Santakrutz", Pariseko Sustraiak taldeko 5. mailako euskara ikasleek prestatu eta eskainiko dutena.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko lau chef gonbidatuk Euskal Etxean prestatuko duten afari bat, aste gastronomikoko gailur bihar Boisen

2011/06/10

Boiseko euskal sukaldaritza aste honetako afixa Aste osoan ibili dira Boisen zenbait ekitalditan euskal gastronomiaren berri ematen. Bizkaiko lau chef dira --Jabier Gartzia, Daniel Garcia, Iñigo Ordorika eta Sabin Arana-- eta Mikel Garaizabal Pildain sumillerrarekin batera erakustaldiak egiten eta euskal sukaldaritza tailerrak ematen aritu dira azken egunotan Idahoko hiriburuan, bertako Cenarrusa Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekimenean. Bihar bost platereko afari berezi bat prestatuko dute Boiseko Euskal Etxearen ekitaldi areto nagusian, Bizkaiko eta Euskal Herriko janari eta edarien erakusgarri.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia