euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk bultzatzen duen genealogiari buruzko hitzaldia Saladillo eta Gral. Villegasen eskaini du Laura Nobilek

2011/07/05

Laura Nobile (hirugarrena ezkerretik) Villegas'ko Euskaldunak euskal etxeko Nieves Castillo, Sara Artola eta Diego Tellechearekin (argazkia Actualidad egunkaria) Euskal Herriko kulturarekin lotura duten hainbat gai garatzen dituzte FEVAk Argentinako euskal etxeei eskaintzen dizkien hitzaldiek, hala nola historia, politika, artea, mitologia edota sukaldaritza. Horien artean, 'Seme-alabek ahaztu nahi dutena, bilobek gogoratu nahi dute' delako mintzaldia Buenos Aires probintziako herri ugarira heldu da Laura Nobile-ren eskutik. Trenque Lauquen, Olavarria, Suipacha, Laprida, eta Buenos Aires hiriburuan bertan -- toki batzuk aipatzearren -- izan ondoren, Euskaldunak Denak Bat euskal etxeko ordezkariak Saladilloko 'Itxaropen' eta Gral. Villegaseko 'Villegas’ko Euskaldunak' euskal etxeetan aurkeztu du bere hitzaldia.

Gehiago irakurri...


Duela 63 urte Martin Urrutia Ezcurra 'amerikanoa' Baztango lehenengo Seme Kuttun izendatu zuten

2011/07/04

Garai batean San Martin Ikastetxea izan zen eraikina, gaur egun etxebizitzak bilakatua Oronozen eta Martin Urrutia Ezcurraren estatua "Gaurkoa bezalako egun batez, 1948ko uztailaren 4ean, bere sorterrian eta esanguratsuenetakoa izan zen bere emaitzetako baten lorategian, esan nahi baita Oronozko San Martin Ikastetxean, On Martin Urrutia Ezcurrak Baztango Seme Kuttun hilondoko titulua jaso zuen, merezimendu hori bildu zuen lehena izan zelarik. Hirurogei urte geroago ez da kasik deus geratzen bere herri eta ballearen alde egin zuen lan handi eta eskuzabalaz, kale baten izena kenduta, eta gordeta eta auzokideengandik urrundua dagoen bere estatuaz aparte". Lander Santamariak Noticias de Navarra egunkarian argitara emandako artikulua moldatu dugu hona.

Gehiago irakurri...


Europako euskal ikasle taldetxo baten lehen kontaktua euskal-amerikar kulturarekin, Homedaleko euskal jaian

2011/07/04

Olatz Amarika, programaren zuzendaria Boise eta Euskadiren arteko 'Ikasgela' truke-programaren barruan Boisera heldu diren nerabeek euren lehengo euskal-amerikar gertakizunean hartu dute parte ekainaren 26ean Homedale herrian, bertako urteroko euskal festan. Aipatu gazteak eta programako zuzendaria, Olatz Amarika, Larrabetzukoa, hilabetez egongo dira Boise, uztailaren 24ra arte. Programak euskal nerabeak Boisera etortzea ahalbidetzen du, eta alderantziz. EuskalKultura.com solasean aritu da 'Ikasgela' ekimeneko arduradunekin, Olatz eta Kyle-rekin, hain zuzen ere Homedale-eko urteroko euskal piknikean.

Gehiago irakurri...


Paddy Woodworth kazetariak gidatuta abentura gastronomikoa egingo dute 15 lagunek Lesakako sanferminetan

2011/07/04

Lesakako sanferminetan danborra jotzen, 'San Sebastian Food' webguneak jasotzen duen irudi honetan 'San Sebastian Food' enpresak turistei euskal kulturara hurbiltzeko aukera berezia eskaintzen die: gizartean murgilduz eta kultura hori gastronomia eta ohituren bidez dastatu eta gozatuz. Aste honetan Paddy Woodworth kazetari irlandarrak 15 laguneko taldea gidatuko du abentura gastronomiko kultural zirraragarrian: Lesakako sanferminetan parte hartzea eta bertakoek bezala bizitzea Nafarroako jai ederrenetakoak diren egun hauek. Woodworth-ek urte asko eman ditu Euskal Herrian kazetari, eta euskal kultura eta gaztakari buruzko zenbait liburu argitaratu ditu.

Gehiago irakurri...


Cañuelas herriko Denak Bat euskal etxeko gazteek San Juan Sua kitzikatu zuten euren euskal dantzekin

2011/07/04

Cañuelaseko Denak Bat euskal etxeko sorgin gazteak (argazkia EE) Arimak garbitzeko, desioak eskatzeko, bolada txarrak uxatzeko edo besterik gabe ikuskizun polit bat ikusteko asmoarekin, Argentinako herri askotan lagun askok hartu zuten parte euskal etxeek antolatutako San Juan Gaueko ospakizunetan. Bertako Denak Bat-eko sorginek gonbidaturik, Cañuelasko lagunak ekainaren 25ean bildu ziren Rawson eta 25 de Mayo kaleetan dagoen orubean San Juan Gaua suarekin lotutako ekitaldiak ikusi ahal izateko. Euskal etxeko lagunek panpin bat erre zuten eta su magikoaren argipean euskal dantzak dantzatu zituzten.

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen Biltzar Nagusiak Jose Martin Azarloza berrautatu du lehendakari

2011/07/04

Jose Martin Azarloza, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari berrautatua Araudien esanari segituz, Mar del Platako Denak Bat euskal etxe argentinarrak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du joan den ekainaren 11ean elkartearen egoitzan eginiko Ohiko Biltzar Nagusian eta konfidantza berretsi dio orain arteko lehendakari zen Jose Martin Azarlozari, beste epe berri batez ardura berarekin jarrai dezan. Azarlozarekin batera ariko dira buruzagitza berrian Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehena; Miguel Angel Valencia, lehendakariorde bigarrena; Gustavo Elichiribehety, idazkaria; Maria Luz Vicente, idazkariordea; Francisco Valencia, diruzaina; eta Juan Gonzalez, diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euskadiko Saskibaloi Selekzioak Argentinako euskaldunak Salta, Chaco eta Cordobako partiduetara deitu ditu

2011/07/01

Euskadiko Saskibaloi Selekzioko kideak (argazkia ESF) Uztailean eta abuztuan hiru partidu jokatuko ditu Argentinan Euskadiko Saskibaloi Selekzioak eta, Euskal Herritik milaka kilometrotara egon arren, arduradunek espero dute euskal zaleen babesa izatea. Euskal argentinar zaleen babesa, alegia, bihotza erdibituta ere. Argentinar selekzioa, munduko hirugarrena, izango dute aurrean uztailaren 31an Resistencian (Chaco) eta abuztuaren 7an Saltan. Tartean Cordoba probintziako selekzioaren aurka ere jokatuko dute, abuztuaren 4ean. Euskal Federazioa hiru herri hauetako euskal komunitatearekin harremanetan jarri da, euskaldunak partidetara bil daitezen.

Gehiago irakurri...


Sarean dira euskal etxeetako kideek 'Hamaika Pauso'ren irakurraldirako egin zituzten bideoak...

2011/07/01

Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxearen bideoko irudia ...eta guk hona bildu ditugu. Bilbo Zaharra euskaltegiak sarera igo ditu irakurraldian parte hartu zutenen bideo guztiak: bostehundik gora! Ezta lan makala izan, baina aukera bikaina ematen die 'Hamaika Pauso' eleberriaren irakurraldia zuzenean jarraitzeko aukera izan ez zutenei proposamena segitzeko. Gehienek Bilboko Arriaga antzokian egin zuten irakurraldia, baina euskal etxeetako kideek aldez aurretik grabatu zituzten, bakoitza munduko bazter batean. Hementxe dituzue.

Gehiago irakurri...


Gau magikoa bizi izan zuten Necochea eta Buenos Airesko euskaldunek San Juan Suaren inguruan

2011/07/01

Sorginak arduratu ziren Iparraldeko euskal etxeko ospakizunaz (argazkia EuskalKultura.com) Badaude sorginkerien fededun itsu-itsu direnak eta badaude arrazionaltasunetik kontu horiek serio hartzen ez dituztenak. Haatik, ekainaren 24a heltzen denean, desadostasunak aldean utziz guztiak biltzen dira San Juan suak erakarrita. Euskal Herriko antzinako ohiturei jarraiki, Argentinako hainbat euskal etxetan San Juan edo Jondonane Gaua suarekin lotutako ekitaldiak egin dira azken egunotan. Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeko kideek sorginez inguratuta ospatu zuten. Necochean, berriz, sua eman zion sorgin bati, eta suaren inguruan Euzko Etxea euskal etxeko dantzariek Lantzeko Inauteria dantzatu zuten.

Gehiago irakurri...


Erroman da berriz Asier Gogortzaren 'Concrete Landscapes' erakusketa, aurrekoan izan zuen arrakasta dela eta

2011/06/30

'Concrete Landscapes' erakusketako argazki bat (argazkia Asier Gogortza) Bigarren aldiz izango da ikusgai Erroman Asier Gogortza argazkilari beratarraren 'Concrete Landscapes' erakusketa, iazko apirilean izan zuen harrera ona dela medio. Associazione Culturale Euskara eta UPTER Unibertsitateko Dipartimento di Lingua e Cultura Basca sailak aurkeztuta, Forte Prenestino kulturgunean izango da ikusgai bihartik iganderaino. Erakusketa honetako argazkietan Gogortzak aspaldi ahazturiko bunker militarrak erabiltzen ditu 'pin hole' kamera gisa, eta barruko paretetan islatzen den paisaiaren irudia erakusten du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia