euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko dira grabatzen Maulen zubereraz pentsatutako lehenengo filma: 'Xora' du izenburu

2011/07/15

'Xora' filmearen afitxa Zuberoako Maule hiriburua, Larrain mendia, eta inguruetako herriak izango dira datozen hiru asteetan 'Xora' filmaren grabaketaren lekuko, hortxe gauzatuko baita zubereraz egingo den lehenengo filma. Peio Cachenaut gaztea da zuzendaria eta Jef Goihenexpe eta Ttittika Rekalt aktoreak protagonista. Ekimena auzolanaren indarrez ari da gauzatzen Zuberoako Hebentik kultur elkartea, eta Iparraldean zein Hegoaldean laguntza ordainezina eman diote Aldudarrak bideo elkarteak eta Baleuko ekoiztetxeak.

Gehiago irakurri...


FEVAren 2011ko egitarauari jarraituz, dantzariei zuzendutako 2. tailerra egin da Argentinako Villa Maria-n

2011/07/14

Villa Mariako Dantza Tailerrean parte hartu duten neska eta mutilak (argazkia EE) Maiatzaren erdialdera Tandilgo Gure Etxea-n burututako ikastaroari jarraipena emate aldera, 2011ko bigarren dantza tailerra egin zen Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxea-n. FEVAk antolaturik, bi eguneko ikastaroa eman zieten Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko koordinatzaileek Arrecifes, Cordoba, Macachin, Mendoza, Rio Cuarto, Rosario eta Villa Mercedes-etik propio bidaiatutako gazteei. Testuinguru horretan, Cesar Arrondok Euskal Herriko kulturari buruzko hitzaldi bat eskaini zien euskal etxeetako ordezkari gazteei. Aurtengo hirugarren eta azken tailerra, Chascomus-en izango da, urriaren 1 eta 2an.

Gehiago irakurri...


Datorren igandean egingo dute Idahoko Gooding-eko euskaldunek euren urteroko euskal festa eta piknika

2011/07/14

Dan Ansotegui eta Josie Bilbao txistulari idahotarrak Gooding-eko Euskal Etxearen ekitaldi batean Aurrera darrai Estatu Batuetan udako euskal festa eta jaien egitarauak eta uztail honetako Elkoko (Nevada) Euskal Elkartearen eta Chinoko (Kalifornia) Southern California Eskualdun Klubaren urteroko hitzordu nagusien ondotik, Gooding-eko (Idaho) euskal elkartearenari heldu zaio txanda. Datorren igandean, uztailaren 17an, Gooding-eko euskaldunek herriko euskal jaia ospatuko dute Konderriko azoka-lekuan. Musika, emanaldiak, janaria, dantzak, txingak eta harri-jasotze txapelketak izango dira, festa giro bizia lagun, bertaratu nahi duen ororentzat.

Gehiago irakurri...


Begiraleak talde lapurtarrak ehun bat ikusle bildu zituen Trois Pistoleseko 'Rendez-vous Basque' jaialdira

2011/07/14

Begiraleak talde lapurtarra joan den asteburuan 'Parc de l'Aventure Basque en Amerique' gunean (argazkia PABA) Trois Pistoles-ko 'Parc de l’Aventure Basque en Amérique' delakoa euskaldunek Quebecen eta Amerika iparrean utzi zuten aztarnari buruzko parkea da, eta aurten 15. urteurrena ari da betetzen. Iragan asteburuan parkeak urteroko 'Rendez-vous Basque' (Euskal Topaketa) jaialdia ospatu zuen eta bertan izan ziren dantzari Begiraleak talde lapurtarreko kideak. Herriko kaleetan zehar egin zuten kalejirarekin euskal dantzariek ehun lagundik gora bildu zituzten jaialdira, parkeko zuzendari Mélanie Paquet-ek EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Gehiago irakurri...


Provence-Alpes taldea izan zen garaile Trois Pistolesen egin zen Challenge France Pilota Txapelketan, Quebecen

2011/07/14

Sari banaketa Provence-Alpes-Cote d'Azur taldeko garaileei eta Reunion irlako txapeldunordei (argazkia Infodimanche.com) Iragan ekainaren 20tik 25era jokatu zen Challenge France 2011 pilota txapelketa Trois Pistoleseko 'Parc de l'Aventure Basque en Amerique' gunean. Lehiak "lurralde frankofonoetako zenbait talde bildu zituen: Saint Pierre et Miquelon, Reunion, Provence-Alpes-Cote d'Azur, Kanada eta Kaledonia Berria". Provence-ko ordezkariak izan ziren garaileak, finalean Reunion irlako taldea gainditu ostean. Pascal Righettik, talde irabazlearen atzelariak, txapelketako jokalari onenari Plaza Gizon saria jaso zuen.

Gehiago irakurri...


Mar Chiquita partiduko Izatez Harro euskal etxeak erakundeko ehungarren kidea aurkeztu dio kolektibitateari

2011/07/13

Ekainaren 10ean 30 bazkide agiri berri eman zituen Mar Chiquita-ko Izatez Harro Euskal Etxeak (argazkia EE) Duela bi urte eskas jaio zen Izatez Harro euskal etxe argentinarra Mar Chiquita partiduko Coronel Vidal Herrian eta oso denbora laburrean pauso handiak eman ditu. Buenos Aires probintziako eskualde honetan ez dauden hainbat zerbitzu eskuratzeko helburu aurrerakoiarekin, handituz joan da euskaldun taldeak bere komunitateari luzatu dion eskaintza. Lan hori egin ahal izateko langileak behar direnez, pozek beteta banatu dituzte euskal etxeko arduradunek hogeita hamar bazkide agiri berri joan den hilean. Ehungarrena, Tatiana Pelizzari Aguirre neskatoarentzat izan da, euskal etxeko kide gazteenarentzat.

Gehiago irakurri...


Abasque, euskal sukaldaritzaren zaporeak Tokyoren bihotzera ekarri dituen jatetxe japoniarra

2011/07/13

Naoki Wada, Tokyoko Abasque jatetxeko sukaldaria, urdaiazpikoa --Baionako xingarra ote?-- mozten (argazkia R.Swinnerton) Naoki Wada sukaldaria eta Shigeo Oyama somelierra dira Tokyoko Abasque jatetxearen buruak eta, harrigarria badirudi ere, euskal sukaldaritza petoa da kartak eskaintzen duena. Wadak lau urte eman zituen Donibane Garazin lanean eta euskal produktuekin eta errezetekin liluratuta bueltatu zen etxera. Orain, Abasqueko sukaldetik, Ezpeletako biperren zaporearekin eta astiro astiro eginiko gisatuen magiarekin ari da Tokyon lekua egiten. The Japan Times egunkarian Robbie Swinnerton kazetariak Abasque-i buruz eginiko artikulutik atera dugu informazioa.

Gehiago irakurri...


Maizpide barnetegian ikasten ari dira munduko euskara irakurlegoetako 16 lagun, Etxepare Institutuak lagunduta

2011/07/13

Lehen txanda honetako ikasleak Maizpide Barnetegiko irakasle Marian Bidegainekin eta Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagarekin (argazkia Etxepare) Maizpide barnetegian, urtero gertatzen den bezala, munduko zenbait herrialdetako ikasleak ari dira biltzen, euskara ikastaro trinkoa egiteko asmoz. Etxepare Institutuak lagunduta, Maizpidetik pasako dira nazioarteko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurlegoak egiten ari diren 16 ikasle. Lehendabiziko txanda uztailaren 4an hasi eta datorren larunbatean bukatuko da. Hiru ikasle ari dira bertan parte hartzen. Bigarren txanda hilaren 18tik 29ra izango da eta 13 lagun etorriko dira. Guk bertan direnekin hitz egin dugu esperientziari buruz.

Gehiago irakurri...


Modu original batez egiten dute bat Sanferminekin San Frantziskon: hona 'Running of the bullshitters'

2011/07/13

Iragan larunbatean San Frantziskoko North Beach barrutian egin zen 'San Fermin' ekitaldi berezi honetako partaideak, zurigorriz jantziak "Running of the bullshitters" deitzen diote eta joan den larunbat gauean egin zuten Kaliforniako San Frantziskon. Ingelesezko hitzok ez daukate itzulpen errazik, baina nolabait azaltzearren esan dezagun hitz-joko bat direla 'zezenen entzierroa' (bull hitzak zezena nahi du esan) eta 'esajeratu, gezurti, istorio-asmatzaile edo blablablazaleen entzierroa'ren artean (hori guztia esan nahi baitu bullshitter hitzak). 1996tik jende talde batek gisa berezi honetan ospatzen ditu Sanferminak San Frantziskon, bi hankako sei 'adardun' taberna batetik besterako bidean atzetik puxaka. Iruñean egiazko festa pil-pilean ari dela, Kaliforniatik beste hau asmatu dute, nostalgiaz seguruenik, nafar hitzorduarekin nolabait bat egiteko.

Gehiago irakurri...


Etzi hasiko da Donostian Etxepare Institutuak antolatu duen 'Excellence in Basque Studies' ikastaroa

2011/07/12

Donostiako Miramar Jauregian egingo da mintegia (argazkia objetivogipuzkoa.diariovasco.com) Donostiako Miramar Jauregian 105 lagun bilduko dira etzi eta etzidamu, Etxepare Institutuak antolatu duen "Excellence in Basque Studies" ikastarora. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura ikasteko prestakuntza ematea da, eta Etxeparek munduko euskal ikasketa alorrean eskarmentu handiko irakasleak eta adituak gonbidatu ditu, euren esperientzia partekatzeko. Etxepare Institutuak euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu eta 30 irakurletza ditu mundu osoko beste hainbeste unibertsitatetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia