euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itapeviko Euskal Etxe brasildarrak Euskaldunen Eguna edo "Dia dos Bascos" ospatu du estrainekoz

2011/07/20

Euskal etxeko kideak eta Itapeviko diputatuak Euskaldunen Eguneko omenaldian (argazkia ItapeviEE) Itapeviko Euskal Etxe gaztea azken urte hauetan Sao Paulo estatuan dagoen hiri honetako gizarte eta kultur agendaren parte bihurtu da, eta Itapeviko Udalak egun berezi bat eskaini nahi izan die euskaldunei, euren ekarpena eskertzeko. Horrela, iragan uztailaren 12an ospatu da lehen aldiz Itapeviko "Dia dos Bascos" edo Euskaldunen Eguna, hiriko Diputatuen Ganberan egindako ekitaldiarekin. Bertara bildu ziren euskal etxeko agintariak eta bazkideak eta baita herritar ugari ere.

Gehiago irakurri...


20. urtemugaren urtean Zingirako Euskaldunak EEak bere jai nagusia ospatu zuen uztailaren 9an

2011/07/20

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeko egoitza (argazkiaEE) Urte osoko ekitaldi-egitaraua eratu dute Chascomuseko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. Azken hilabeteotan, gaztetxoei zuzendutako udalekua eta komunitate osoari begirako hitzaldiak gauzatu dituzte Buenos Aires probintziako hiri honetako euskal etxea antolatzaile. Ospakizun ekitaldiekin jarraitzeko, uztailaren 9an urteurren afari nagusia egin zuten herriko Fortin-ean. Euskal-argentinar komunitateko hainbat ordezkari lagun izan zuten chascomustarrek garrantzi handiko zeremonia horretan, tartean FEVAko lehendakariorde Arantxa Anitua; Cañuelaseko zuzendaritza batzordekide eta dantzariak; eta La Platako Euzko Etxea, Mar del Platako Denak Bat, Necocheako Euzko Etxea, Suipachako Gure Txokoa, Buenos Aireseko Laurak Bat eta Iparraldeko Euskal Etxea-ko ordezkariak.

Gehiago irakurri...


Londresko 'Estafeta kale'tik Sydneyko Gure Txokora, munduko euskaldunek San Fermin jaia ospatu zuten

2011/07/20

Londreseko entzierroan parte hartu zuten lagunak. Egiazko zezena baino ez da falta! (argazkia LondresEE) Urtero bezala Diasporako euskal etxeek bat egin dute hil honetan Euskal Herriko jai entzutetsuenetakoak diren San Ferminekin. Festa honek zale sutsuak ditu eta munduan zehar, asko dira santu nafarraren eguna ospatzen dutenak. Zeresanik ez noski, munduko nafar etxeetan. Mexikotik Sydneyra, Mar del Platatik igarota, hona bildu ditugu azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk. Eta baita ere Londresko Euskal Etxeak egin zuen "entzierro" bitxiaren lekukotasun.

Gehiago irakurri...


Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutua: "Jakinmin handia piztu du euskal irakurle programak"

2011/07/19

Ezkerretik eskubira, Nere Lete, Kate Camino, Mari Jose Olaziregi eta Xabi Paya ikastaroaren mahainguru batean (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutuak 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa egin zuen iragan ostegun eta ostiralean EHUren Udako Ikastaroetan. Mintegiak 120 bat lagun bildu zituen Donostiako Miramar Jauregira, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuaren Euskararen Hedapenerako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez: saioak hasi eta jendeak matrikulatzen jarraitzen omen zuen. Bi egunen buruan, bertara bildutakoek argi zuten, euskaraz gain, irakurleek euskal kultura eguneratua irakatsi behar dutela: "Gaur egun puri-purian dauden gaiak jorratu behar dituzte ikastaroetan", dio Olaziregik. Datorren urtean edizio berria egingo da.

Gehiago irakurri...


2011ko kultur proposamen artean Toki Eder Euskal Etxeak immigrazioari buruzko hitzaldia burutu du

2011/07/19

Mirta Gorga soziologoak hitzaldi bat eman zuen Toki Eder euskal etxean (argazkia EE) Euskal immigrazioa izan da Mirta Gorga soziologoak Jose C. Pazeko euskal etxe argentinarrean eskainitako hitzaldiaren gaia. Adituaren aurkezpenak Toki Eder-eko kide eta lagunen jakin-mina piztu zuen eta hitzaldia bukatuta publikoa bere eskarmentu eta istorioak kontatzera animatu zen. Ekintza, Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen aurtengo kultur egitarauaren baitan gauzatu da eta programa berean Mikel Ezkerro eta Mariana Fernandez Castelliren eskutik, euskal kulturari buruzko beste bi mintzaldi egingo dira uztailaren 30ean eta abuztuaren 20an. Toki Eder-eko batzordeak komunitate osoari luzatzen dio hitzordu hauetan parte hartzeko gonbitea.

Gehiago irakurri...


Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak Graciana Goicoechandia aukeratu du berriz ere lehendakari

2011/07/19

'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroko ikasleak; Italo Antonio Panattieri izan da irakasle (argazkia LasFloresEE) Las Flores herriko Euskal Etxeak, Loretako Euskaldunak elkarteak, zuzendaritza batzordea berritu du eta Graciana Goicoechandia bazkidea aukeratu du berriz ere presidente karguan. Bere taldea Luisa Andraca presidenteordeak eta Liliana Arredondo idazkariak osatzen dute, besteak beste. Egin dituen azken ekimenen berri ere eman du euskal elkarteak: batetik, Karmengo Amaren egunean, uztailaren 16ean, postua jarri zuen herriko plazan egin zen merkatuan, eta bestetik, elkarteak egin duen 'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroaren itxieran diplomak eman zizkien ikasleei.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Itziar Aguirre sukaldariak euskal gastronomia zabaltzen du Argentinako telebistan eta sarean

2011/07/18

Itziar Aguirre sukaldaria 'R20 Informativo Gastronómico' programako irudi batean Odolean darama. Rosarioko Itziar Aguirre sukaldaria Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen buru da, Ainhoa ahizparekin eta Arantza amarekin batera; Mikel eta Xabier nebak Buenos Aireseko Laurak Bateko jatetxean aritu ziren. Ama familiako antzindaria izan zen bai gastronomia eta baita telebista kontuetan ere. Itziarrek biziki maite du euskal sukaldaritza eta Argentinako euskal etxeetan tailerrak emandakoa da. Telebistan ere aritzen da sarri eta bere errezeta asko sarean aurki daitezke: bere webgunean, eta telebistako 'R20 Informativo Gastronómico' eta 'Justo a tiempo' saioen bideo hauetan.

Gehiago irakurri...


Siroka talde euskalduna 'Eurovision alternatiboa' gisa ezagutua den jaialdiko finalisten artean aukeratua

2011/07/18

'Karosi' da taldearen bigarren diskoa Eurovision alternatiboa esaten diote Liet International jaialdiari; izan ere, hizkuntza gutxitu edo minorizatuetan abesten duten europar taldeek parte hartzen dute bertan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango du, eta momentuz aukeratu dituzten finalisten artean Siroka talde bizkaitarra dago. Datorren azaroaren 19an egingo da jaialdia, Italiako Udine hirian, eta finalistek euskaraz, udmurteraz, vepsiaeraz, eskoziar gaeleraz eta irlandar gaeleraz ariko dira, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkarteak hiriko kultur ekitaldiekiko bere partaidetzaren berri eman du

2011/07/18

Santa Feko Gizatalde Jaian parte hartu duten herrien banderak Herriak antolatutako hainbat jardueratan hartu du parte Gure Etxea-k azken hilabeteetan. EuskalKultura.com-ek garaiz argitaratu bezala, Maiatzaren 25ean, hiriko kaleetan zehar ibili zen kabalkadan ikurriña eraman zuten Santa Feko euskaldunek. Argentinarrentzat hain preziatua den beste jai batean ere egon ziren Gure Etxea-ko ordezkariak. Uztailaren 9an, Independentziaren egunean, udalak prestatutako zeremonian berriro ere euskal bandera Argentinakoaren ondoan erakutsi zen. Ekainean, berriz, 90 mila bisitari bildu zituen hiriko Gizataldeen Jaiaren protagonista izan zen euskal kolektibitatea.

Gehiago irakurri...


Korrontzi eta Oinkari taldeek Sizilian abiatuko dute gaur Italian, Kroazian eta Frantzian zehar bira

2011/07/15

Korrontzi eta Oinkarik aurkeztuko dute 'Infernuko Hauspoa' ikuskizunaren afitxa 'Infernuko hauspoa' du izena Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak gaurtik aurrera Europan zehar egingo duten biran aurkeztuko duten ikuskizuna. Ez dago dantzatzen ez den musikarik; eta ideia hori buruan, Korrontzikoek euren kantuei pausuak jartzeko gonbitea egin zieten dantzari gipuzkoarrei. Emaitza DVD moduan plazaratu dute eta gaurtik aurrera Italian, Kroazian eta Frantzian aurkezten ari dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia