2011/08/01

"XX. mendearen lehenengo erdian milaka euskaldun abiatu zen Atlantikoaren bestaldera etorkizun hobe bila. Gerra Zibilaren aurretik askok egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz emigratu zuten, eta gerraostean franquisten jazarkundetik ihes egin nahian. Euretako askoren gorabeherak ezagunak dira, gehienbat artzain edo negozio kontuetan ibili zirenena, baina izan baita ere zeluloidearen munduan murgildu zenik, hala nola Hollywood-en, zinearen industria handian. Batzuk, Henri D'Abbadie lapurtarrak bezala, mito handiekin lan egitea lortu zuten, Carles Chaplin-ekin-eta; beste batzuk ospea lortu zuten pantaila handitik pasa eta gero, eta hor aipa daitezke Juan de Landa mutrikuarra, Conchita Montenegro donostiarra edo Martine Carol ederra, Miarritzekoa bera". Deiak atzo argitara emandako artikulua, Iñaki Mendizabal sinatzaile.
Gehiago irakurri...
2011/07/31

Idahoko estatuko Boise hiriburua, Estatu Batuetan, bere euskal jaiak ari da ospatzen asteburu honetan, urtero San Inaziori eskainiak, aurten San Balendin Berriotxoari lekua egin bazaio ere. Urteroko jaiak dira, uztailaren 31aren inguruan dira egiten, nahiz eta bost urtean behin jaiok bapatean hazi eta Jaialdi festa erraldoia bilakatzen diren. Euskaldunen festak, ordea, festa irekiak dira eta nahi duen orok har dezake parte. Izan ere, boisetar ez-euskaldun askok hala egiten dute. Euskal jaiak, bestaldem bere isla dauka bertako prentsa idatzian, irratietan eta telebistetan. Artikulu honetara, Boiseko telebista kate pare batean izaten ari diren isla ekarri nahi izan dugu.
Gehiago irakurri...
2011/07/30

Batzuk urte osoan mintzo dute, baina joan den asteburuan, bertaratutako guztiak ziren 'euskaldun' Buffalon, euskaldunen festak jende guztia bildu eta bereganatu baitu Wyoming iparraldeko herriska honetan. Buffaloko kale nagusi luzea ezker-eskuin egon da ikurrinek edertuta, eta NABOk ostiralean eginiko Biltzar Nagusiak eta ondoren prestatutako euskal festa-programak euskaldun eta ez-euskaldunak ekarri ditu herriko parke eta agertokietara. Festaren ondotik, iruzkinek bat egin dute: "arrakastatsua oso", "bertan sekula egindako euskal festarik handiena eta ederrena"... San Frantziskotik eta Boisetik Buffalora lehenengoz etorritakoak ere loriatu dira, ez baitzuten espero halako komunitate txiki batean hain "euskal jai eta elkarretaratze gogoangarria" topatuko zutenik. [Hona Buffalo 2011ko irudi-kronika (I)]
Gehiago irakurri...
2011/07/29

Eusko Jaurlaritzako Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 2008-2009ko Kanpoko Ekintzaren Urtekaria argitaratu du eta bertan bi urte hauetan zehar arlo honetan egin diren ekimenak jasotzen dituzte Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde egileek. Beste zenbait gaien artean, urtekariak Patxi Lopez lehendakariaren gobernuak egin dituen aldaketak eta berrantolaketa aztertzen ditu.
Gehiago irakurri...
2011/07/29

Kabia antzerki taldea pozik bueltatu da Miamiko Nazioarteko Antzerdi Jaialditik, izan ere kritika oso onak izan ditu 'Decir lluvia y que llueva' (Euria esan eta euria egin) bere antzezlanak. Uztailaren 14 eta 15ean aurkeztu zuten muntaia eta lehenengo emanaldian aretoa jendez lepo izan bazen, bigarrenean ikusle askok kalean gelditu behar izan zuten. Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako irudiekin jositako ikuskizunak jaialdi honetan izaten diren programatzaileen arreta ere deitu zuen. "Euskal Herrian baino gehiago kanpoan erakutsi dugu lana, horixe da gure paradoxa", aitortu dio EuskalKultura.com-i taldeko zuzendariak, Borja Ruizek.
Gehiago irakurri...
2011/07/28

Argentina, Uruguai, Txile eta Brasileko 32 lagunek parte hartu dute aurtengo Euskara Munduan programaren neguko barnetegian (negua da Hego hemisferioan), Argentinako Trenque Lauquen hirian. Euskal etxeetako euskara irakasleak aritu dira ikasle barnetegian azken astebetean, eta ikastaro honekin talde honek lau urteko trebakuntza egitasmoa burutuko du. Programaren emaitza oso ona izaten ari da, arduradunen esanetan, eta ikasleek gainera, begibistan dituzte fruituak: lehenengo promozio hartan parte hartu zuten bi ikasle, Sabrina Otegui (EuskalKultura.com-eko Argentinako korrespontsala) eta Gabriel Arce, barnetegi honetan irakasle aritu dira.
Gehiago irakurri...
2011/07/28

Código argitaletxe mexikarrak 'La travesía del Montserrat' izenarekin argitaratu berri ditu Felix San Mames Loizagaren memoriak. San Mamesek, zortzi lagunekin batera, 1950. urtean Atlantikoa belaontzi batean zeharkatu zuen, Francoren diktaduratik ihesi. Santurtzitik atera eta 91 egun beranduago Mexikoko Veracruzera heldu ziren. Abentura gogorra zein zirraragarria izan zen bidaia, eta orain San Mamesen ondorengoek aitaren esperientzia ezagutzera eman nahi dute, aitak bidaian idatzi zuen egunkaria argitaratuz. Rosa Mari San Mamés, Felixen alaba, Euskal Herrian izan da egunotan eta Juanjo senarrarekin EuskalKultura.com-en Donostiako egoitzan izan zen, liburuaren berri emateko.
Gehiago irakurri...
2011/07/27

Ibaizabal argitaletxeak sustatzen duen ekimena da www.ibaimusic.com ataria eta bertan internet erabiltzaileek Euskal Herrian egiten den musika ia guztia eskura dezakete: 17.000 euskal kantu eta 1.300 disko eskaintzen ditu webguneak. Atariak estilo desberdinetako lanak biltzen ditu eta kantu deskatalogatu eta zaharrak ere jarri ditu eskuragarri. Horrez gain, atariak diskoetxerik ez duten euskal talde eta kantariei euren lanak sarean jarri eta saltzeko aukera emango die.
Gehiago irakurri...
2011/07/27

Leire Urbeltz (Iruñea 1985) haurrentzako liburu ilustratzailea Txinan izan da azken hilabeteetan, Manga Art Studioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen beka bati esker. Egonaldi honen emaitza ipuinetako pertsonaiak eta txinatar kulturaren irudiak nahasten dituzten margoak dira. Larunbat honetan ikusgai izango dira Manga Art Studioan egingo den erakusketan. Urbeltz Euskal Herrira bueltatzen denean, lan horiek inspirazio iturri bezala erabiliko dituzte Yolanda Arrieta, Castillo Suarez eta Harkaitz Cano idazleek narrazio berriak sortzeko.
Gehiago irakurri...
2011/07/26

Kanpo Harremanetarako idazkaritzak argitara eman du 2011ari dagokion euskal etxeentzako dirulaguntza deialdiaren ebazpena. Laguntzak, ohi bezala, bi ataletan banatu dira: batetik, euskal elkarteen ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak; eta, bestetik, azpiegitura eta ekipamendu gastuak. Lehen atal honetan 64 euskal etxek jaso dute laguntza; bigarrenean, aldiz, 48 izan dira elkarte onuradunak.
Gehiago irakurri...