2012/02/15

Euskal kulturak tarte berezia izan du egunotan Berlinen: batetik, Ruper Ordorika kantariak eman zuen kontzertua dela-eta eta, bestetik, Berlinale zinemaldiaren barruan antolatu zen 'Basque Day' ekitaldiarengatik. Lagun asko bildu ziren larunbatean musikari oñatiarrak MedienGalerie-n eman zuen kontzertura, Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak antolatu zuen ekitaldian. Jendetza eta txalo asko ere izan ziren Berlinalen astelehenean, "Mugaritz BSO" euskal dokumentalaren aurkezpenean. Ondoren, 200 lagunek Andoni Luis Aduriz sukaldari ospetsuak prestatutako afaria dastatzeko aukera izan zuen.
Gehiago irakurri...
2012/02/15

'Irakurle-On' du izena tradizio handiko Laurak Bat euskal etxeak bere bazkideei luzatu die proposamen berriak. Programa honen bidez, irakurleek euren gustuko liburuak hartu ahal izango dituzte liburutegitik 15 eguneko eperako, kasu batzuetan mailegua berritzeko aukerarekin. Gogora dezagun Laurak Bat euskal etxeko liburutegia, 4000 bat testuko bildumarekin, diaspora osoko liburutegi garrantzitsuenetako bat dela euskal gaietan. Liburutegia erakundearen egoitzan dago, Belgrano etorbideko 1144 zenbakian, eta astegunetan (astearteetan izan ezik) arratsaldeko 6:30etatik 9etara bisita daiteke.
Gehiago irakurri...
2012/02/14

Otsailaren 25ean ospatuko da Argentinako Arrecifes hirian bertoko Euskadunak Denak Bat euskal etxearen 90. urteurrena. Jaia iluntzeko 7:30etan hasi eta ordu txikiak arte luzatuko da, karroza kabalkada, afaria eta musika ikuskizunekin. Euskadiko zein Argentinako zenbait euskal erakundetako ordezkariek hartuko dute parte ospakizunean, tartean Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Mercosur-erako ordezkariak, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak eta FEVAko lehendakaria den Ricardo Basterrak. ‘Udal interesekoa’ izendatua izan den topaketa honetara, Arrecifesko alkatea ere bertaratuko da, Daniel Bolinaga, bera ere euskaldunen ondorengoa eta euskal etxeko kide dena.
Gehiago irakurri...
2012/02/14

Kaliforniako euskal komunitaterik handiena da Barkersfieldekoa, eta, hala ere, urtetan izan du bete ezineko ametsa: California State University-k bertan duen kanpusean euskara eta euskal kultura ikastekak izatea. Aurten, azkenik, ametsa egi bihurtu da, Kern County Basque Club euskal etxearen ezinbesteko laguntzarekin; izan ere, irakaslearen soldata bere gain hartu du elkarteak. 'Basque Language and Culture' izena du ikastaroak eta Unai Nafarrate arrasatearra da irakaslea. Ekimenaren sustatzaile izan den Steven Gamboak dagoeneko eskolatan 24 ikasle dabiltzala agertu dio EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/02/14

Iragan asteazkenean estreinatu zen ETB1 katean 'Basque Hotel' dokumentala, Josu Venerok zuzenduriko 'road movie' estiloko luzemetraia. Dokumentalak Estatu Batuetako euskal komunitateen barrena bidaia proposatzen du, gizatalde hauekin harreman zuzena izan duten idazleen testuak gidatuta: Robert Laxalt, Bernardo Atxaga, Asun Garikano, Joseba Zulaika, Kirmen Uribe, William A. Douglass, Iñaki Uriarte eta David Rio. Filmea Eitb-ren webgunean ikusgai dago.
Gehiago irakurri...
2012/02/13

Gaur eta bihar euskal kultura eta gatazka politikoaren inguruan hausnarketa egingo du nazioarteko aditu talde batek Alemaniako Konstanz Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatu den mintegiaren barruan. Biltzar hau unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoaren lehendabiziko ekitaldia da. Topaketaren arduradunak Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapenerako zuzendaria, eta Pere Joan Tour eta Georg A. Kaiser, Konstanz Unibertsitateko katedradunak, dira. Parte hartzaile euskaldunen artean daude, besteak beste, Imanol Murua kazetaria eta Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua idazleak.
Gehiago irakurri...
2012/02/13

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldiaren edizio berria antolatu dute. Egonaldia euskal idazleei zuzendua da eta proiektu batean lan egiteko aukera emango die, udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan. Egonaldiarekin batera 1.000 euroko beka jasoko du egileak. Edozein euskal idazlek parte har dezake deialdian. Eskabideak bidaltzeko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da. Iaz Fernando Morillo idazlea izan den irabazlea.
Gehiago irakurri...
2012/02/13

Udako opor garaia da oraindik Argentinan, baina 2012 ikasturte berria hemendik aste gutxitara zabalduko delarik, aukera berri bat eskainiko du Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak Diasporako lagunei zuzendua: datozen egunetan, euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa abiatuko du euskaltegi argentinarrak. Ikastaroa erakundeko webgunetik egin ahal izango da, lan-atalak jaitsiz, moodle plataformaren bidez. On line klaseez gain, instituzioko webgune berritua ere –www.euskaltzaleak.org.ar– aurkeztu nahi izan dute Euskaltzaleak-eko arduradunek.
Gehiago irakurri...
2012/02/10

Jolasek eta kantuek osatzen dute, eta hala ere, "elkartearen ekimen garrantzitsuenetako bat" da, Bordeleko Euskal Etxeko arduradunen ustetan. "Haurrak eskuaraz" programak Frantziako hiri honetan bizi diren euskaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko eta euskal kulturan murgiltzeko ingurune alai eta dinamikoa eskaintzen die, eta iazko martxoan abian jarri zenez geroztik, erantzun polita izaten ari da. Astean behin hasi zena astean biko jarduera bihurtu da jada.
Gehiago irakurri...
2012/02/10

Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa, urtetik urtera ari da bere fondoak aberasten eta gaur egun musikari buruzko 210.000 dokumentu biltzen ditu, formato desberdinetan: partiturak, grabazioak, liburuak, ikerketak... Eresbilek material hau guztia mundu osoko musikari, zaletu eta ikerlarien esku jartzen du webgunearen bitartez, eta asko dira jada Diasporatik zerbitzu hau baliatzen duten koru eta musika taldeak. Eresbileko zuzendari Jon Baguesek azaldu duenez, webgunearen bidez jaso dituzten kontsulten erdia Estatu Batuetatik etorri da.
Gehiago irakurri...