euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Shanghaiko Euskal Etxeak bere Urrezko Abakoa 2011 saria emango dio bihar Bilboko Udalari

2012/12/26

 Guggenheim museoa, Bilbon (argazkia: Wojtek Gurak) 2010eko Shanghaiko Nazioarteko Erakusketan izandako presentzia nabariagatik, Shanghaiko Euskal Etxeak Bilboko Udalari emango dio bihar Bilbon egingo duen ekitaldian, Bilboko Udaletxean bertan, bere Urrezko Abakoa 2011 saria. Urrezko Abakoa sariarekin munduan eta Asian Euskal Herriko kultura edo izena zabalduz lanean ari diren pertsona edo instituzioak saritzen ditu Shanghaiko euskal elkarteak.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Argentina Buru Batzarrak, Felipe Eiheragibel lehendakari

2012/12/26

Felipe Osvaldo Eiheragibel rosariotarra berriro hautatu dute Argentina Buru Batzarreko lehendakari. Argazkian, Eiheragibel, arxtiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Alderdi jeltzaleak Argentinan daukan aberriz kanpoko Batzordeak ohar batean jakin arazi digunez, Argentina Buru Batzarrak egin berria duen urteroko ohiko bilerak araudiak markatzen duen ohiko kargu berrikuntza egin du, Felipe Eiheragibel rosariotarra lehendakari. Eguberri eta Urte Berri Ona opatu ondoren, jeltzale argentinarrek euren atsegina adierazten dute Iñigo Urkullu lehendakari berria hautetsi izanarekin eta "ebatsi ziguten Jaurlaritza berreskuratu izanagatik".

Gehiago irakurri...


Ia 300 euskal kanturen partiturak eskuragarri jarri ditu sarean EKEk Jo Maris partitura fondoan

2012/12/26

Joseph Maris harmonizatzaile eta moldatzaileak EKE webgunean jarri du eskuragarri bere partitura fondoa Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak bere atarian jarri du eskuragarri Joseph Maris harmonizatzailearen partitura fondoa: ia 300 euskal kantu herrikoi --eta erdal abesti batzuk ere--, Marisek moldatuta. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantuak dira, gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak. Partiturak PDF, Midi edo Sibelius formatoan jaitsi daitezke zuzenean saretik, doan. Marisek horiek erabiltzeko baimena ematen du, baldintza bakarra zera da: abesbatz batek publikoaren aurrean kantatzen badu abesti hauetakoren bat, deklaratu egin behar dio Frantziako SACEM erakundeari.

Gehiago irakurri...


Chaco-ko Kotoiaren Lurra EEak Erakin aldizkaria berreskuratu du, haren 11. zenbakia kaleratuz

2012/12/26

Erakin 11-ren azala. Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak lehenago ateratzen zuen izenburu bat berreskuratu du, paperean, elkarteko agerkari gisa 2012 urtearen azken egunetan, Argentinako Iparekialdeko Erregiotik, Chaco probintziako Kotoiaren Lurra Euskal Etxetik, elkartearen Erakin aldizkariaren berreskuratzea eman dute aditzera, paperezko titulu honen 11. zenbakira helduz, beti ere euskal historia, kultura eta egungo berriak hizpide, Europako Euskal Herria nahiz Argentina, Chaco eta Diaspora ere barne. Aurreko aldizkarien formato bera dakar eta Nafarroako Erresumaren konkistaren 500. urteurrena da azalera atera duen gaia, barnean Cesar Arrondok sinatzen duen artikulu baten ildotik.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek Zorionak eta Agiantzarik Onenak opa dizkizue

2012/12/25

Iritsi gara hamabigarrenez EuskalKultura.com egiten dugunetik Eguberrira, urtero garai aproposa eta aukera egokia urtean zehar lagun, lankide eta konplize zaituztegunok modu berezian agurtu eta gure esker ona adieraziz besarkada handi bat emateko, elkarrekin beste urte bat bete dugula ospatzeko eta lokarri dugun euskara eta euskal kulturarekin aurrera segitu izanaz loriatzeko. Familia handi txiki bat gara eta elkarren berri dakigun bitartean batuago gaude, haziz goaz eta azkarrago eta indartsuago gara. Zorionak eta Agiantza Onenak, irakurle!

Gehiago irakurri...


Badugu Gabonetako saskiaren irabazlearen izena!

2012/12/24

Zozketatutako Gabonetako saskiaren edukia. Daniel Pérez izan da Dastatu.es on line dendarekin batera zozketatu dugun euskal produktuz betetako Gabonetako saskiaren irabazlea. Zorionak! Zozketako partaide guztiek euskal errezeta bat argitaratu behar izan dute Dastatu.es-en Facebookeko orrian eta horietarik Daniel Pérez izan da zozketako arauak bete izanez suertatu den irabazlea.

Gehiago irakurri...


Eguberrietan abesteko Gabon-kanten bideo eta karaoke zerrenda; kantatu, gozatu eta ondo bizi!

2012/12/24

"Dringilin Dron" abestiaren karaokea, Pantxoa eta Peio kantarien bertsioan Munduan zehar euskal familiak Eguberriak ospatzeko bilduko dira egunotan, eta askok Gabon kantak abesten emango dute afalostea, mahaiaren inguruan. Euskal Herrian oso ezagunak dira kanta gehienak eta haurrek txikitandik ikasten dituzte, kalean kantari. Diasporan, aldiz, badira kanten letrak ez dakizkiten euskaldunak, eta horientzako bildu ditugu Gabon kanten bideo hauek, karaoke eta guzti. Familiarekin eta lagunartean goza ditzazuela, eta Eguberri on!

Gehiago irakurri...


Andeetatik jaitsi eta Olentzerok Mendozako Denak Bat Euskal Etxea bisitatu zuen lehenengo aldiz

2012/12/24

Ondoko Andeetatik edo Euskal Herriko mendietatik jaitsita --ez omen dago argi-- Olentzerok harrera itzela jaso zuen Mendozako Denak Bat euskal etxera egiten zuen bere lehenengo bisitan (argazkiaEE) Bisita polita jaso zuten, estreinekoa, Mendozako euskal erakundearen egoitzara bildutako lagunek. Urtearen amaiera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako festan, Euskal Herriko ikazkin ospetsu eta maitatuena agertu zen Denak Bat-eko egoitzan helduen eta batez ere txikien bozkario. Jaiaren baitan, instituzioko euskara ikasleek prestatutako lanak aurkeztu ziren eta Mendozako Nafarroako Etxeko Abesbatzaren emanaldiaz gozatu ahal izan zen. Musika eta sukaldaritza proposamen onarekin, gaueko erromeria ordu txikiak arte luzatu zen Cuyo eskualdeko euskal etxe honetan.

Gehiago irakurri...


Biotzetik abesbatzak eta Boiseko euskara ikasleek Gabon giroa jarri zuten nagusien egoitzetan

2012/12/24

Giro ederra izan zen egun osoan eta dantzan ere hasi ziren kantariak egoitza batean (argazkia IKortazar) Iragan abenduaren 16ean oso bisita berezia izan zuten Boiseko hainbat nagusien etxeetan, bertan azaldu baitziren Biotzetik abesbatzako kideak eta hiriko euskara ikasleak kantari. Urtero egiten duten legez, Idaho hiriburuko zahar-egoitzak bisitatu zituzten, bertan diren aiton-amonei kantuz Eguberriak alaitzeko asmoz. Boiseko euskara irakasle Izaskun Kortazarrek azaldu duenez, emozioz beteriko eguna izan zen eta nagusiek poz-pozik hartu zituzten bisitariak.

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 19tik 26ra izango da San Nicolaseko EEan Euskara Munduan-en 2013-2016 epeko I. barnetegia

2012/12/24

Euskara Munduan programaren 2008-2011 epeko ikasle eta irakasleak Tandilen egindako azken barnetegian (argazkiaEuskalKultura.com) Ziklo berri bat hasiko da urtarrilean HABE institutuak kudeatzen duten Euskara Munduan proiektuaren baitan. Lau urteko epe honi hasiera emateko udako lehenengo ikastaro trinkoa egingo da San Nicolaseko Euskal Etxean eta bertara iritsiko dira Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo hainbat euskal etxetako ordezkari, aurrez aurreko eskoletan parte hartzera. Astebeteko ikastaroan, euskarazko oinarrizko kontzeptuak aztertzeaz gain, ‘erremoto’ izenarekin ezaguna den kurtsoan ibiltzeko jarraibideak ere emango zaizkie partaideei. Barnetegiko martxa urtarrilaren 19an hasiko da eta Kinku Zinkunegi teknikari euskaldunarekin batera Gabriela Mendia, Gabriel Arce eta Sabrina Otegui irakasle argentinarrak arduratuko dira klaseak emateaz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia