2013/02/06

Euskal Herriari lotuta baina beti ere inguruko errealitatea ere kontuan hartuz bi motatako ekintzak antolatu dituzte Salta hiriko Gure Etxea Euskal Etxeko lagunek joan den urtean. Batzuk euskal komunitateari zuzenduak; besteak, komunitate orokorrari. 2012an emandako urrats handiena, ordea, erakundearen egoera legalari dagokio. Izan ere, euskal etxearen izaera juridikoa eskuratze bidean daukate, tramiteak eginik. “Oso garrantzitsua da guretzat bide horretan abiatu izana. Izaera juridikoa beti egiteke geneukan, zor moduan”, aitortu diote Gure Etxeako lagunek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/02/05

NABO Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioak iragan larunbatean, otsailaren 2an, egin zuen Salt Lake Cityn bere 'negu/eguberriko bilkura' --federazioak urtean egiten dituen osoko hiru bilkuretako lehena-- bertako euskal etxearen 'Basque Dinner & Dance' ekimenarekin batera. 31 euskal elkarte iparamerikarrak bidali zuten ordezkaritza eta gonbidatu berezi gisa Asier Vallejo, Jaurlaritzako Euskal Gizataldeentzako zuzendari berria bildu zen ekitaldira, kargua hartu ondoan Diasporara egin duen lehenengo mezuan. NABOk 1973an Nevadako Renon sortu zuteneko 40. urteurrena ospatuko du aurten.
Gehiago irakurri...
2013/02/05

Azaroan aukeratu zuten Buenos Aires probintziako Los Toldos herriko euskal gizataldeko ordezkariek euren lehenengo Zuzendaritza Batzordea. Taldeak, ordea, denboraldi luzea zeraman lanean eta horregatik ez da harritzekoa azken bi hilabetetan garatutako ekintzen arrakasta ikustea. Euskal kultura eta tradizioak ezagutarazteko asmoarekin, sortu berria den Oroimenez Euskal Etxeko lagunek Euskal Herriko jaiak, historiak eta pertsonaiak ekartzen dituzte Los Toldos-eraino. Elkarte gaztearen erroak jadanik finkatuta daude herrian, euskal etxeko ‘aitonek’ landatutako Gernikako Haritzaren kimuarenak bezala. Hona EuskalKultura.com-en laburpena Oroimenez-ek egindako azken ekintzez.
Gehiago irakurri...
2013/02/05

Argentinako Euskal Etxeen Federazioak --FEVAk-- euskararen aldeko agiri bat kaleratu du, herrialde honetako ehundik gora euskal elkarteen ordezkari gisa. Agirian FEVAk salatu egin ditu berriki Iparraldeko ikastolek jasan duten erasoa eta baita ere Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiari funtzionatzeko lizentziarik ez ematea. Jarraian, agiria jasotzen dugu, euskaratuta eta laburbilduta.
Gehiago irakurri...
2013/02/05

North American Basque Organizations federazioak (NABO) uztailean Euskal Herrian egingo den barnetegian izena emateko epea ireki du. Ikastaroa uztailaren 1etik 12ra egingo da, Lazkaoko Maizpide barnetegian, ingelesa hitz egiten duen irakasle batekin. Ikastaroaren prezioa 414 eurotakoa izango da, ostatua eta janaria barne. Horrez gain, Boiseko euskaldunak 2013ko Korrika Fun Run ekitaldia antolatzen hasiak dira: martxoaren 9an egingo da. Datu gehiago jarrian.
Gehiago irakurri...
2013/02/04
Joan den larunbatean NABO Ipar Ameriketako euskal etxeen federazioak Utah-ko Salt Lake Cityn egindako bileran parte hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendari berria, Asier Vallejo Itsaso, Boisera iritsiko da gaur iluntzean Estatu Batuetako zenbait euskal komunitatetara egiten ari den biraren barnean. Hau da duela hiru bat aste izendatua izan eta gero Asier Vallejo Diasporara egiten ari den lehenengo bidaia, Salt Lake City-ren ondotik Reno, gaurtik aurrera Boise eta aste hondarrean New York eta bertako euskal etxe eta komunitateak solaskide.
Gehiago irakurri...
2013/02/04

Etzi hasiko da Parisen Expolangues hizkuntzen azoka garrantzitsua, eta euskarak standa izango du bertan, aurreko edizioetan bezala, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Azkue Fundazioa eta Langune hizkuntzen industriaren alorreko enpresa ere bertan izango dira, haiek sortutako materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteko. Horrez gain, euskararen inguruko hainbat ekitaldi egingo dira astean zehar Parisen, horien artean, Mariasun Landa idazleak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak azokan eskainiko duten emanaldi literario-musikala.
Gehiago irakurri...
2013/02/04

Datorren hilean ekingo diote Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunak biltzen dituen euskal etxeko lagunek 2013ko ekintza egitarauari. Dantzak, euskara klaseak eta beste hainbat kultur ekimenak leku berrian garatuko dira baina. Izan ere, azken xehetasunak bukatzeke, Viedmako Alberdi kaleko egoitza berria bere ateak irekitzeko prest egongo da martxoan. Gogora dezagun 2010.ean, eta Rio Negro probintziako gobernuarekin sinatutako hitzarmena medio lortu zuela 'Beti Aurrera Aberri Etxea'k bere egoitza antolatzeko lekua, trukean euskal etxeak lursail bat eman ziolarik Probintziako Parlamentuari.
Gehiago irakurri...
2013/02/01

Kanpoan den euskal komunitateari lehen mezua zuzendu dio gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, Irekia atariaren bidez. Mezu honetan lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritza berriaren lehentasunetako bat Euskadiren nazioartekotza dela. Lan horretan, Jaurlaritzak kanpoan den euskal komunitate guztiari hurbiltzeko politika eta konpromisoa sustatuko dituela agertu du, euskal etxe eta federazioen oraingo sarea erabiliz eta hedatuz.
Gehiago irakurri...
2013/02/01

Bi berri jakinarazi ditu Bartzelonako Euskal Etxeak: batetik, elkarteak Txokoan behar egiteko lan-eskaintza argitaratu du. Interesdunek kurrikuluma astelehena baino lehen bidali behar dute (datu guztiak jarraian). Bizkor ibili, beraz! Bestetik, datorren asteko asteazkenean nobela beltzari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute euskal etxean Jon Arretxe eta Jose Javier Abasolo idazleek. Bartzelonako nobela beltzaren literatur jaialdian --BCNegra-- ari dira parte hartzen, euren azken lanak aurkezteko.
Gehiago irakurri...