euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Antzinako' elkartea 1900 aurreko Nafarroako bataio eta ezkontza-agirien datuak ari da sarera biltzen

2013/02/21

Dokumentu historikoak zaharberritzen Nafarroako Artxibo Nagusian (argazkia Antzinako) Antzinako elkarteak lan eskerga egiten du Euskal Herriko genealogia artxibo eta informazio iturrien zabalkuntza arloan. Genealogiaren munduan hasi nahi dutenei laguntzeko asmoz, elkarteak webgunean eta Facebook orrian Diasporako zein Euskal Herriko erabilgarri izan daitezkeen atariak aipatzen ditu; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kasuan, esaterako, elizbarrutietako artxiboak, online kontsulta baitaitezke. Nafarroaren kasuan, aldiz, agirien informazioa ez dago sareratuta, baina Antzinakoko kideak datu horiek digitalizatzen ari dira eta dagoeneko webgunean kontsulta daitezke horietako asko, 1599-1899 bitartekoak.

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxea hiriari buruz filmatzen ari den dokumentalean partaide

2013/02/21

Olavarria hiriari buruzko dokumentalean parte hartu zuen taldea (argazkiaEE) Udalak sustatzen duen proiektuak Olavarriako alderdi nabarmenak erakustea du helburu nagusi, tartean herriaren historian zehar gizataldeek izandako eragina. Kari horretara, eta dokumentalaren arduradunek deituta, eszena batzuk antzeztu zituzten Gure Etxe Maitea-ko kideek euskal giroa islatzeko. Baina beste ohar batzuk ere iritsi zaizkigu azken egunetan Olavarriatik: Olentzero karrozaren saria, euskal etxeko futbol taldearen sorrera eta, 2013ko ikasturteari begira, eskolako materialak biltzeko kanpaina. Hona guztien berri.

Gehiago irakurri...


"Zuri guztiak ez dira elurrak" eta beste zenbait euskal atsotitz esaerajatorrak.com blogean

2013/02/20

Zuri guztiak ez dira elurrak, sasoi honetan erabiltzeko esamolde aproposa! (argazkia Yera Sanchez @yerayerayera) Kea baino alferragoa, zain eta muin, egun txakurra... Euskal esaera zahar hauen esanahia eta gaztelaniazko zein ingelesezko antzeko esamoldeak biltzen ditu esaerajatorrak.com blogak. Maite Goñi irakasleak sortu du orri berri hau, atsotitz hauen erabilera sustatzeko helburuarekin. Goñiren esanetan, "ezjakintasunagatik edo inguruko hizkuntzen eragina nabarmenegia delako, maiz beste hizkuntza horietatik egiten dugu tira lokuzio, esaera edo atsotitzak erabiltzeko orduan. Bada, txoko honen helburua hain ezagunak diren atsotitz edo lokuzio horiek euskara jatorrera ekartzea izango da".

Gehiago irakurri...


Korrika 18k oihartzun zabala izango du Diasporan: Polonia, Txekia, Txile, Hungaria, Argentina, AEB...

2013/02/20

Korrika 16 Argentinako Necochea hirira ere heldu zen, 2009 urtean (argazkia Iñaki Agostini Zubillaga) Korrika 18 martxoaren 14an abiatuko da Andoainen eta 11 egunez, gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Korrika AEK euskaltegien koordinadorak antolatutako herri lasterketa erraldoia da, helduen euskaratzea eta alfabetizazioaren alde, eta milaka euskaltzaleren babesa jaso ohi du ibilbidean zehar. Diasporan ere gero eta oihartzun handiagoa du eta makina bat lekutan hasi dira jada ekitaldiak prestatzen. Zuk ere halako zerbait egin nahi duzu zure euskal etxean? Jar zaitez AEKrekin harremanetan!

Gehiago irakurri...


Lazarraga familiari buruzko liburua aurkeztu du Gervasio di Césarek Txileko hainbat euskal etxetan

2013/02/19

Rossana Arza, Txileko Euskal Elkarteko presidentea, Gervasio di Césarerekin batera Jatorri arabarreko Gervasio di Césare genealogista argentinarrak “Historia y genealogía de los Lázarraga” (Lazarragatarren historia eta genealogia) liburua aurkeztu du Txileko hainbat hiritan. Pasa den urtarrilean Viña del Marreko Eusko Etxean izan zela aipatu genizuen, Txileko zazpi presidente ohiren arbaso euskaldunei buruz hizketan; horrez gain Vicuña Mackenako Eusko Etxean eta Santiagoko Txileko Euskal Elkartean izan da, non antolatzaileek jardunaldia arrakasta itzela izan zela azpimarratu duten.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria ezagutzen hasteko tailerra' online egin dezakezu orain, doan eta Facebook bidez

2013/02/19

'Euskal Herria ezagutzen hasteko tailerra' Facebook kontua Sortu berria da proposamena eta hutsune bat betetzera dator. Bere arduradunaren esanetan ‘arrazoi ugari medio, jende askori zaila egiten zaio aurrez aurreko ikastaroetan parte hartzea. Horrek animatuta, aspalditik neukan ideia bat gauzatzea erabaki dut’. Mariana Fernandez Castellik eskarmentu handia dauka Argentinan Euskal Herriari buruzko tailerrak ematen eta euskarri berri honetan ohiko elkarretaratzeen muina mantendu nahi du. “Tailerretan bezala, eta harreman dinamikoak sortze aldera, ezagutza denon artean eraikiko dugu. Beraz, interesa baduzu, hemen aurkituko gaituzu, noiznahi”, adierazten du. Tailerrak gaztelaniaz dira eta parte hartzeko nahikoa da ‘Taller de Introducción a Euskal Herria’ facebook orrian sartzea.

Gehiago irakurri...


Etxeparek sarean argitaratu ditu euskal literaturari buruzko bi antologia eta "Katu jendea" ipuina (hirueletan)

2013/02/19

Juan Kruz Igerabide, Mari Jose Olaziregi, Aizpea Goenaga, Enkarni Genua eta Jone Arroitajauregi, aurkezpenean (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutuak hiru argitalpen aurkeztu zituen atzo prentsaurrean eta gaurtik aurrera eskuragarri jarriko ditu bere webgunean, PDF formatuan. Batetik, Euskal Antologiak Saileko lehen bi aleak, biak ere hirueledunak (euskara, gaztelania, ingelesa): Mikel Ayerberen "Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat" eta Jone Arrotajairegik idatzitako "Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat". Bestetik, Eider Rodriguezen "Katu Jendea" ipuina, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, nederlanderaz eta alemanez Euskal Sortzaileak Sailaren baitan.

Gehiago irakurri...


Egun gutxi gelditzen dira euskal etxeentzako eta Diasporan egoera larrian daudenentzako laguntzak eskatzeko

2013/02/19

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen. Gure irakurleei gogorarazi nahi diegu oraindik garaiz direla 2013 urterako euskal etxeentzako laguntzak eskatzeko, eta baita ere tarte berean Diasporan egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko. Bi deialdien eskabideak aurkezteko epea hil honen bukaeran itxiko da, otsailaren 28an, zehazki. Jarraian deialdiei buruzko informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko beharrezkoak diren imprimakien loturak bildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Zozketatu dugun Canon argazki kamerak badu jabea; saria La Plata aldera joan da!

2013/02/18

Txistulariak La Platako Moreno plazan, Maitena Etcheverryren argazkia Argazki mordoa bidali dizkiguzue zuentzako prest geneukan Canon argazki kameraren zozketan parte hartzeko. 130 argazki! Oso ederrak guztiak, bilduma polita osatu dugu. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta euskal kultura munduan zehar nola bizi den erakusten eta zabaltzen laguntzeagatik! Azkenean, La Platako (Argentina) Maitena Etcheverry suertatu da garaile. Zorionak! Goza ezazu!

Gehiago irakurri...


Santa Ageda egunean kantuan atera ziren aurten ere Boiseko eta Madrileko euskal etxeak

2013/02/18

Boiseko kaleetan kantari ibili ziren lagunetako batzuk, makila eta guzti (argazkia IKortazar) Santa Ageda bezperan kantuan ateratzeko ohiturak euskal diasporan jarraitzaile gogotsuak ditu; horren adibide dira Boiseko eta Madrileko euskal etxeak, hitzordua urtero betetzen dute eta. Aurten ere ibili ziren, bai, Boiseko euskaldunak hiri estatubatuarrean etxerik etxe kantuan; oraingoan Kataluniako lagun batzuen partaidetzarekin. Boisen gainera, harrobia sendo dator, eta Ikastolako neska-mutilek ere egin zuten kantalditxoa. Bestalde, Madrilen, urtero legez euskal etxeko talde handi bat Espainiako hiriburuko Plaza Nagusian kantuan aritu zen. Sarean bideoa jarri dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia