euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrira "au pair" etorri nahi duen inor ezagutzen duzu? Lan egin eta euskara ikasi edo praktikatzeko?

2013/03/05

Familia Lekeitiora doa urtero udako oporretan, eta au pair-a ere eurekin joango da (argazkia Juan Carlos Uriarte/CC) Diasporako euskal gazte eta ez hain gazteentzako oso interesgarria izan daiteke geurera heldu den proposamen hau: Gasteizko familia bat ingelesez dakien "au pair" baten bila dabil, ekainetik aurrera haurrak zaintzeko. Sendia euskalduna da eta oso gustura hartuko luke euskara ikasi nahi duen pertsona bat. Lana sei urteko neskatoa eta zortzi urteko mutila ikastolatik jasotzea eta udaran egunean zehar zaintzea da. Horren truke "au pair"ak ostatua, janaria eta astean 70 euroko ordainsaria jasoko du.

Gehiago irakurri...


Londresera eta Parisera helduko da aurten Laburbira euskarazko film laburren jaialdia

2013/03/05

Aurtengo Laburbira film laburren zirkuituaren afitxa Topaguna Euskara Elkarteen Federazioak Laburbira euskal film laburren jaialdiaren hamargarren edizioa antolatu du aurten. Atzo bertan abiatu zen zinemaldi ibiltari hau, Erandion, eta martxoaren 29a birtartean Euskal Herriko eta Diasporako hainbat tokitara eramango du iaz eginiko euskal film laburren sorta ederrra. Ostiralean, esaterako, Londresera helduko da, London Basque Society euskal etxeak antolatu duen ekitaldiari esker. Martxoaren 23an, berriz, Pariseko Euskal Etxean izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


Gral. Rodriguezko Eusko Aterpeak datorren larunbatean irekiko du 2013ko egitaraua, afari batekin

2013/03/05

Gral. Rodriguezeko Mas Mus Taldeko kide batuk iaz antolatutako txapelketan (argazkiaEE) 2013ko egitaraua hasi dira prestatzen Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxeko kideak. Lagunen arteko afariak eta publiko orokorrari begira antolatzen diren janari salmentak hil honetan hasiko dira; hil honetan ere euskara klaseetarako izen-ematea eta Ohiko Biltzar Orokorra burutuko dira. Urtea joan ahala, proposamen gehiago luzatuko zaizkio komunitateari: musika tailerrak, zine zikloa eta hitzaldiak, besteak beste. Baina urtarril-otsailean ere ez da gedlirik egon Eusko Aterpea, izan ere ‘Mas Mus’ taldeko kideek ez zuten oporrik hartu eta etxeko dantzariek ere oso goiz ekin diote entsegu sasoinari.

Gehiago irakurri...


Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Bordaren poesiak jakinmina piztu zuen Dublinen

2013/03/04

Suarez, Olaziregi, Bilbao eta Borda Dublingo emanaldian (argazkia Etxepare) "Forked Tongues" izeneko poesia antologiaren argitalpena dela eta, Dublinen izan berri dira Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda olerkariak. Liburuak hiru euskal egileen eta Miren Agur Meaberen poesiak ingelesera itzuli ditu, zenbait galiziar eta kataluniar idazleen lanekin batera. Euskal olerkariak Dublinen izan ziren euren olerkien irakurraldiak eskaintzeko, eta emanaldiek jakinmin handia piztu zuten, eurekin bertan izan zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko Euskara zuzendariaren esanetan.

Gehiago irakurri...


Bizkaiko Foru Aldundiak eta ia ehun enpresek merkataritza misio bat hasiko dute gaur Mexikon

2013/03/04

Imanol Pradales, Ekonomi Sustapenerako foru diputatua, eta Bizkaiko Diputatu Nagusia, Jose Luis Bilbao, iazko Makina Erraminta Bienalean, BEen (argazkia Bizkaia.net) Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, gaur abiatuko du Mexikon bost eguneko enpresa bidaia. Helburua herrialde honetan Bizkaiko enpresentzako negozio aukerak sustatzea da. Euskal ordezkaritzako parte dira Bizkaiko 47 ETE eta makina erreminta (AFM), automozio (ACICAE), ingurumeneko industrien (Aclima) eta Bilboko Portuko clusterrak. Orotara, 94 enpresa ari dira bidaian parte hartzen, ETE-en eta clusterretako kideak diren enpresen artean.

Gehiago irakurri...


FEVAk eta Unibertsitateak sinatutako hitzarmenari esker euskara Cordobako Hizkuntza Fakultatera iritsiko da

2013/03/04

Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko dekano Silvia Barei eta FEVAko lehendakari Ricardo Basterra hitzarmena sinatzen (argazkiaFEVA) Joan den ostiralean sinatu zuten hitzarmena FEVAko lehendakari Ricardo Basterrak eta Silvia Barei Cordobako Unibertsitateko Hizkuntza Fakultateko dekanoak. Urrats hau emanda, euskara eta euskal kultura klaseak apiriletik aurrera hasiko dira ematen. Ikastaroak lau hilabetekoak izango dira eta irakasleei dagokienez, Elba Mocoroa eta Noe Fernandez arduratuko dira eskolak emateaz.

Gehiago irakurri...


Omenaldia Perun 2013ko maiatzean ehun urte beteko dituen pasiotar kongregazioko euskal misioari

2013/03/04

Arantzazuko Amaren irudia Liman zegoelarik. 1913an Perun pasiotar ordenako euskal misiolari talde batek hasi zuenen egitasmo ebanjelizatzaileak ehun urte beteko ditu datorren maiatzaren 17an. Jhon Bazan Aguilar euskal peruarrak euren omenezko testu hau igorri digu, "bizitza errazari uko egin eta kritautasuna zabaltzea erabaki zuten gizon haien" lanaren berri emateko. Pasiotar ordenako misiolariak 1912ko abenduaren 24ean abiatu ziren Bilbotik Perura eta lau hilabete ondoren hasi ziren Amazonian lanean.

Gehiago irakurri...


Gaur zabalduko da 2013ko NABO Udalekun izena emateko epea; erne, parte hartu nahi baduzu!

2013/03/01

Bakersfieldeko Udalekuko logoa Aurtengoan, 45 dira soilik euskal etxe antolatzailetik kanpoko haur eta gaztetxoentzat zabalik dauden lekuak. Beraz, gaur arratsaldeko 6:00pm-etan (Kaliforniako ordua, goizaldeko hiruak Euskadin) epea irekiko delarik, makina bat jende pilatuko da ordenadore aurrean bere seme/alaba inskribitu nahiean. "First-come, first-served" sistema erabiliko da (izen-emate ordena), beraz gauzak minuturik galdu gabe egitea gomendatzen da. Aurtengo kuota 350 dolarrekoa da eta diru-arazoak dauzkaten familien kasuan, Aita Tillous Beka eska dezakete.

Gehiago irakurri...


Londresko EEak bihar grabatuko du Korrika klipa; berotu zeure euskal etxekoak eta egin zeuk ere zeurea!

2013/03/01

Londresko Euskal Etxeak bihar egingo duen grabazioaren afitxa Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri du abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu die. Bi baldintza nagusi daude: gehienez bost minutuko iraupena izan dezakete bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat...). Londreseko Euskal Etxekoak animatu dira dagoeneko: bihar bertan hiriko hainbat lekuetan grabatuko dute klipa. Edonork parte har dezake. Anima itzazu beraz zure euskal etxekoak, eta tipi-tapa! bidali zeuon bideoa!

Gehiago irakurri...


Igandea, azken eguna duzu Korrika 18ko elastikoa eskuratzeko zozketan parte hartzeko, mugi!

2013/03/01

Gogora arazi nahi dizugu, irakurle, azken eguna duzula igande hau zozketan parte hartzeko. Korrika badator eta Korrikarekin batera, elastikoak! Korrika 18ren hamar elastiko zozketatuko ditugu gure irakurleen artean. Bat eskuratu nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta neurria) info@euskalkultura.com helbidera datorren iganderako. Epea, martxoaren 3ko 24:00etan bulatuko da eta sariak asteartean emango ditugu aditzera. Orain arte egin ez baduzu, hobe duzu mugitzea elastikoa eskuratu nahi baduzu!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia