euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eskuragarri jarri dituzte Dokuklik webgunean

2012/04/18

Dokuklik atariaren irudia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Dokuklik aurkeztu du, Euskadiko artxibo publiko eta pribatuetako agiri historikoak biltzen dituen ataria. Bertan XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eta, horiekin lotuta, bi milioi eta erdi irudi digital daude; ekainean hiru milioi irudi izango dira. Gainera, Kultura Sailak iragarri duenez, musika-artxiboena ere abian dago eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.

Gehiago irakurri...


EIO Euskadiko Ikasleen Orkestrak hiru kontzertu emango ditu Kolonbian maiatzaren hasieran

2012/04/18

Euskadiko Ikasleen Orkestraren entsegu bat (argazkia EIO) Datorren apirilaren 28an Euskadiko Ikasle Orkestrako 80 musikari gazteak Kolonbiara abiatuko dira, herrialde honetan hamar eguneko bira egiteko. EIOk hiru kontzertu emango ditu: bi hiriburuan, Bogotako Gazte Orkestrarekin batera, eta beste bat Bella Flor herriko eskola batean. Bogotako kontzertuak maiatzaren 3an eta 6ean izango dira eta Bella Flor-en emanaldi didaktiko bat egingo da maiatzaren 4ean. Bira honetan orkestrak Antonio Lauzirika musikagileak taldearentzako egin duen lana estreinatuko du: "EIOk".

Gehiago irakurri...


Kalakan talde euskaldunaren soinuak Madonna kantari ipar-amerikarra liluratu du

2012/04/18

Kalakan taldeko kideak Taldeak ez du txintik esan, baina bolo bolo dabil Madonna ospetsuaren hurrengo biran parte hartuko duten berria. Kantari amerikarraren zaleen webgune batek bota zuen primizia iragan astean, eta harrezkero euskal medioetan agertu da albistea. Taldeak, antza, konfidentzialtasun akordio zorrotza du eta ezin du berria baieztatu ezta gai honi buruzko informaziorik eman. Gauzak horrela, maiatzaren 29an Madonnak bira Tel Aviv-en abiatzen duen unera arte itxaron beharko dugu. Kalakaneko hirukotea izango ote du alboan?

Gehiago irakurri...


Literatura-itzulpenetarako eta euskal kultura sustatzeko diru-laguntzak argitaratu ditu Etxeparek

2012/04/17

Etxepare Euskal Institutuaren logoa Etxepare Euskal Institutuak bi diru-laguntza deialdi berri eman ditu argitara: bata, euskararen jabari geografikotik kanpora euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak sustatzeko; bestea, euskal idazleen lanak euskara ez diren hizkuntzetara itzultzeko. Lehen kasuan, eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, gaurtik hasita. Bigarren kasuan, aldiz, bi epe egongo dira: gaurtik maiatzaren 16ra bitartekoa eta urriaren 1etik 31era bitartekoa.

Gehiago irakurri...


Larunbatean egingo da Galdakaon Euskal Herrian bizi diren Euskal-Venezuelarren XVII. Topaketa

2012/04/17

Iazko bazkariaren ere Galdakaoko Batzokian egin zen (argazkia EuskalKultura.com) Beste behin --eta hamazazpigarrena da jada-- Venezuelako euskal diasporarekin harremana duen lagun talde bat bilduko da Galdakaon, Euskal-Venezuelarren Urteroko Topaketaren baitan. Lagunarteko bilera da topaketa hau eta helburua Venezuelan jaio edo bizi izan diren euskaldunak biltzea da, aspaldiko lagunak ikusteko eta harremana mantendu ahal izateko. Aurtengo bazkaria Galdakaoko Batzokian egingo da, eta Amaya Zenarutzabeitia antolatzaileak EuskalKultura.com-i baieztatu dionez, dagoeneko 60 lagundik gora eman dute izena. Azken egunak dira izena emateko bertaratu nahi dutenentzat.

Gehiago irakurri...


Diasporako beste hainbat lekutan bezala, Argentinan ere ospatu dute Aberri Eguna euskal elkarteek

2012/04/17

‘Diasporako Independentistak’ sareak apirilaren 10ean ospatu zuen Aberri Eguna Buenos Airesen (argazkia EuskalKultura.com) Pazko igandean ospatu zen Aberri Eguna Euskal Herrian eta apirilean zehar egingo dute Argentinako hainbat euskal elkartek bertako ohiturei jarraiki. Urterik urte haziz doan engaiamenduak eraginda, euskal etxeek barruko eta kanpoko ekintzak antolatu dituzte joan den astean, munduan euskaldunen ondorengo gehien biltzen duen herrialdean. Datozen lerroetara, iragan asteko ekitaldiak batu ditugu, Buenos Aires, Laprida, Villa Maria eta Arrecifesen burutu diren ospakizunen laburpenak hain zuzen.

Gehiago irakurri...


"Ainara" filmean parte hartzeko 18 eta 78 urte bitarteko 30 figurante aukeratzeko prozesua ireki da

2012/04/16

Oihana Maritorena aktorea izango da Ainara, filme pertsonaia nagusia Emeki emeki aurrera darrai "Ainara" filmearen produkzio prozesua, apurka apurka internet eta sare sozialen bitartez ekimenerako indarrak bilduz. Proiektu berezia da "Ainara" eta, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz gauzatzeaz gain, auzolanean ari dela osatzen da bere ezaugarri nagusia. Hori dela eta, ekimenaren ardura duten Euskal Herriko eta Diasporako profesionalek kolaboratzaileei figurante gisa parte hartzeko aukera eman nahi diete eta 2013an egingo den filmaziorako 30 figurante aukeratzeko epea ireki dute. 18 eta 78 urte bitarteko gizon eta emakumeen bila ari dira.

Gehiago irakurri...


19 botok baieztatuta Ricardo Basterrak eta Marta Abarrateguik segituko dute FEVAko lehendakari-idazkari

2012/04/16

2012-2014ko eperako FEVAko Zuzendaritza batzordeko kide batzuk (argazkia EuskalKultura.com Duela bi urteko bozketetan hautatua izan zen bikoteak bi urte gehiagotan luzatuko du bere agintaldia FEVAko buruzagitzan. Hemeretzi euskal etxetako ordezkariek hautatu zuten joan den larunbatean, aurkeztutako zerrenda bakarra, Ricardo Basterra eta Marta Abarrategui buru zeuzkana, ustekaberik izan ez zuen hauteskunde prozesuan. Partaidetza eskaseko Urteko Ohiko Biltzar Orokorrean, -hemeretzi boto zerrendaren alde eta bat zuri-, lehendakari berrautatuak elkarlanean sakondu eta martxan dauden proiektuak jarraitu eta sendotzera deitu zituen FEVAko kideak. Biltzarrean, Euskadiko Ordezkaritzen ixtearen kontrako dokumentu bat irakurri zuen Basterrak eta bertaratutako lagunak Zuzendaritza Btzordearen lehenengo bileran parte hartzera gonbidatu zituen. Bilkura hastean, ostegunean hil zen Ramon Ignacio Arozarena Landaren omenezko txalo bat eskaini zen.

Gehiago irakurri...


Segitzen du Madrilgo Beti-Jai frontoi historikoaren hondamendi-egoerak, Udalak espropiazioa iragarri arren

2012/04/16

Berritu diren argazkiek adierazten dutenez, frontoiaren egoera kritikoa da oso, azken urteotan hondatze-egoera larritu besterik egin ez dela (argazkia Salvemos el fronton Bei Jai) "Salvemos el frontón Beti-Jai" izeneko madrildar herritar plataformak jo eta su darrai munduko neomudejar estiloko frontoi bakarra salbatzeko ahaleginean. Joakin Rucoba arkitektoak 1893an eraiki zuen frontoia Kultura-ondasuna da eta iragan martxoan Madrilgo Udalak desjabetu egingo zuela iragarri zuen, eraikina eta bere ondarea zaintzeko. Hala ere, prozesuak luze joko du, eta plataformatik salatu dute egungo jabeak ez direla ari zaintzen behar den moduan eta gero eta larriagoa dela instalazioen hondamendi-egoera.

Gehiago irakurri...


Rhode Island-eko euskal etxe estatubatuarrak egitarau zabala dakar 2012rako; igandean, Aberri Eguna

2012/04/13

Rhode Island-eko Euskal Etxeko kideak iazko Aberri Eguneko ospakizunean (argazkia RhodeIslandEE) Rhode Island-eko Euskal Etxea gogotsu ari da lanean eta makina bat ekimen eta egitasmo sustatzen dabil 2012 honetan. Elkarte gazteak datorren igandean ospatuko du Aberri Eguneko jaia eta, bide batez, aurtengo besta eta ekitaldien egitaraua gogorarazi du euskal etxearen newsletter edo buletinaren bitartez. Abian dituzten egitasmoen artean aipagarriak dira Portsmouth-eko Liburutegian ematen diren euskara eskolak (doan eta edonori irekiak) eta "Senior Project Scholarship" delako beka: eskola proiekturako euskal gaia aukeratzen duten ikasleentzako dirulaguntza.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia