euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako UVVko irakasleek euskal jatorridunen partaidetza San Nicolaseko Akordioan aztertu zuten

2012/06/04

Jardunaldian parte hartu zuten Udako Euskal Unibertsitateko lau irakasleak San Nicolasen (argazkiak UVV) Museoen Nazioarteko Egunaren baitan, Argentinako Udako Euskal Unibertsitateko irakasle talde bat Buenos Aires probintziako San Nicolas hirira bidaiatu zen hitzaldi saila bat ematera. Herriko Museo eta Artxibo Historikoak, Udako Euskal Unibertsitateak (UVV, Universidad Vasca de Verano) eta bertoko Euskal Etxeak antolaturik, adituak 1852.ean sinatu zen San Nicolaseko Hitzarmenaz eta akordio honetan euskaldunek izan zuten eraginaz mintzatu ziren. Hitzaldiak bukatuta, Euskal Etxeko ‘Sukaldariak’ talde gastronomikoak afaria eskaini zien gonbidatuei euskal erakundearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeekin komunikatzeko bisita birtualen zikloa hasi du Euskadiren Ordezkaritzak Argentinan

2012/06/04

Elvira Kortajarena ordezkariak egindako lehenengo bisita birtualaren irudia (argazkia Irekia) Teknologia berrien garaian urrats berri bat eman du Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak herri bakoitzeko euskal etxeetatik gero eta hurbilago izateko. Bideo konferentzia zikloak helburu asko ditu; euskal gizataldearekiko komunikazioa errazteaz gain, euskal erakundeen eguneroko jarduneko parte izatea, gazteak euskal etxeetara gerturatzea eta etxeetako kideen artean teknologia berriei buruzko interesa piztea. “Olavarriako Gure Etxe Maitea izan zen komunikazio bide hau estreinatzeko lehenengo euskal etxea hiri honetako euskaldunek engaiamendu handia erakutsi dutelako galtzear zegoen erakundea berreskuratzean”, azaldu dute Ordezkaritzatik.

Gehiago irakurri...


Hector Izaguirre-k lekukoa hartu dio Galo Egüez-i Paraguaiko Asunciongo Euskal Etxeko lehendakari gisa

2012/06/01

Alberto Urrutia, Héctor Izaguirre, Rosa Nogues, Cristina Sasiain, Jesús Nazabal, Iñaki Biain, Pedro Gamarra, Sebastián Guillén, Galo Egüez eta Arturo Sasiain joan den astearteko bilera bukatuta Paraguaiko hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeak Urteko Batzar Orokorra egin du joan den asteartean, maiatzaren 29an, bilera horretako gai nagusia Zuzendaritza Batzordea zelarik. Agintealdi berrian, Hector Izaguirre da lehendakari, orain arteko buru zen Galo Egüez idazkari izatera pasatzen delarik. Eurekin batera batzordekide izango dira, besteak beste, Arturo Sasiain, lehendakariorde gisa; Alvaro de Aguirre, idazkariorde; Ramón Cueto, diruzain; eta Alberto Urrutia, diruzainorde. Legatza saltsa berdean izan zen, bestalde, euskaldunen ordezkari, Asunciongo Udaletxe aurrean maiatzaren 15ean egin zen Janarien Azokan.

Gehiago irakurri...


Cospus Christiko Eusko Etxeak igandean banatuko ditu Literatura Lehiaketako sariak, helduen arloan

2012/06/01

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxearen logoa Literatura, euskal giroa, umore ona eta turismoa eta kultura/historia osagai izango dituen egunpasa antolatu du datorren iganderako Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christin bertako Eusko Etxeak, izan ere aurten laugarren aldiz antolatu duen 'Kontaketa Harrigarriak' Literatura Lehiaketako lan irabazleak adierazi eta emateko, helduen sailari dagokionez bederen. Sarien ekitaldiaz gain, bilduko direnek elkarrekin bazkaldu eta ondoko San Ignacio herriko leku turistikoen bisita gidatua eginen dute, besteak beste jesuiten misioa eta Argi eta Soinu ikuskizuna barne. Eusko Etxeak gogora ekartzen du, bestalde, Lehiaketako gazteen sailean originak aurkezteko epeak ekainaren 30era arte segitzen duela zabalik; eta uztailaren 27-29an San Ignacion egingo duten Euskal-Argentinar Festa Handirako gonbidapena berretsi du.

Gehiago irakurri...


Txistu eta Danbolinari buruzko lau saioko I. mintegia hasiko da bihar Cordoban Gerora elkartearen eskutik

2012/06/01

Txistu eta Danbolinari buruzko mintegiaren afixa Gerora elkarteak, Baietz Musika taldeak eta Tapa-tapa dantza taldeak antolaturik, Txistu eta Danbolinari buruzko lehenengo mintegia burutuko da, bihartik hasita, Argentinako Cordoba hirian. Ekimena ekaineko larunbatetan gauzatuko da, arratsaldeko 4etatik 7etara, Uspallata kaleko egoitzan. Baietz-eko musikariek izango dute ikastaroa emateko ardura eta klase bakoitzean euskal musika tresna hauekin lotura duten hainbat gai garatuko dituzte. Baina musika mintegiarena ez da Gerora-tik heldu zaigun berri bakarra. Izan ere elkarteko arduradunek atzo jakinarazi dute maiatzaren 28tik Gerora-k izaera juridikoa lortu zuela.

Gehiago irakurri...


Emakume bat buru lehendabizikoz Montevideoko Centro Euskaro-n; Lucia Goñi da presidente berria

2012/06/01

Montevideoko Centro Euskaro Euskal Etxea, elkartearen egoitzaren inaugurazio egunean 101 urteko ibilbide luzean, lehen aldiz emakume bat aukeratu dute Montevideoko Centro Euskaro elkarteko bazkideek presidente. Lucia Goñi Spinoglio da bera, eta 2012-2013 jardunaldian euskal etxea gobernatzeko ardura hartuko du. Iragan maiatzaren 26ean egin zituen Centro Euskaro-k hauteskunde "historiko" hauek; izan ere, elkarteko arduradunek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, "presidenteaz gain beste lau emakume hautatu dituzte bazkideek zuzendaritza postuetarako eta, aurrenekoz, gizonek baino emakume gehiagok osatzen dute elkarteko buruzagitza". "Egoerak normaltzen eta aurrera goazen seinale", markatu digute.

Gehiago irakurri...


Buruzagi aldaketa Necocheako Euzko Etxean: Felipe Muguerzak Jose Antonio Alustizari eman dio lekukoa

2012/05/31

Necocheako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide joan den apirilean Uxue Etxebeste irakasle alkizarrari, Necocheako Ikastolan irakasle aritu ondoren euskalerriratu aurretik egin zitzaion ekitaldian (argazkia XZ-EuskalKultura.com) Ibilbide luzeko pertsona izan da Felipe Muguerza Necochea bere herriko eta Argentinako euskal gizataldearen barnean. Orain arte Necocheako Euzko Etxea-ko lehendakari izan dena luzaz izan da Euskal Herriko jende askorentzat Argentinako euskaldunen ikur, Necocheako ardurak eta FEVAko presidente gisa izan zituenak ere kari. Aurtengo hauteskundeetara ez da aurkeztu, eta orain arte lehendakariorde zen Jose Luis Alustiza eman dute bozek lehendakari. Batzordekide izango ditu, besteak beste, Jose Luis Picardi, lehendakariorde; Ricardo Esnaola, idazkari; Mirta Garrido, idazkariode; Horacio Yacomini, diruzain; eta Sebastian Laborde, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Bizkaiak 20.000 euro eman dizkio Deustuko Unibertsitateari emigrazio eta itzulera proiektuak tarteko

2012/05/31

Deustuko Unibertsitatea, mende bat pasatxo Bizkaiko eta Euskal Herriko gizartean eragile (argazkia Debalde) Bizkaiko Foru Aldundiak 20.000 euroko dirulaguntza bat emango dio Deustuko Unibertsitateari zenbait proiektu garatu ahal izateko, horien artean emigrazio eta itzulerari buruzko jardunaldi batzuk, hitzaldiak eta ikerlanak. Deustuko Unibertsitateak Euskal Ikasketa Institutu garrantzitsua biltzen du bere baitan, lehen mailako kultur eragile dena Euskal Ikasketen alorreko goi-mailako irakaskuntza bultzatzen baitu, euskara eta euskal kulturaren hedatzaile izanik Bizkaian bertan bizi direnenentzat eta baita kanpoan bizi diren bizkaitarrentzat ere, adierazi du foru erakundeak plazaratu duen ohar baten bitartez.

Gehiago irakurri...


Euskal eta alemaniar artistek "Guernica" margolanaren graffitti bat egingo dute bihar Berlinen

2012/05/31

Picassoren "Guernica" margolan mitikoa graffitti bezala berrinterpretatuko dute Berlinen Berlingo Euskal Etxeak Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin darrai, eta horren baitan jarduera berri bat iragarri du biharko: Pablo Picasso artistaren "Guernica" margolan ikonikoaren berrinterpretazio bat egitea, graffitti moduan. Bost euskal eta alemaniar artistek osatuko dute lan hau, Berlingo eskola bateko umeen ekarpenekin. Hasieran graffittia horma batean egitea zen Euskal Etxearen ideia baina, lana hartuko duten auzokideen eskariari erantzunez, egurrezko hormirudi batean egingo da, horrela auzoko puntu desberdinetan erakutsi ahal izango baita.

Gehiago irakurri...


2012ko Hator Hona programako sei partaideen izenak plazaratu dituzte Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek

2012/05/31

Hator Hona proiektuaren irudia Hator Hona programaren 9. edizioa uztailaren 13tik abuztuaren 6ra gauzatuko da kostalde argentinarreko hiri honetan. Hiru astetan zehar, Euskal Herritik etorritako sei gaztek euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintza garatuko dituzte bertako Euzko Etxean, tartean euskara, musika, dantza eta kirol eskolak. 2012ko Hator Hona-ko partaideen izenekin batera, beste nobedaderik iragarri du euskal etxe anfitrioiak: uztailaren 26 eta 27an –Argentinako neguko oporren baitan- eta beste euskal etxe batzuetako kideei begira, tailer bereziak antolatuko dituzte Euzko Etxean. Honi buruzko informazio gehiago datozen asteetan ezagutaraziko da ekimenaren blogean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia