euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetan da Pedro Oiarzabal Jon Bilbao katedra eta Memoria Bizia egitasmoa abiatzeko

2014/04/17

Pedro J. Oiarzabal Jon Bilbao katedraren aurkezpen ekitaldian Donostian, Etxepare Institutuaren egoitzan (argazkia Etxepare Institutua) Nevadako Renon da dagoeneko Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarra, euskal diasporan aditua, Jon Bilbao katedra Nevada-Renoko Unibertsitatean abiarazi eta Memoria Bizia izeneko egitasmoaren aurreneko urratsak emateko. Gogora dezagun ekimen honek bultzatzaile dituela Eusko Jaurlaritza (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza), Etxepare Institutua, NABO (Ipar Ameriketako euskal erakundeen elkarte biltzailea), Deustuko Unibertsitatea eta Nevada-Renoko Unibertsitatea bera, Oiarzabalen ardurapean. Felix Ibargutxik honako elkarrizketa egiten zion El Diario Vasco egunkarian, partitu baino egun batzuk lehenago.

Gehiago irakurri...


Literaldia apirilaren 23an hasiko da Bartzelonan: euskal ipuinak, poesia, bertsoak eta musika barra-barra

2014/04/17

Literaldia 2014 apirilaren 23tik maiatzaren 28a bitartean luzatuko da (argazkia BartzelonaEE) Sant Jordi egunarekin batera abiatuko da aurten Bartzelonako Euskal Etxearen Literaldia eta urtero legez, euskal literatura arloko egile eta proposamen berriak aurrez aurre ezagutzeko aukera eskainiko die hiri honetako euskaldun zein katalanei. Euskal literatura kaleetara aterako da Sant Jordi egunean: Euskadiko Idazleen Elkarteko Elena Moreno eta Manu de Ordeñana egileak liburuak sinatzen arituko dira Euskal Etxeak Rambletan jartzen duen mahaian. Eta gehiago: literatura, dantza, zinea eta Doctor Deseo taldearen kontzertu akustikoa euskal etxean, besteak beste, maiatzaren 28a bitartean.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko euskal etxeak eta bertako Udalak bi etxe eraikiko dizkiete egoera larrian dauden bi familiari

2014/04/17

Euskal Odolako egoitzan bi etxeen eraikuntzaren berri emateko osatu zen mahai-ingurua (argazkia Ayacuchoko Udala) Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak eta bertako Udalak bat egingo dute aurten ere ekimen solidario bat aurrera eramateko. Helburua da bizilekurik ez duten hiriko bi familia ugarirentzat etxebizitza bana eraikitzea. Horretarako, euskal etxeak materialak erosteko dirua ipiniko du eta gainerako gastuak Udalak hartuko ditu bere gain. Berria euskal etxean egindako mahai-inguru batean jakinarazi da, hiriko eta euskal erakundeko agintariak lagun.

Gehiago irakurri...


Elurretan ospatu dute Aberri Eguna Quebeceko Euskaldunak elkarteko lagunek

2014/04/16

Quebeceko Euskaldunak elkarteko kideak azukre-etxola tipikoan Aberri Eguneko bazkariaz gozatzen (argazkia QuebecEE) Quebec-eko Euskaldunak elkarteak Aberri Eguna aurreratu eta ere berezian ospatu du aurten: euskal etxeko gazte talde batek proposatuta, azukre-etxola tipiko batean bazkaria eginez. Quebec-en eta Kanada aldeko basoetan oso ezagunak dira etxola hauek: historikoki, astigarretatik ziropa ateratzen zuen industria izan da bertan. Gaur egun etxolak jatetxeak dira eta horietako batean ospatu dute Aberri Egun aurreratua Euskaldunak euskal etxekoek, ikurrina, dantza eta trikitiarekin.

Gehiago irakurri...


“Hego Amerikarentzat eredu izan den herrialde batean halakoak gertatzen direla ikusteak asko harritzen du”

2014/04/16

Buenos Aireseko San Martin Antzokiko Aretoan dokumentala aurkeztu ondoren, Euskaltzaleakeko lagunekin mintzatu ziren Amaia eta Aitor Merino zuzendariak (argazkia EuskalKultura.com) Apirilaren 9, 10 eta 12an aurkeztu zen Amaia eta Aitor Merino zuzendarien “Asier ETA biok” pelikula Buenos Aireseko BAFICI zinemaldian. Emanaldien ostean eta zuzendariak lagun, ideia trukatze interesgarriak sortu ziren dokumentalaren egileen eta erabat harrituta geratu zen publikoaren artean. Aitor Merinoren esanetan, “jendeak ezin du sinetsi Europako herrialde batean, Hego Amerikan eredutzat hartua izan den Espainian alegia, gaur egun gauza hauek gertatzea”. BAFICI zinemaldiaren azken saioan bukatzean, Euskaltzaleak euskaltegia bisitatu eta eztabaida bizi batean hartu zuten parte Merino anai-arrebek.

Gehiago irakurri...


Beti Aurrera Aberri Etxearen lekukoa pasatu dio Isabel del Carmen Labianok Mª Carmen Elzaurdiari

2014/04/16

Viedma eta Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea euskal etxeko orain arteko lehendakaria izan den Isabel del Carmen Labiano (argazkia EuskalKultura.com) Viedma eta Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea euskal elkarte argentinarrak urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin eta buruzagitza berritu du, aurrerantzean Maria del Carmen Elzaurdia izango duelarik lehendakari eta berarekin batera batzordekide Diana Ceres Perez Ibargoyen, idazkari, eta Carlos Luis Otermin Vazquez diruzain, besteak beste. Esker biziak eman zitzaizkien, eta eman zituzten eurak ere lankide izan dituztenei, orain arteko lehendakari Isabel del Carmen Labianok eta idazkari Sonia Beatriz Gastaminzak.

Gehiago irakurri...


Felipe Eiheragibel hil da Argentinan, FEVAko eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari izana

2014/04/15

Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakari zeneko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Albisteak ustekabean harrapatu du hainbat jende. Arbaso zuberotarduna --interneten Zuberotarra ezizena ere erabili ian zuen-- oso pertsona ezaguna zen Rosario eta Argentinan eta baita euskal diaspora osoan ere. Bere hiriko euskal etxeak hainbat kargutan ibilia, FEVAn ere lehendakari izan zen (2008-20009) eta baita lehendakariorde, batzordekide eta idazkari, besteak beste. Eusko Alderdi Jeltzaleko kide, gaur egun Argentina Buru Batzarreko lehendakaria zen. Asteburuan erraustu zuten Rosario bere jaioterrian.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu 2014ko Poznango Euskal Jaia, euskal kultura maite duten poloniarrek antolatuta

2014/04/15

Entzuleak adi-adi aurtengo Poznango Euskal Jaiko hitzaldi batean (argazkia Luiza Stosik-Turek) "Poloniarrek poloniarrentzako egindakoa" omen da Poznango Dni Baskijskie edo Euskal Egunak izeneko festa eta Amaia Dones irakurlearen esanetan horixe da jaiaren arrakastaren arrazoietako bat. Adam Mickiewicz unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzako ikasleekin batera antolatzen du urtero festa Donesek eta gazte andana erakartzea lortzen dute beti. Dantza, hitzaldiak, gastronomia, musika, bertsoak... euskal kultura Poznango kaleetara ateratzen dute urtero, eta aurten ere erantzun bikaina izan dute.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Eusko Etxeak deia luzatu die euskaldunei suteak kaltetuekiko elkartasunean

2014/04/15

Sutea eraikuntzen ondoko oihan batean hasi zen eta berehala zabaldu zen etxeetara (argazkia LaTercera.com) Kostalde txiletarreko Eusko Etxeak deia luzatu die bere bazkide eta lagunei, euskal gizataldeko lagunei eta baita euskal eta txiletar herritar guztiei ere, lankide eta laguntzaile izan daitezen Valparaiso pairatzen ari den sute larriak eragindako ondorioen aurrean. Horretarako, arropa eta objektu emaitzak ari da biltzen bere egoitzan, eta baita dirua ere, horretarako propio jakinarazi duen kontuaren bidez, EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


Basque Country marka, Jaurlaritzaren kanpo ekintza eta Diaspora mintzagai Marian Elorzak

2014/04/14

Marian Elorza (Zumarraga, 1967) Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da (argazkia P.Viñas-Deia) Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza eta honen muga eta jokatzeko esparrua, ekonomia eta aukera ekonomikoak, Basque Country marka --eta aldeak Espainia markarekin-- eta beste zenbait puntu ikutu ditu Marian Elorzak gaurkoan Deia egunkariak argitaratzen duen elkarrizketa batean. Urkullu gobernuko Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia da Marian Elorza zumarragatarra. Míriam Vázquez kazetariak sinatzen du elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia