euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hator Hona 2014ko gazteak: “Aunitzetan EHn ez gara inplikatzen kultura sustatzen eta Necochean lezioa eman digute, alajaina!”

2014/11/04

Hator Hona programan parte hartu zuten gazteak, Necocheako Euskal Etxean (argazkia Necochea EE)

Irailean bueltatu ziren Euskal Herrira aurtengo Hator Hona programarekin Necochean euskal kultura irakasle izan ziren zortzi gazteak, eta, harrezkero, sarri gogoratu dira han bizitakoaz. “Demasa”, “eredugarria”, “nere bizitzako esperientziarik politenetariko bat”… horrela definitzen dute hiru asteko egonaldia. Xabier Urtasun, Itxaso Saenz de Lafuente, Izaro Intsausti, Xabier Maritxalar, Uxue Etxebeste, Nekane Agirre, Beñat Konde, Eñaut Arretxe eta Olatz Mitxelena dira eurak.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametza EEak bere 20. urteurrena ospatu du erakunde babesle duen Villa Mariako Euzko Etxea lagun

2014/11/04

Villa Mariako dantzariak Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxearen 20. urteurrenean

Bazkide fundatzaileekin batera, afarira geroztikako kideak ere bildu ziren, baita euskal etxearen sorrera-prozesuko parte izandako Villa Mariako euskal gizataldeko ordezkariak ere. Ekitaldi hau eginik, aurrera dora Gure Ametza, 20. urtemuga dela eta 2014 honetarako antolatutako programa garatzen. Egitaraua abenduaren 12an itxiko da, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko deituko duten jarduerarekin.

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasi zen La Platan 9 egunez datorren iganderaino luzatuko den 2014ko Euskal Astea: behin betiko egitarau osoa

2014/11/03

2014ko La Platako Euskal Astearen irekitze ekitaldiko irudiak

Egitaraua joan den larunbatean hasi zen ofizialki eta bederatzi egunez, datorren igandera arte, luzatuko da Buenos Aires probintziako La Plata hiria Euskal Diasporaren mundu mailako hiriburu bihurturik. Datozen lerroetara elkarretaratzearen behin betiko programa ere bildu dugu, bertatik Topaketa Politikoa erori izana delarik aurreko bertsioen ondoan alde nabarmenena.

Gehiago irakurri...


Argitaratu dira Euskal Etxe eta Komunitateen esparruan Jaurlaritzako bekadun izango diren lau lizentziatuen izenak

2014/11/03

Irudian, Euskal Kultura tailerra Kaliforniako Chinon, Jaurlaritzako bekadunek emana 2012an, NABO lankide

Joan den ostiralean, urriaren 31ean eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Buletin Ofizialak (EHAA) Euskal Etxe eta Komunitateen esparruan, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzan urtebetez bekadun arituko diren lau lizentziatuen izenak. Euretarik bi, aipatu Zuzendaritzaren baitan Gasteizen arituko dira, eta beste biak, Ameriketan, Jaurlaritzaren Ordezkaritzetan, Argentinan bat eta Estatu Batuetan bestea.

Gehiago irakurri...


Umorea pantailan hasiko du ikasturteko zine programazioa British Columbiako Zazpiak Bat Euskal Etxeak azaroaren 14an

2014/11/03

Estilo eta gai anitzak dituzte Zazpiak Bat Euskal Etxeak aukeratu dituen filmek

Euskal Herrian zeresana eman duen −txarteldegian arrakasta izan duen− ‘8 apellidos vascos’ komedia izango dute ikusgai British Columbiako (Kanada) euskaldunek azaroaren 14an. Egun horretan hasiko du Zazpiak Bat Euskal Etxeak 2014-2015 ikasturteko euskal zine programazioa. Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako filmaren ostean ‘Urte berri on, amona!’ eta ‘Obaba’ ikusiko dituzte datozen hileotan. “Xumea da gure programazioa baina batzeko eta, lagunartean, euskal zinea ikusteko aitzakia ona da”, adierazi dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko lehendakari Elena Sommer-ek.

Gehiago irakurri...


“Oso uda on” baten ostean, ikasturteko lehen jaia egingo du bihar du Quebec-eko Parc de L’Aventure Basque-k

2014/10/31

Hamaseigarren mendeko euskal balea zaleen bizitza azaltzen du museoko erakusketa berriak eta, uda honetan, aurreko erakusketako azken udan baino hiru aldiz jende gehiago erakarri du. (Argazkia: PABA)

Azaroaren lehenengoan ospatuko du aurtengo Halloween jaia Quebec-eko Parc de L’aventure Basque en Amérique interpretazio zentroak. Museoko zuzendari Mélanie Paquet-ek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “oso uda on” baten osterako prestatu duten lehen ekintza izango da. Horrekin batera, ‘Carnaval pistoneige’ ospatuko dute otsailean eta inguruko eskoletako ikasleen bisitak jasoko dituzte ikasturtean zehar.

Gehiago irakurri...


Milango Unibertsitateak online argitaratu du sei euskal poeten antologia, italierara itzulitako olerkiekin

2014/10/31

Antologian sei euskal poeten lanak bildu dira

Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Rikardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Harkaitz Canoren idatziak argitaratuko ditu Milango Unibertsitateak, "Il giardino dei sensi risvegliati- Antologia di sei poeti baschi contemporanei" izena duen italierara itzulitako antologian. Tintas aldizkarian eskuragarri izango da lana sarean, bihartik aurrera.

Gehiago irakurri...


“Istilart-en urratsen atzetik” izeneko ibilaldi turistikoa egingo dute bihar Tres Arroyosen

2014/10/31

 “Istilart-en urratsen atzetik” delako proiektuaren afixa

Ibilbideak datorren urtean argitaratuko den izen bereko liburuaren sarrera dira. Testuak, Euskal Herritik Argentina joan zen Juan Bautista Istilart-ekin lotura duten Tres Arroyos hiriko hainbat eraikuntza eta erakunde deskribatuko dira, nazioarteko mailan ezaguna izan zen Istilart lantegiaren fundatzailearen historia ezagutarazteko. Huracan Klubeko auzoko bisitaldia bihar izango da, azaroaren 1ean, goizeko 10etan. Parte hartzea doan da, kuporik gabe.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak atzerrian egoera larrian direnentzako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu du

2014/10/30

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Atzo argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2014ri dagokion atzerrian egoera larrian diren euskaldunentzako diru´laguntzen ebazpena. Bertan agertzen da laguntza hauek jasoko dituzten onuradunen zerrenda. Laguntza deialdi honen helburua euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei sostengua eskaintzea da.

Gehiago irakurri...


Parte har ezazu Bizkaidatz ipuin-lehiaketan; 1.500 euroko sariak jasoko dituzte irabazleek

2014/10/30

Ezkerrean, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua, "Bizkaidatz" lehiaketaren aurkezpenean (argazkia Bizkaiko Foru Aldundia)

Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaidatz" lehiaketa jarri du abian eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu du. Lehiaketak ezaugarri berezia du: bi idazleek ipuinaren hasiera eman dute, eta partehartzaileek hortik aurrera jarraitu behar dute istoriaren haria. Aurtengoan, Ana Urkiza idazleak abiatu du euskarazko ipuina, eta Ivan Repila idazleak gaztelaniazkoa. Irabazleek sari potoloak jasoko dituzte: 1.500 euro, euskara zein gaztelaniazko kategorian. Anima zaitez eta parte hartu!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia