euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinatik Euskal Herrirako bi asteko talde-bidaia berria: 2015ean, peso argentinarretan eta kuotetan

2014/11/07

Bidaia sustatzeko flyer-a

Ametsetako bidaia ez dago hain urrun Euskal Herria maite eta oraindik ezagutu ez duten edota berriro bisitatu nahi dutenentzat. Proposamena Arrecifeseko euskal etxeko erreferente den Mariana Domine Irigoyeren eskutik dator eta datorren urteko irailerako da. "Anima zaitez Euskal Herria ezagutzera, zure jakingura bera duten lagunekin" aldarrikatzen du bidaiatzeko eskaintzak.

 

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak bere 119. urteurrena ospatu du Chacabucoko Guillermo Larregui euskal etxea bisitari

2014/11/07

Talde ederra bildu zen azaroaren 2an Nafar Etxearen urtebetetze jaian

Chacabuco hiriko I. Dantzari Topaketa elkarrekin antolatu ondoren, bisita itzuli zion Guillermo Larregui euskal etxeak Nafar Etxeari, erakunde honen urtebetetze egunean. Baina elkarretaratzea, bere dantza, zuzeneko musika eta proposamen gastronomiko ezin erakargarriagoekin, datorren urteko jaiaren aurrerapen txiki bat baino ez da izan. Izan ere, ospakizun berezi bat iragarri du Nafar Etxeak 2015eko 120. urteurrenari begira. 

Gehiago irakurri...


“Euskal Herria oso leku erakargarria da iparramerikar batentzat”, dio ‘Discover the Basque Country’ webgunearen egileak

2014/11/06

Euskal Herriko ahalik eta bazter gehienetara bidaiatu ziren Trépanier eta Arnold (Argazkia: Amy Arnold)

Ternuara (Kanada) egindako bidaia batean izan zuten euskaldunen berri Amy Arnold eta Étienne Trépanier-ek eta, ondotik erabaki zuten Euskal Herriari buruzko proiektu hau abiatzea. “Nazioen aferak interesatzen zaizkit eta, quebectarra izanik, uler nitzakeen euskal kulturaren hainbat gauza; beraz, proiektuarekin hasi ginen”, esan dio Trépanier-ek EuskalKultura.com-i. Euskal Herrian barrena eurak gidari ibili nahi duten iparramerikarrek, etxeko ordenagailutik egin dezakete, frantsesez zein ingelesez, 

Gehiago irakurri...


Giro bikaina, irribarreak eta adiskidetasun berriak Uruguaiko FIVU federazioaren 2014 Udalekuan

2014/11/06

Sokatiran lehia bizia izan zuten gazteek, aurtengo FIVuren Udalekuko herri kirol saioan (argazkia FIVU)

Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak (FIVU) urtero egiten duen Udalekua irailaren 26tik 28ra bitartean egin da aurten, Hego Hemisferioko udaberriko eguraldia lagun, nahiz eta euria eta haizea ere agertu ziren. Oraingoan 28 neska-mutilek parte hartu zuten kanpalekuan: txikiak eta koxkorxeagoak, 6tik 16 urtera bitartean. San Jose departamentuko Kiyu herrian egin zen; guaranien hizkuntzan, kiyu hitzak kilkerra esan nahi du eta horixe izan zen aurtengo Udalekuaren ikurra.

Gehiago irakurri...


Logo lehiaketa Argentinan Euskaraz-en 25. urteurrena ospatzeko, sariak eurotan: atera barruan daramazun artista! l

2014/11/06

Argentinan Euskaraz programaren 20. urteurreneko Logo Lehiaketaren Horacio Marottoren diseinu irabazlea

Deialdia, Argentinako euskal etxeei eta euskara irakasten duten erakundeei dago zuzenduta eta diseinuak bidaltzeko epea abenduaren 3an bukatuko da. Lan irabazlearen egileak 360 euro jasoko ditu esku dirutan eta beste 360 bono batean, berak ordezkatzen duen erakundeak material didaktikoan gauza dezan.

Gehiago irakurri...


Daniel Elicetche, euskal-paraguaitarra: "Harrera ona egingo genieke gure herrialdea abian jartzen lagungarri izan daitezkeen euskal profesionalei"

2014/11/06

68 urteko euskal-paraguaitarra da Daniel Elicetche, kontularia eta kontularitza eta auditoria enpresa baten jabea (argazkia EuskalKultura.com)

Duela 130 edo 140 urte Ameriketara etortzeko Atlantikoa zehartu zuten euskaldunen berbiloba da eta harrotasun irriño batez hartzen du bere boneta edo txapela buruan euskal jite ukaezina duela esaten diogunean, hala iruditzen baitzaigu. Daniel Elicetche kontularia eta enpresari parguaitarra da, kontularitza eta auditoria enpresa baten jabe Asuncionen, baita bertako Euskal Etxeko kide fundatzaile ere. Paraguain profesional gazte formatuen behar handia dagoela diosku.

Gehiago irakurri...


Gure Txokoa euskaldunen ordezkari "Hiria bat, Herriak guztiak" lelopean Cordoban asteburu honetan antolatutako Gizataldeen Jaian

2014/11/05

Argentinako Cordoba hiriko Gizataldeen Jaialdian Gure Txokoa Euskal Etxearen partaidetza iragartzen duen afixa

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea izango da datorren asteburu honetan euskaldunen ordezkari, hiri argentinar honetako Immigranteen Elkarteen biltzaile den UCIC batasunak, bertako Udala lagun, "Hiria bat, Herriak guztiak" lelopean azaroaren 6tik 9ra bitartean antolatutako  Gizataldeen Jaialdian. Hurbilduko den publikoak hogei bat stand bisitatu ahal izango ditu, herrialde partaideen mozkin, janari eta kultur ezaugarrien erakusgarri --eta janari kontuetan dastagarri--, eta 50etik gora dantza eta musika emanaldi eskainiko zaizkio hiriko Danta Hiribidean atondutako karpa azpian. Sarrera 20 peso izango dira, Udalaren Larritasun Ospitalearen alde.

Gehiago irakurri...


Hiriaren 150. urteurrenaren baitan, euskal etxearen sorreraren 50. urtemuga ere ospatu dute Gral. Las Heras-eko euskaldunek

2014/11/05

Gral. Las Herasko euskal gizataldeak hiriko urteurren desfilean auto klasikoetan hartu zuen parte

Ospakizuna bikoitza izan da eta kalean zein Taberna Baska delako herriko euskal tabernan bizi izan zen. Hiriko desfilean auto klasikoetan hartu zuten parte Zazpirak Bat euskal etxeko lagunek. Eta desfilea bukatutakoan, txistorra eta txorizoa sagardo erara eskaini zituzten tabernan. Urtea amaitu aurretik beste jai handi bat izango du euskal gizataldeak: abenduaren hasieran “Urte amaierako Euskal Astea” egingo dute, herri kirolak barne. 

Gehiago irakurri...


EuskalEtxeak.net atariak 3.724 argazki berri gehitu dizkio bere Artxibo Digitalari

2014/11/05

EuskalEtxeak.net atariaren Artxibo Digitaleko argazki batzuk

Diasporako euskal gizataldeek sortutako ataria da EuskalEtxeak.net, eta bertan munduko euskaldunek bidalitako argazki artxibo mardula dago ikusgai. Berriki, artxibo horri beste ia 4.000 argazki gehitu dizkiola jakinarazi du webguneak. Bilduma honetan milaka argazki biltzen dira eta euskal etxeek jarduerak, eguneroko bizitza, bazkideak... ikus daitezke bertan. Artxiobo honetan murgildu eta Diasporako euskaldunen munduan ikusmiratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeak bere 63. urteurrena ospatu du musika, dantza eta Chacabucoko eta Arrecifeseko lagunekin

2014/11/04

Lagun Onak euskal etxearen 63. urteurrenean, dantzariak kalejiran

90 lagun bildu ziren Buenos Aires probintziako Lagun Onak euskal etxean erakundearen 63. urteurrena ospatze aldera. Eta hiriko lagunak ez ezik, Chacabucoko Guillermo Larregui eta Arrecifeseko  Euskaldunak Denak Bat euskal etxeetako ordezkariak ere bertaratu ziren 9 de Julio kaleko egoitzara anfitrioiekin ospatzeko. Gogora dezagun Arrecifeseko euskal etxea Pergaminokoaren babesle izan dela hasieratik eta oraindik ere laguntzen duela aktibitate ugaritan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia