euskal diaspora eta kultura
2014/11/13
Astelehenean hasi zuen euskara ikastaroa Zaragozako Euskal Etxeak, eta gustura dira elkarteko kideak proposamenak izan duen harrera onarekin. Hamazazpi ikaslek parte hartu zuten ikastaroaren aurreneko saioan, eta giroa oso ona izan zela esan digu elkarteko Igor Zabala kideak. Zabala bera eta Mikel Bergara bazkidea izango dira aurten irakasleak. "Betidanik izan da hemen euskararekiko interesa, eta aspalditik nahi genuen antolatu ikastaroa. Aurten bai, esan genuen, eta lortu dugu!", esan digu.
2014/11/13
Herrialde osoko eta Uruguaiko dantzariak aritu dira aurten ere Euskal Astearen dantza erakusketa nagusian. Talde berriek eta jardunbide handikoek bat egin zuten La Plata Atenas Klub aretoan kalitate handiko ikuskizuna eskaintzeko. Gure kronikari jarraituz, gaurkoa dantzaldiaren lehenengo zatia
2014/11/13
Sao Paulon jaioa, Pilar Alava euskal brasildarra da eta bere 37 urtetan hiri horretako Eusko Alkartasuna euskal etxeko kideek elkarteko lehendakari hautatu dute aurten. Elkarteak, gainera, modu berezian nahi ditu ospatu hilabete honen amaieran, azaroaren 30ean, beteko dituen 55 urteak. "Etotzen bazarete, ongietorriak izango zarete", luzatzen digu gonbitea.
2014/11/12
Euskal sentimendu sendoa duten ehunka lagun bildu ziren joan den asteburuan Buenos Airesko hiriburuan euren euskaltasun horretan murgildu, sakondu eta gozatzeko. Baina Euskal Herrira eta euskal kulturara hurreratzeko bideak oso bestelakoak izan daitezke eta kari horretara Aste Nazionalaren egitarauaren barruan mota askotako ekintzak garatzen dira. Aktibitate horien xehetasunak, gaurko argazki galerian.
2014/11/12
Benetako balentria izan zen, pelikuletan agertzen diren abentura horietako bat: Atlantikoa zeharkatzea, Francoren diktaduratik ihesi. 1950eko uztailaren 16ean Bilboko bederatzi mutil gazte Karmengo Ama Birjiñaren itsas prozesioan atera ziren Santurtziko portutik, beste ehundaka lagunekin batera. Baina eurak ez ziren portura itzuli: Mexikoruntz abiatu ziren, atzera bueltarik ez zuen bidaian. Ustez hilabetekoa izan behar zuena, azkenean hiru hilabeteko abentura bilakatu zen, baina lortu zuten helburua. Orain, Bilboko Itsas Museoan ikusgai dago odisea honi buruzko erakusketa, protagonisten seme-alabek bildutako testigantza, dokumentu eta argazkiei esker.
2014/11/12
Bizkaiko Foru Aldundiak atzoko Gobernu Kontseiluan hitzarmena sinatzea onetsi zuen Nevadako Unibertsitatearekin, EAEko Kontzertu Ekonomikoaren eta Estatu Batuetako zerga-sistema federalekiko duen erlazioaren ikerketa nazioartean sustatu eta zabaltzeko. Ogasun Sailak bultzatutako hitzarmen hau, Bizkaiko Aldundiko bi karrerako funtzionario aditu izendatzean datza, hiru hilabetez Renoko Nevadako Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketen Zentroan (CBS-Center for Basque Studies) txertatzeko, bata 2015ean eta bestea 2016an, jakinarazi dute foru erakundetik ohar batez.
2014/11/11
Argentinako Euskal Aste Nazionalaren helburu nagusietako bat da erakustea euskal etxeetan urtean zehar egiten den lana. Eta joan den ostiralean abeslari eta musikarien eguna izan zen. Dudarik gabe, Euskal Herriko musika, tradizionala eta egungoa, izan zen ospakizunaren protagonista bai Abesbatzen Topaketan bai erromerian. Segidan, La Platako 2014ko Euskal Astealaren bigarren argazki galeria.
2014/11/11
Urriko azken astean antolatu du 2014an bere Euskal Astea Paraguaiko euskal komunitateak. Jakina denez, herrialdeak euskal etxe bakarra dauka, Asuncion hiriburuan, nahiz eta barnealdean mugimendurik badagoen bertako euskal ondorengoak higiarazi eta lanean jartzeko, bereziki Misiones departamentuko San Juan Bautista hirian, nork daki datozen hilabeteotan euskal etxe berri bat sortzeko. EuskalKultura.com Paraguaiko Euskal Asteko lekuko eta partaide izan da. Hona idatzizko eta argazki bidezko kronika.
2014/11/11
Berlingo Euskal Etxeak ostegunetik igandea bitartean Euskal Herrian eginiko zinema erakutsiko du Alemaniako hiriburuan, elkarteko kideei zein alemaniar lagunei euskal kulturan sakontzeko aukera emateko asmoz. Dokumentalak dira ardatz aurtengo edizioan: “Alardearen seme-alabak”, “Emak Bakia baita” eta “Asier ETA biok” filmak izango dira ikusgai, Kimuak programako laburmetraiekin batera.
2014/11/10
Atzo igandea bururatu da La Platan Argentinako Euskal Aste Nazionala 2014. Argentinako osoko euskal etxe eta komunitate antolatuen urteko bilkura nagusia den honek andana polita jende bildu du, giro onean eta ehundaka gazte partaide. Izan ere, larunbat gaueko Gala emanaldiak 30 dantza talderen dantza bana bildu zituen, kalitate eta taularatze maila altuz, 400 bat gazte pasaturik oholtza gainean. EuskalKultura.com-ek ekitaldiotako argazki-kronika xehetua eskainiko du bihartik aurrera, bertan egon ez zirenak ere hurbildu eta nolabait busti ahal izan daitezen bertan bizi izandako giroaz. Gaurkoa, beraz, gainbegiratze orokorra izan dadila, eta bihartik aurrera argazki-kronika.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus