euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kate Camino: "Euskal kulturan hazteko zori ona ukan dut Estatu Batuetan"

2014/12/11

Kate Camino artxiboko irudi batean, Renoko Zazpiak Bat euskal etxeko kide zelarik, bertako Euskal Jaian (argazkia EuskalKultura.com)

Renon Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies (CBS) edo Euskal Ikasketen Zentroa bisitatzen duen edonorentzat eta baita bertan lanean diren irakasle eta ikertzaileentzat gure gaurko solaskidea da instituzioaren eta CBSren irudia, eta zernahi galdetu edo eskatzeko pertsona. Beti da lagungarri eta berari esker bideratzen eta lotzen da bertako eguneroko martxa. Hamazazpi urte da Kate Camino ari dela lanean Nevadako Unibertsitatearentzat eta bera da CBSko bulegoko koordinatzailea.

Gehiago irakurri...


Txileko Olaran Txistu Taldeak pieza bat estreinatu eta ikurriña emango dio Santiagoko San Frantzisko elizari

2014/12/11

Irudian, taldea emanaldia prestatzen. Ezker-eskuin, Ignacio Tejeda (txeloa), Francisca de Negri (biola eta ahotsa), Ramon Garay (biolina) eta Gotzon Espinosa (txistua). (argazkia, Olaran Txistu Taldea)

Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldeak ekitaldi berezia egingo du bihar Santiagoko San Frantzisko elizan, omenaldi gisa herrialdeak santu-aldarrikatze bidean izan duen eta bertan debozio asko biltzen duen Fray Pedro Bardeciren hilobiaren aurrean. Hor estreinatuko da bihar Txilen Uruñuelaren Andante bariazioekin, txistu, biolin, biola eta biolontxeloarentzat, eta Olaran Taldeak ikurriña emango dio dohaitzan San Frantzisko elizari.

Gehiago irakurri...


Poesia txekiarra euskaraz entzun da Madrilen, Complutenseko “Penintsula Iberiarreko hizkuntza aniztasuna” Jardunaldian

2014/12/10

Errepublika Txekiarreko enbaxadako kultura eta hezkuntza agregatu Jana Dusková ekitaldian hizlari izan zen (argazkia Karlos Cid Abasolo)

Madrilgo Universidad Complutenseko Filologia Fakultateko Euskara Sailak antolaturik eta Etxepare Euskal Institutuak sustaturik, “Penintsula Iberiarreko hizkuntza aniztasuna” jardunaldiek bat egin zuten abenduaren 4an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Aurtengo edizioan poesia txekiarra izan da gonbidatua, eta hainbat olerki irakurri ziren Penintsula Iberiarreko hizkuntzetan

Gehiago irakurri...


Concordian inauguratu du FEVAk Esku Pilota eta Xare proiektuko bere lehenengo Eskola

2014/12/10

Concordiako Euskal Pilota Eskolaren inaugurazioan parte hartu zuen lagunak

Colectividad Vasca de Concordia euskal etxeak antolaturik, Buenos Airesko Laurak Bat-eko Pablo Ubiernak eta Chascomusko Zingirako Euskaldunak-eko Sebastian Errecart-ek koordinatu zuten ekitaldia. Eskolak hiriko Progreso klubeko trinketean funtzionatuko du, euskal etxeko lehendakariordea den Patxi Etchevers Rosas arduradun.

Gehiago irakurri...


Urte askotan Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko lehendakari eta buruzagi izandako Michel Iriart hil da atzo

2014/12/09

Argazkian, Michel Iriart euskal etxeko Ohorezko bazkide diploma jaso zuenean 2009an

Atzo goizean hil zen Buenos Airesen Michel Iriart, bere bizitza osoan Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea edo Centro Vasco Frances delakoari lotutako pertsona, etxe horretako lehendakari eta buruzagi izana, 2009etik aurrera baita ohorezko bazkide ere, CVFko 'goardia zahar'eko kidea. Hiriburu argentinarrean sortua, bere izen bereko kazetari baxenabartarraren seme zen. 94 urte zeuzkan.

Gehiago irakurri...


Euskal etxerik ez da Houston-en, baina bertara bizitzera pasatutako euskaldun batzuk biltzen dira tarteka

2014/12/09

Hogei bat lagun inguru batu ziren Houstongo euskaldun hauen azken elkarretaratzean (argazkia Iñigo Iraola)

Hala egin zuten joan den azaroan ere. AEBetako hiri jendetsuenen zerrendan laugarrena ageri den Houston (Texas), medikuntza, gasa eta petrolioaren inguruan sortutako lan eskaintzengatik omen doa handitzen, esan dio EuskalKultura.com-i bertan bizi den Iñigo Iraola hernaniarrak. Emigrazio berri horretako parte da bera, telekomunikazio ingeniaria. “Hamar-hamabost bat euskaldun ezagutzen ditut hemen, nire moduan ikastera edo lanera etorritakoak eta tarteka gustatzen zaigu elkartzea", aipatu dio.

Gehiago irakurri...


Martin Elorza Moyabambako gotzain euskaldunari buruzko liburu aurkezpena Liman, Euskal Herriko hainbat adituren aurrean

2014/12/09

Oscar Alvarez Gila historialaria da Martin Elorzari buruzko liburuaren egiletako bat, Antonio Artolarekin batera

Euskal gaiei buruzko jardunaldi akademikoak egin berri dituzte Limako San Martin Porres unibertsitatean, Euskal Herriko hiru unibertsitatetako hamalau adituen parte hartzearekin. EHUtik. Deustuko Unibertsitatetik eta Nafarroako Unibertsitatetik etorritako ikerlarien aurrean bi liburu aurkeztu ziren: bat, Ezkiogari buruz; eta bestea, Martin Elorza gotzainari buruzkoa. Horrez gain, martxoan Josu Legarretak Francisco Igartua euskal peruarrari buruz idatzi duen lana plazaratuko da.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Cinematecak 'Munduari euskarazko begirada bat' (sic) zinemaldia abiatuko du gaur Montevideon

2014/12/08

Ekitaldiaren egitaraua

Egitarau eta azalpen orriak ere euskaraz eta gaztelaniaz argitara eman dituen zinemaldi honek gaur arratsaldean abiatuko ditu saioak, Ipar Ameriketako euskal diaspora hizpide hartzen duen Amerikanuak (Nacho Reig, 2010) dokumentalarekin hain zuzen, Uruguaiko Cinematecaren aretoetan Montevideon, hiriburu uruguaitarreko Aldaxka euskal taldea sustatzaile. Gaur abenduaren 8tik hasita eta hilaren 14raino, izenburu berri bat eskainiko du egunero.

Gehiago irakurri...


‘Euskara Mundua’k Uruguaira bidaiatuko du: 2015eko Udako Barnetegia Salton izango da, urtarrilaren 17tik 24ra

2014/12/08

2014ko Neguko Barnetegian parte hartu zuten ikasle eta irakasleak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen aurrean, bertako kideak lagun

HABE institutuak Hego Ameriketan bultzatutako ikastaro trinkoa Uruguaiko Salto herrian izango da, bertako Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak eta FEVAk antolaturik. Aktibitatea 2015eko urtarrilaren 17an hasiko da eta Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasle-irakasleak bilduko ditu.

Gehiago irakurri...


Abian da 49. Durangoko Azoka, datozen lau egunetan Euskal Herriko eta Diasporako argitalpen berrien erakustoki

2014/12/05

Azokan izango dira, urtero legez, Nevadako Unibertsitateko "Center for Basque Studies"-eko argitalpenak

Gaur, goizeko 9:30tan irekiko ditu ateak 49. Durangoko Azokak, Euskal Herriko ikasleei zuzenduriko egun berezian. Halarik ere, azoka publiko orokorrarentzat ere irekia izango da. Urtero legez, Landako pabilioiko kale eta standetan barrena ikusmiran aurkitu ahalko dira Euskal Herria azken urtean zehar argitaratutako liburu eta diskoak. Diasporako hainbat argitalpen ere izango dira eskuragarri; guk jarraian aipatuko ditugu horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia