euskal diaspora eta kultura
2015/02/02
Aste honetan egingo dute, bigarren urtez, Carson City-ko (Nevada, AEB) International Film Weekend zinema festibala, ostegunetik larunbatera bitartean (otsailaren 5etik 7ra). Iazko edizio arrakastatsuaren ostean, “kultura aniztasuna pelikulen bidez” goraipatuko duen kartela prestatu dute, Linda Bellegray antolatzaileak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Montxo Armendariz-ek zuzendutako ‘Obaba’ lana azken egunean emango dute.
2015/01/30
Danborrada benetako grinaz eta ilusioz bizi dute Necochean, eta halakoa da euren ilusioa, festari aste oso jai-egitaraua eskaini diotela aurten ere. Euskal Herritik milaka kilometrotara, Donostia txiki bat sortu dute necocheatarrek Argentinan egunotan: danborradak hiriko kaleetan barrena, pintxo-eguna Donostiko Alde Zaharreko tabernatan, banderaren igoera Konstituzio plazan... Eta gainera, eguraldi ederrarekin, Argentinan udan daude eta! Ikus jarraian festaren argazki kronika.
2015/01/30
"Makila" Pariseko Eskual Etxeko bi elkarteek (Gazteriak eta Gernikak) egindako lana da; hiriko dantzari, abeslari eta musikariak batuz. Bihar bertan estrenatuko da Asnieres sur Seine-eko Armand Bejart antzokian. Guztira, 60 pertsona bilduko ditu taulagainean. Hauek guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte. Horietariko asko, zuzeneko musika originalarekin lagunduak izango dira. Ikus aurrerapen bideoa jarraian.
2015/01/29
Dena gertu dago Bartzelonako Euskal Etxean 2015eko Zinemaldiari ekiteko; datorren otsailaren 6an abiatuko da, eta otsailaren 27an amaituko. Berritasun asko ditu jaialdiak, nagusiena ziurrenik, aurten "Txapela D'Or" sariak dirutan ordainduko direla, hiru kategoriatan: dokumentalik onena, fikziorik onena eta euskarazko filmik onena. Horrez gain, jarduera bereziak egingo dira: txikiei eskainitako atal berezia -Txo!-, Katalunia eta Euskal Herriko ikusentzunezko profesionalentzako topagunea eta zine-ibilbideak Bartzelonan barrena.
2015/01/29
Alberto de Sarasqueta bilbotarrak zazpi urte daramatza Txinan. Bera da Kunshango Mondragon Industri Parkeko ‘zuzendari kudeatzailea’ –general manager dio ingelesez eta txineraz bere txartelak– Euskadirekin harreman lehenetsia duen Jiangsu probintzian. Bi munduen arteko zubilana egiten du 2007an Shanghaitik 40 kilometrora euskal enpresak kokatu, elkarri lagundu eta baturik merkatu eta testuinguru txinatarrari hobeto ekiteko sortutako euskal polígono honek. Mila langile ari dira bertan, euretarik berrogei bat ‘espatriatu’, gehienak euskaldunak.
2015/01/28
Korrikarako irrikaz dabiltza Pariseko Eskual Etxean eta dena prest dute jada martxoak 7an Frantziako hiriburuan egingo den ekitaldirako. Montmartre gune ezagunetik Euskal Etxera bidea egingo dute, eta bertan biziko diren irudi ikusgarrien seinale, honako bideo hau partekartu dute sare sozialetan (bideoa lerro hauen ondoren).
2015/01/28
Hala baitetsi du Mikel Prieto Eusko Ikaskuntzako kideak agintari uruguaitarraren zuhaitz genealogikoa egin ondoren. Laurehun urte atzera egin ditu XVI. mende amaieran Gipuzkoako Astigarreta herrian kokatu arte. Hangoa zen topatutako arbaso zaharrena, bertatik geroago Azpeitiako Urrestillara eta Tolosara aldatu zirelarik muxikatarrak. Tolosakoa zen, izan ere, Montevideora pasatu zen Francisco Muxica Yeregui, presidentearen birraitona. Hau guztia Juan Aguirrek sinatutako artikulu batean eman du argitara El Diario Vascok.
2015/01/27
San Sebastian eguneko ospakizunen oihartzunak indartsu darrai Diasporan eta azken egunetan etengabe ari dira iristen geurera euskal etxeetako festetako argazkiak eta kronikak. Argi dago festa honek baduela engantxatu egiten duen zer edo zer, eta gero eta gehiago dira ospakizunak antolatzen dituzte euskal elkarteak. Jarraian horietako batzuk bildu ditugu: Sydney, Mexiko, Lima eta Caracas.
2015/01/27
Geografian lizentziatua, Roger Sallas betidanik ibili izan da persona aktibo eta ekimentsu sorleku izan zuen Badalonako elkarte eta auzo mugimenduetan. 2014ko apiriletik, Euskal Herriaren erakuslehio katalanean dabil murgilduta, Bartzelonako Euskal Etxeko ekitaldi koordinatzailea baita.
2015/01/26
HABEk kudeatzen duen Euskara Munduan programaren egoitza izan da berriro ere Uruguai. Bertan bildu dira Argentina, Brasil, Txile eta Uruguai bertako ikasleak 'Euskara Munduan' programaren 2015eko Udako Barnetegian partaide. Elkarretaratze honekin, eta Argentinan Euskaraz programaren 25. urteurrenaren baitan, jarduerez betetako urte bati ekin diote Hego Amerikako euskara ikasle-irakasle eta euskaltzaleek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus