euskal diaspora eta kultura
2015/03/03
Ikusgarria da golf jokalari lez Jon Rahm (Barrika, Bizkaia, 1994) izaten ari den abantzua. “Zazpi urterekin hasi nintzen bola jotzen –esan du, EuskalKultura.com-ekin berbatan− baina, 12-13 urte nituela, serioago hasi nintzen hartzen kontua”. 16 urte bete berritan Madrilera joan zen, kirolarien artean izen handia duen Ortega y Gasset institutuan ikasteko, golf entrenamendu profesionala egiten zuen bitartean. Behin batxilergoa amaituta, Ameriketako Estatu Batuetara etorri zen, Arizonara hain zuzen, kirolari bezala hazi ahal izateko, unibertsitate ikasketak egiten zituen bitartean.
2015/03/03
Arnegitik Ameriketarako bidaia egin zuenean, Martin Caminok nekez imajinatuko zuen egun batean bere biloba batek aurrez aurre izango zuenik AEBetako presidentea eta berarekin hitzaspertu animatua egingo zuenik. Alta, horrela gertatu da. Caminoren eta haren emazte Florence Urrizagaren biloba, Rollins Stallworth, Stanford unibertsitateko ikaslea da eta iragan otsailaren 13an hautatua izan zen beste bederatzi ikaslerekin Obama presidentearekin bildu eta harekin solasaldia izateko.
2015/03/02
Pozik agertu da Louis Iturriria, Euskal Etxeko presidentea, larunbateko hauteskundeen ostean, EuskalKultura.com-ek jakin duenez. 210 kidek hartu zuten parte Zuzendaritza Batzorde berria bozkatzeko orduan; taldeko lau buruek urtebeterako izango dute lana eta, gainontzeko bederatziek, urte birako. Bazkide berriei eta Ohorezko Bazkide berriei ere eman zioten ongi etorria zapatuko bileran, non Denise Duhart eta Denis Petrissans musikari, festa gauerdira arte luzatu zen, ia. "Euskaldun gazteak pozarren zeuden dantzan", adierazi dio EuskalKultura.com-i Pierre Igoa bazkideak, behin elkarretaratzea amaituta.
2015/03/02
Ingalaterran dabil egunotan Xabier Irujo historialaria, Liverpooleko Unibertsitateko Manuel Irujo Fellowship katedrako irakasle gonbidatu lanean. Katedrak Manuel Irujo euskal politikariaren inguruko lanak sustatzeko helburua du aurten eta gaia ederki ezagutzen du haren iloba Xabierrek. "Manuel Irujok Euskal Herriaren independentzia defendatu zuen Churchillen aurrean Londresen 1940an, bai eta britaniar administrazioaren eskutik euskal errepublika osatzeko idatzitako ituna lortu ere. Irujok bonbatutako Londresen ekin zion harira ekin beharko genioke egun, nazio gisa euskal errepublika Europan garatu eta osatzeko".
2015/03/02
Udako etenaldia pasa ondoren, Gure Etxe Maitearen 2015eko jarduerak otsailaren 20an abiatu dira iaz hasitako tailer eta euskara klaseei jarraipena ematen. Nobedadea, aurtengoan areto erabat berritu batean jasoko dituztela euskal etxeko lagunek euren kide eta gonbidatuak.
2015/02/27
Euskara ikasle hasiberrientzako materiala sortu du HABEk eta www.ikasbil.eus webgunean ari da pixkanaka pixkanaka argitaratzen. Bagoaz! izena du material sortak eta A1 ea A2 mailako ikasleei zuzendua da. Ariketetan, audioa eta bideoa erabiliz, ikasleek euren euskera landu ahalko dute, taldean (ikasgelan) zein bakarka.
2015/02/27
Jarduerak datorren martxoaren 12an hasiko dira hiriburuko euskaltegian, euskal kultura bereganatzen hasteko hiru saio bilduko dituen tailerrarekin. Ohiko ikastaroak, berriz, apirilaren 6an abiatuko dira, ordutegi eta maila eskaintza zabal batekin. Izena emateko epea, martxoaren 3an hasiko da, eta egunero egin ahal izango da inskripzioa euskal etxearen egoitzan, eguerdiko 11etatik ordu 2etara eta arratsaldeko 6etatik 8etara.
2015/02/27
Elizondotik (Nafarroa) Ameriketaratu zen Salaburu eta Arnegitik (Nafarroa Beherea) Sorhouet, duela mende erdi biak. Jose Mari Miura baztandarrarekin batera, otsailaren 15ean, San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek omendu egin ditu, elkartearen 33. urteurreneko bestan, "urtetan zehar eman diguten laguntza handiagatik”. EuskalKultura.com-ekin solasean, ohoretzat jo dute biek saria eta Gure Euskal Etxekarekin daukaten harremana sinbiotikoa dela aitortu digute: "Euskal Etxeak eta guk, egia esateko, elkarri lagundu diogu", adierazi dute.
2015/02/26
Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko Basque PHD Scholarships izeneko beka deialdi berri bat egin du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekak jasotzen dituztenek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Unibertsitatean. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.
2015/02/26
Barne diseinatzailea da. Kalifornian jaioa, 1997an ezkondu ezkero bizi da Utah-n --bertakoa baita bere senarra Jean-- eta Salt Lake Cityn garatzen du bere lana. Bi seme-alaba dauzka, Jean-Jules eta Dominika eta familia osoa da Utah-ko Euskal Etxeko kide eta partaide aktiboa. Monique dantza irakasle ibilia da gaztetxoenekin eta Jean senarra musikari eta sukaldari; haurrak ere dantzari, eta baliteke aitaren musika urratsei segitzea batak ala besteak. NABOko Udalekun ere laguntzaile da Monique azken sei bat urteotan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus