euskal diaspora eta kultura
2015/05/01
Ehun partaidetik gora bildu ziren joan den astean Euskadiko Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak antolatuta Galdakaon egin zen urteko bileran. Elkarretaratzeak iaz baino lagun gehiago bildu zituen, hiru belaunalditako kideak 90 urtetan zeudenak eta laupabost urtetakoak, euskal eta venezuelar sentimentuak lokarri.
2015/04/30
Urtero bezala, bere azken argitalpenen berri emango du 2015ean ere Juan de Garay Fundazioak Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan. Euskal standa maiatzaren 11 arte egongo da ikusgai eta bertan bilduko dira idazleak eta Argentina zein Euskal Herriko hainbat argitaletxeren lanak. Ekitaldi nagusia, hitzaldiak eta kontzertua barne, datorren asteartean, maiatzaren 5ean, izango da, Azokako Domingo F. Sarmiento Aretoan.
2015/04/30
Abokatua da, zerga kontuetan aditua. Bi alabaren aita, dozena bat urtez izana da Urrundik Euskal Argentinar Elkarteko lehendakaria, baita dantzaria ere, eta segitzen du behar denean txistulari lanetan. Bera zuzendari duen Presencia Vasca irratsaioak hogeita bost urte bete berriak ditu Paraná Entre Rios probintzia argentinarreko hiriburuan eta lagunarteko giroan ospatu dute, joan den igandean, saio berezi bat eta urteurren bazkari berezi batean bildurik.
2015/04/30
Urtetan ibili da Hiritar Plataforma bat Madril erdigunean, Castellana Pasealekutik metro batzuetara dagoen XIX. mendeko eraikin hau berreskuratu eta zaharberrituta jabego eta erabilera publikora pasa zedin borrokatzen. Madrilgo Udalak 2010ean hasi zuen espropiazio prozesua orain amaitu da, Udalak ia zazpi milioiren truke bereganatu duenean, Madrilgo Gorenak jabeek eskatzen zituzten 12 milioietatik xifra horretara jaitsita. Maiatzaren 24ko hauteskundeetatik aterako den udalbatzak erabakiko du orain eraikinarekin zer egin.
2015/04/29
Apirilaren 18an egin da Boisen 38. Race to Robie Creek (lasterketa Robbie Creek-era) norgehiagoka, 2.400 bat lagun korrikari. Urteekin, kirolari profesionalentzat bakarrik ez, jendea batzeko aitzaki ere bihurtu da ekintza hau, nahiz eta antolakuntzak dioenez “(AEB) iparmendebaldeko lasterketa gogorrena” den. Aurten euskal kultura izan du leitmotifa eta euskaldunek “ohi baino gehiago lagundu dute”, adierazi dio Brian Rencher antolatzaileak EuskalKultura.com-i.
2015/04/29
Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak sortutako ekimenak Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzea du helburu baina ez du hori xede ez bakarra ezta nagusia ere. Jardunbide handia daukan chefak euskaldunek laguntzeko daukaten jarrera bultzatu nahi du, eta partaide izango diren euskal etxeei ekimena herri mailan zabal dezaten eskatzen die, partaide euskaldun eta euskaldunak bilduz, oihartzunik handiena izanik, dohaintzak ere ahal eta handienak izan daitezen.
2015/04/29
Gernikaren memoriak bizirik dirau euskaldunen artean, eta oso bereziki Diaspora euskal etxeetan, bonbardaketa gertatu eta 78 urte beranduago. Aurten ere, euskal elkarte askok gogoan hartu dute eguna eta ekitaldi bereziak egin dituzte, espainiar matxinatu faxisten laguntzaile ziren hegazki nazi eta italiarren erasoan hil zirenen oroigarri. Bakearen eta gerraren aurkako ikur bihurtu da Gernika, eta hori azpimarratu dute ekitaldiek Berlinen, Montevideon eta Sao Paulon, esaterako. Ikus leku horietako argazki galeria.
2015/04/28
Atentzioa deitu digu kontu honek, egunotan Islandian egin den euskal-islandiar harremanei buruzko nazioarteko kongresuan argitara atera dena. Mintegiak 1615eko 32 euskal baleazaleen hilketa aztertu zuen eta, adiskidetze ekitaldi sinbolikoen artean, hara non, Westfjord-eko sheriffak indargabetu egin zuen Islandiara sartzen diren euskaldunak libreki erahiltzeko baimena. Nola hartu zuten berria mintegian ziren euskaldunek? Bada, zur eta lur, Euskal-Islandiar Elkarteko Ólafur Engilbertsson-ek Euskalkultura.com-i azaldu dionez.
2015/04/28
Gure Esku Dago dinamikak deituta eta La Platako Udalaren babesarekin --alkateak ere bere oihala idatziz hartu zuen parte--, berrogeita hamar bat ‘jostun’ bildu ziren joan den larunbatean Buenos Aires probintziako hiriburuan egindako Ehuntze Eguneko ekintzan. Antzeko ekimenak gauzatu dira azken egunetan Argentina eta munduko beste zenbait euskal etxetan. La Platako kasuan, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko mezuek osatutako oihal erraldoia ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian erakutsiko da maiatzaren 10ean, eta gero Euskal Herrira abiatuko da ekainaren 21eko ‘Erabakia Ehuntzen’ ekimeneko parte izateko.
2015/04/27
Gaur astelehena, goizeko 10etan (Boiseko ordua, Bilbon arratsaldeko seiak direnean alegia) ipiniko dira salgai publiko orokorrarentzat datorren uztailaren 29an Boisen, Jaialdi euskal festa erraldoiaren baitan Athletic eta Tijuanako Xolos taldeek jokatuko duten futbol partidarako txartelak. Tiketak internet bidez erosi daitezke eta 35 eta 95 dolar arteko prezioa daukate.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus