euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

America’s Global Village jaialdian partaide izan dira Ontarioko euskaldunak, beste hainbat kulturarekin batera

2015/06/15

Beti Alai dantza taldeko gazteak, 'euskal herrixkaren' aurrean, zazpi probintzietako armarriekin (Argazkia: OBC)

Estatu Batuetako Oregoneko Ondarion, 16. America’s Global Village (AEBetako herriska globala) egin da ekainaren 6an, bertako Merkataritza Ganberak antolatua. Doako festibal honek hiriko aniztasuna erakutsi nahi du urtero eta bertan izatea du gustuko Ontario Euskal Etxeak: “Gizarte honetako parte izanik, gizartearekin eta gizartearentzat egin nahi ditugu gauzak”, esan dio Lisa Corcostegui Ontarioko Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i. “Polita da beste kulturak ikustea eta, gainera, ikusgarritasuna ematen digu ere”, adierazi dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’k gonbitea luzatzen die artistei lanak Nazioko Kongresuan erakusteko

2015/06/15

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea  elkarteak (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) Kongresu Nazionaleko Liburutegian urtero antolatzen dituen Euskal Kultura Jardunaldiak beren 4. ediziora iritsiko dira aurten. Ekitaldia abuztuaren 21etik irailaren 2ra luzatuko da, tailerrak eta zine emanaldiak barne. Jardunaldiekin batera arte erakusketa bat ere egingo da  eta antolatzaileek deia luzatu diete Diasporako artista plastikoei, euren obrak bertan erakusteko aurkez ditzaten. Epea ekainaren 30ean bukatuko da. 

Gehiago irakurri...


Sanfermin giroa berotzen doaz Diasporan: kantu bat sortu dute Argentinan, parte hartzera gonbidatuz

2015/06/12

Sebastian Borrok eta Matias Fernadezek egindako bideoaren irudia

Kanta Youtuben dago dagoeneko eta lau egun eskasetan hiru milatik gora bisita jaso ditu. Mezu eta kritikak ere jaso dituzte Argentinako nafar kolektibitateko Sebastian Borro eta Matias Fernandez egileek, batzuk onak, beste batzuk, ordea, gogorragoak. “Gure asmoa festarako kanta bat proposatzea izan da, besterik gabe”, aitortu digute gazte argentinarrek. Hala ere, bideoak mugak gainditu ditu eta Diario de Noticias de Navarra egunkariak hedatu du bere bertsio digitalean.

Gehiago irakurri...


Euskararen eguna gaur Londresen, "SOAS University of London"en hizkuntza gutxituei buruzko astean

2015/06/12

"Euskara Jendea" dokumentala izango da ikusgai gaur SOAS University of London erakundean

Arriskuan dauden Hizkuntzei buruzko Astean sartuta dago Londresen SOAS University of London eta, horren baitan, gaurko eguna euskarari eskainiko dio oso-osorik. Ekitaldiak "Euskara Jendea" dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira eta ondoren bertsolaritzari eta euskal hizkuntz politikari buruzko hitzaldiak eta euskal dantza lantegia egingo dira. Jarduera guztiak irekiak dira.

Gehiago irakurri...


Harkaitz Cano idazlea Rotterdameko 46. Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartzen ari da

2015/06/11

Harkaitz Cano Rotterdameko 46. Poesia Jaialdiko ekitaldi batean (argazkia Rotterdamse Schouwburg)

Rotterdam hirian da egunotan Harkaitz Cano idazlea, bertako Nazioarteko Poesia Jaialdiak gonbidatuta. Topaketa iragan ekainaren 9an hasi zen eta larunbata bitartean munduko hainbat herrialdetako olerkariek euren lana erakutsiko dute bertan. Larunbatean, esaterako, Canok hamar lagunentzako saio berezia egingo du Rotterdameko Antzokiko teilatuan, "Rooftop Poetry" ekimenaren barruan.

Gehiago irakurri...


Jonan Lekue: "Ederra izan da Berlingo On Egin euskal jatetxean antolatu dugun bertso-bazkaria"

2015/06/11

Berlingo On Egin euskal jatetxeko kudeatzaile eta hiriko Euskal Etxeko euskara irakasle da Jonan Lekue gernikar-deustuarra, 2004tik alemaniar hiriburuan finkatua eta bertan jaiotako bi neska-mutikoren aita

Deustuko Unibertsitatean abokatu ikasita, hamar urtetik gora da Jonan Lekue Alemanian bizi dela. Bi seme-alaba berlindarren aita, besteak beste On Egin euskal jatetxea kudeatzen du gaur egun eta euskal etxeko euskara irakasle ere bada, zortzi-bederatzina ikasle adin guztietako, gehienak alemaniarrak. Joan den asteburuan bertso-bazkaria ere egin zuten, Jon Maia eta Alaia Martin tarteko.

Gehiago irakurri...


Rauch-eko Gure Txokoa Euskal Etxeak euskal erakusketa egin du Egaña Geltokiko San Francisco Gazteluan

2015/06/11

Gure Txokoa-k antolatutako Euskal Erakustaldia Egañako San Francisco Gazteluan (argazkia EE)

Udaleko Turismo Zuzendaritzak eta San Francisco Gazteluaren Babes Batzordeak gonbidaturik, euskal erakustaldi bat gauzatu dute Rauch-eko Gure Txokoa-ko lagunek. Bi asteburutan zehar luzatutako jarduerak argazkiak, jantzi tradizionalak eta Euskal Herriari buruzko informazioa partekatu du euskal etxeak bere komunitatearekin. 

Gehiago irakurri...


Pariseko Eskual Etxeak Herri Urrats ospatu zuen ikastolen alde; eta asteburuan Euskal Jai itzela egingo du

2015/06/10

Sokatira Pariseko Euskal Etxeak egin zuen Herri Urrats festan (argazkia Paris EE)

Iparraldeko ikastolen aldeko festa egin zuen Pariseko Eskual Etxeak iragan maiatzaren 30ean eta lagun asko bildu ziren bertara, egun ederra pasa eta aldi berean euskarazko irakaskuntza sustatzera. Elkarteak makina bat jarduera egin zituen: jolasak, musika eta dantza emanaldia, bazkaria... Bertan bildutako dirua Seaska ikastolen elkarteari helaraziko dio euskal etxeak. Asteburuan ere festa giroa izango da, Txikito de Cambo frontoian egingo den Euskal Jaiari esker.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak-eko Zuzendaritza Batzorde berriak Buenos Airesko 4. Triki-Poteora gonbidatu du larunbatean

2015/06/10

2014an egindako Triki-Poteoaren irudia (argazkia Euskalkultura.com)

Gonbite bikoitza dauka Euskaltzaleak euskaltegiak larunbat honetarako. Arratsaldeko 6:30etan, Argentinako selekzioaren Amerikako Kopako lehenengo partida ikustera; 8:30etan, partida bukatu eta gero, erakundeak antolatuko duen laugarren Triki-Poteoan parte hartzera. Aurreko edizioetan bezala, San Telmo auzoan murgilduko dira Euskal Herriko musika zaleak trikitixa, pandero eta alboken erritmoetara. 

Gehiago irakurri...


'Eskorgaren Euskalduna'ri buruzko Gora Vasco! dokumental euskal-argentinarra Gasteizen eta Iruñean aste honetan

2015/06/10

Eusko Ikaskuntzaren Baionako bulegoan, ezkerretik eskuinera, Maialen Zamponi (Eusko Diaspora), Luis Aramburu (Mundo Vasco) eta Carlos Chinchurreta, azken biak euskal-argentinarrak bisitan

Gora Vasco!” dokumentalak Guillermo Larregui 'El Vasco de la Carretilla' (Eskorgaren Euskalduna) legez ezagutua zen iruinsemearen bizitza eta balentrien berri ematen du. Larreguik Patagoniatik Buenos Aireserako bidea oinez egin zuen 1935ean, 50 urte zeuzkala, gero beste hiru ibilbide gehiago egiteko. Bere bizitza dokumental bihurtu zuen beste euskal-argentinat batek, Roberto Arizmendik, eta filma hori erakutsiz bira egiten ari dira Euskal Herrian Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko Luis Aramburu eta Carlos Chinchurreta. Emanaldiak aste honetan, bihar Gasteizen eta larunbatean Iruñean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia