euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Neguko Barnetegiaren egoitza eta Euskal Asteko euskera lehiaketen oinarriak plazaratu ditu FEVAk

2015/06/19

2015eko Euskara klaseak zabaltzeko erabili den kartela. Egilea, Euskaltzaleak-eko Dolores Guerrico

Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxe argentinarrean izango da Euskara Munduan programako aurtengo Neguko Barnetegia, uztailaren 18tik 25era. Bertan irakasleentzako trebakuntza ikastaroa burutuko da baita ere, uztailaren 25 eta 26an. Argentinan Euskaraz proiektuaren 25. urtebetetzearen baitan, Euskal Aste Nazionaleko euskara ekintzetan parte hartzera gonbidatu du, bestetik, FEVAk, Macachingoko euskal etxe antolatzailearekin batera. Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da. 

Gehiago irakurri...


Igandean hasiko da NABOren 2015eko Udaleku, San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek antolatuta

2015/06/18

Iaz Elko izan zen NABOren Udalekuaren egoitza (argazkia Udaleku 2014)

Abian da aurki Udaleku 2015, Ipar Amerikako euskal etxeen egitasmorik arrakastatsuenetako bat. Igandean 116 neska eta mutil gazte bilduko dira San Frantziskora eta han bi asteko egonaldia egingo dute, Basque Cultural Centerrek antolatuta. Euskal kulturan sakontzeko aukera paregabea izango da beraientzat, ikastaroen bitartez eta euskal komunitateko beste gazteak ezagutuz. Ondo pasa!

Gehiago irakurri...


Ekin Dantzari Taldea euskal dantzen ordezkari Buenos Aires hiri eta probintziako Kolektibitateen ekitaldietan

2015/06/18

Ekin Dantzari Taldea San Fernandoko 2. Sukaldaritza Gunean (argazkia EDT)

Erabat sartuta gizataldeen ekintzen zirkuitoan, Euskal Herriko kolektibitatearen ordezkari izan da Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea argentinar hiriburuko Arkakuso-Merkatuaren urteurren jaian eta San Fernandoko Sukaldaritza Gunearen 2. edizioan. Euskal dantzen erreferente bihurtuta, Eusketxeko dantzariek tailer bat eman dute baita ere, kasu honetan Pergaminoko Lagun Onak euskal etxean. 

Gehiago irakurri...


Laura Nobile, euskal genealogian aditua: "Euskal Etxera behin hurreratu eta geroztik ez naiz bertatik atera"

2015/06/18

Buenos Aires hirian jaio zen arbaso italiar eta galegoen ondorengo eta gaur egun arrecifestarra eta euskalduna da bokazioz, ezagutzaz eta engaiamenduz. Euskal genealogia kontuetan erreferentzia da Argentinan, baita Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko liburuzaina ere, bertako euskal irratsaioko esatari eta arduraduna... eta beste hamaika gauza, bere entusiamoak eta lan-gaitasunak ez baitute mugarik.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ospatu da Winnemucca-ko Euskal Jaia; antolatzaileak gune handiago baten bila ari dira

2015/06/17

Sei dantza taldek hartu zuten parte jaian, Renotik etorritako hiru eta bertako beste hiru (Argazkia: WBC)

Arrakastatsu joan da iragan asteburuan Winnemuccako Euskal Jaia. Nevadako (AEB) herri honetako euskaldunei txiki geratzen ari zaie bertako Convention Center. Louis Mendiola Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i esan dionez, “aizkolariak ekarri nahi genituen baina ezin izan dugu; hala ere, enborrak umeengandik hurbilegi izatea arriskutsua izan daiteke eta gune handiago baten bila gabiltza hurrengo jaialdietarako”. Ehunka lagun bildu ziren asteburuan Winnemuccara. “Oso ondo pasatu zuten”, adierazi du Mendiolak.

Gehiago irakurri...


"Tribual" garatu du CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak: 130.000 galdera dituen mugikorrentzako jokoa

2015/06/17

Tribual jolaseko galdera bat

Galdera joko "adiktiboa" da Tribual, CodeSyntax enpresako garatzaileek aditzera eman dutenez. Hilabete batzuk daramatza dagoeneko jokoaren lehen bertsioak Google Play dendan eskuragarri, eta erabiltzaileek 300.000 partida jokatu dituzte dagoeneko. Orain bigarren bertsioa plazaratu dute. Jokoak 130.000 galdera ditu eta bi bertsio daude: eleanitza, Android mugikorrentzako eta euskarazkoa (lehen bertsioa) iOS sistemarako.

Gehiago irakurri...


Dantza tailer arrakastatsua Macachinen, bertako, Lapridako eta Trenque Lauquengo dantzariekin, Euskal Asteari begira

2015/06/17

Macachingo 2015ko dantza tailerra  ekainaren 13 eta 14an egin da (argazkia EE)

Dantzariei zuzendutako tailerra egin zuen Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxeak joann den asteburuan, FEVA babesle eta Bahia Blancako monitoreak lagun. Ekitaldia "arrakastatsu baino arrakastatsuagoa" izan zen eta urriaren 26tik azaroaren 1era La Pampa probintziako herri honetan egingo den Euskal Aste Nazionalaren giroan sartzen hastera gonbidatzen du.

Gehiago irakurri...


Euskara poliki-poliki aurrera AEBetako euskal etxeetan; maiatzaren bukaeran irakasleen topaketa egin zen Boisen

2015/06/16

Boiseko euskara irakasleen barnetegiko ikasle eta irakasleak, HABEren Euskara Munduan egitasmoaren baitan (argazkia HABE)

Ipar Ameriketako euskal etxeetan euskara eskolak aurrera doaz, apurka apurka. HABEk sustatzen duen Euskara Munduan egitasmoaren baitan, azken urteotan ahalegin handia egin da Ipar Ameriketako euskal etxeetan ikastaroak emateko, eta lan hori fruituak ematen hasia da. Iragan maiatzaren bukaeran irakasleen topaketa egin zen Boisen, eta bertan 12 irakasle bildu ziren, San Frantzisko, Denver, Vancouver, Montreal, New York, Los Angeles eta Boisekoak.

Gehiago irakurri...


Kataluniako Etxeko sukaldariak, La Platako Euzko Etxeak antolatutako Paella Lehiaketako txapeldunak

2015/06/16

La Platako Euzko Etxeak antolatutako Lehiaketaren protagonistak: sukaldariak eta euren paellak (argazkiak Bety Aralaz)

Urteroko arrakastarekin errepikatu dute aurten ere laplatatarrek euren Paella Lehiaketa. Guztira zortzi talde aurkeztu ziren deialdira, zazpi, etxekoak eta bat kanpokoa, eta oso lan zaila izan zuen epaimahaiak erabakitzea azkenean Kataluniako Etxeko ordezkariei eman zien lehenengo saria. “Etxeko lagunak bildu eta ondo pasatzeko aitzakia baina ez den txapelketa” ordu txikiak arte luzatu zen, dantzariek animatuta. 

Gehiago irakurri...


Etxeparek bost euskal irakurletza berri sortuko ditu: Habanan, Parisen, Illinoisen, Edinburghen eta Kalifornian

2015/06/15

Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurletza irekiko dute datorren ikasturtean

Datozen bi urteetan Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura irakurletza sarea zabaldu egingo du, bost unibertsitate berritan ikastaroan abian jarriz.  Erakundeak aditzera eman duenez, 2015/2016 ikasturtean irakurletzak irekiko dituzte Habanan (Kuba), Parisen (Frantzia) eta Illinois-eko Unibertsitatean (AEBn). Gainera, 2016/2017 ikasturtean beste bi gehituko zaizkie: Edinburgh-en eta Kaliforniako Unibertsitatean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia