euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurreskua, abesbatza eta plaka oroigarriak Cnel. Pringlesko Eusko Biltzar euskal etxearen 25. urteurrenean

2015/09/10

Juan J. Olasagastia Eusko Biltzar-eko lehendakaria euskal etxearen 25. urteurren jaian (argazkia EE)

Hiriko euskal gizataldeak deituta, lagun ugari bildu ziren Coronel Pringlesko euskal etxean erakundearen 25. urtebetetzea ospatzeko. Zeremonian, Eusko Biltzar-en historia eta sortzaileak gogoratzeaz gain, elkarteak gaur egun egiten duen lana ere nabarmendu zuen instituzioak, abesbatza eta dantzariak ere partaide. 

Gehiago irakurri...


Argentinar Estatuak liburua argitaratu du immigranteen lekukotasunez, tartean Aitor Alava euskaldunarena

2015/09/09

“Nosotros, los que vinieron” (Gu, etorri zirenak) liburuaren azala

Argentinako Migrazio Zuzendaritza Nazionalak egindako “Nosotros, los que vinieron” (Gu, etorri zirenak) liburua joan den irailaren 4an –Immigrantearen Egunean– aurkeztu zen Buenos Airesen, euren testigantzak eskaini dituzten etorkinak lagun. Bildumaren bigarren edizio honetako protagonistetako bat Argentinan zortzi urte daramatzan Aitor Alava euskalduna da, hiriburuan zein nazioko beste zenbait lekutan euskal dantza irakasle diharduena. Liburua on line irakur daiteke, Migrazio Zuzendaritzaren webgunean. 

Gehiago irakurri...


Ipuintxo, haurrei mugikorrean euskarazko ipuinak kontatzeko aplikazio interaktiboa

2015/09/09

"Sorgin Txikia", Ipuintxo aplikazioak eskaintzen duen ipuinetako bat da

"Sorgin txiki", "Galtzagorri aztia", "Basajaunen sukaldea", "Marigorringoren abenturak"... ipuin hauek eta beste asko dira Ipuintxo aplikazioaren bidez zure mugikorrean ikus ditzakezunak. Euskal mitologiako pertsonaiak dira protagonista eta haurrek ipuinean parte hartu eta beraiekin jolasteko aukera dute. Aplikazioa doakoa da.

Gehiago irakurri...


Suzien Martxan parte hartu ondoren, Immigrantearen Jaian arituko dira asteburu honetan Concordiako dantzariak

2015/09/09

Ibaiko Izarra elkartea Entre Rios probintziako Immigrantearen jaiaren inaugurazioan

Immigrantearen eguna ospatzeko hiriak antolatutzen duen jaialdia urteko aktibitate nagusietako bat da Concordiako Euskal Etxeko Gazte Lurra taldearentzat. Izan ere, programako horretako ekintza guztietan hartuko dute parte aurten ere dantzariek, hiriko euskal kolektibitatea ordezkatze aldera. ‘Jaiaren aurrekoa’ delako festan eta 'Suzien Martxan' aritu ondoren, Immigrantearen Jai Probintzialean dantzatuko dute, datorren asteburuan. 

Gehiago irakurri...


Igo zure euskarazko bideoa sarera eta 500 euroko saria irabaz dezakezu ETBren "Youtuberrak" lehiaketan

2015/09/08

ETBren "Youtuberrak" lehiaketan parte hartu duen bideoetako bat

ETBk "Youtuberrak" lehiaketa martxan du eta deialdia egin die munduan zehar euskaraz bideoak egiten dituztenei, bertan parte hartzeko gonbitea luzatuz. Erraza da: sortu kanal bat You Tuben eta igo bertara zure euskarazko bideoak, lehiaketan izena eman eta parte hartu. Hilabetero 500 euroko saria jasoko du bideo onenak eta urte bukaeran kanal onenak 2000 euro eskuratuko ditu. ETB-ekin harremanetan jarri gara eta Diasporatik eta Euskal Herritik kanpo ere parte har daiteke. Zorte on!

Gehiago irakurri...


Aurrera euskal etxearen partaidetza nabaria Baradero hiriaren 4. mendeurreneko ekitaldietan

2015/09/08

‘Nuestros Aitonas’ (Gure Aitonak) liburuaren aurkezpena uztailaren 23an izan zen, Edelweiss hotelean

Buenos Aires probintziako Baraderoko euskal etxeak ez dauka momentu honetan aktibitate jarraiturik; hala ere, euskal ondorengo ugari daude eskualdean eta arbasoen omenez euren presentzia bermatu nahi izan dute hiriaren 400. urteurreneko ospakizunetan. Helburu horrekin euskal elkarteak zenbait ekintza antolatu zituen udal programaren barnean, tartean ‘Nuestros Aitonas’ (Gure aiton-amonak) liburuaren aurkezpena eta haritz baten landatzea. Etorkizunari begira mezu bat ere prestatu zuen euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


Sabino Laucirica, ikertzailea: "Ternuako baleen koipe kupel batek egungo 5.000 euro balio zituen"

2015/09/07

Sabino Laucirica ikerlaria Placentiako Heritage Award sariarekin bere Plentziako etxean (argazkia Sabino Laucirica)

Sabino Laucirica ikerlari plentziarrak Kanadako Placentia herriaren Heritage Awards saria jaso du berriki, herri horretako ondare historikoaren zabalkundean egin duen lanarengatik. Aspaldi hasi zen behar horretan Laucirica, behin mapa batean ikusi zuen Placentia horrek bere Plentziarekin zer zerikusi ote zuen jakin nahian. Bidean, Ternuako euskal baleazaleen aztarnak topatu ditu. "Placentiako ondarea egiaz geure ondarea da, euskaldunek han utzitako ondarea", azaldu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Irailaren 10ean estreinatuko da Biarritzen "Soka", euskal dantzari buruzko multimedia erakusketa

2015/09/07

"Soka" erakusketa datorren ostegunean inauguratuko da Biarritzeko Santa Eugenia elizapean

Boiseko Jaialdin izan zirenek "Soka"-ren aurrerapen txiki bat ikusteko aukera izan zuten, Euskal Kultur Erakundearen eta Basque Museum-en lankidetzari esker. Orain, euskal dantzari buruzko erakusketa multimedia honen estreinaldi ofiziala ostegunean egingo da Biarritzen, irailaren 10ean. Santa Eugeniako elizpean 400 ilustrazio (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original eta erakusketarako eginiko hainbat argazki ikusgai.

Gehiago irakurri...


Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak Urrezko Sagarra saria irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan

2015/09/04

Elena Odriozola donostiarrak Frankenstein liburuarentzat eginiko ilustrazioa

Elena Odriozola euskal ilustratzaileak (Donostia, 1967) Urrezko Sagarra jasoko du gaur ostirala Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan, Eslovakian, Mary Shelleyren 'Frankenstein' libururako sortutako lanagatik (Nordika Libros, 2013).  Galtzagorri Elkarteak proposatu zuen lan honen hautagaitza  sariketarako, OEPLIren bidez. 

Gehiago irakurri...


Iñaki Goikoetxea: "Euskaldunak ere emigrante ibili izan gara itsaso eta geltokietan ahul eta noraezean"

2015/09/04

Euskaldunok geure emigrante historia hobeto ezagutu beharko genukeela dio irudian Boiseko jaialdin agertzen den Iñaki Goikoetxeak. (argazkia EuskalKultura.com)

Mendi eta naturazalea da Iñaki Goikoetxea Arrufat. 29 urte dauzka eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan ari da komunikazio alorrean teknikari. Boiseko Jaialdin topatu genuen azkenekoz. Handik bueltan, zenbait galdera luzatu dizkiogu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia