euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak EuskalKultura.com egiten dugun guztion izenean!

2015/12/24

Apurka apurka, emeki emeki, pixkanaka pixkana iritsi gara 2015aren bukaera aldera. Hemen da berriz ere Gabona eta Urte Berria ere bertan dugu. 15 urte beteko ditu 2016an interneten EuskalKultura proiektuak. Erraz esaten da eta badirudi atzo izan zela, baina hor dira 15 urte horiek. Izango dugu horri buruz  hitz egiteko tarterik, eta nolabait ere ospatu beharko dugu, irakurle eta lagunekin, bistan da, bozkarioa partekatuz eta elkar lagunduz. Gaurkoan, ordea, mezu xinplea baino ez dakarzugu: Zorionak, eta gure agiantza onenak, irakurle!

Gehiago irakurri...


Erromako A.C.E. elkarteak Euskanta 2015-eko abestiak sortu ditu zentro okupazional bateko lagunekin... euskaraz!!

2015/12/24

Euskanta 2015en kantak ez ezik ilustrazioak ere egin dituzte partehartzaileek

Musikarekin eta euskararekin harreman berezia du Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak eta bere ekimenetan biak uztartzea lortzen du askotan. Aurtengo ENE sariaren irabazleak sei urte daramatza dagoeneko Euskanta izeneko proiektua sustatzen, hau da, erromatarrei abestiak euskaraz sortu eta produzitzeko aukera ematen. Orain arte umeak izan dira protagonista; aurten, aldiz, Lanuvio herriko zentro okupazionaleko lagunak. Emaitza entzun nahi? Segi irakurtzen!

Gehiago irakurri...


Salt Lakeko EVE WinterFest jaialdian parte hartuta emango diote agurra 2015ari Utah-ko Triskalariek

2015/12/24

Lanpetuta ibili dira aurten Utah-ko Triskalariak, baina plan ederrak dituzte 2016rako ere (Argazkiak: U.T.)

Datorren asteartean, abenduaren 29an, hartuko du parte, lehenbiziko aldiz, Utah-ko Triskalariak dantza taldeak estatuko hiriburuko EVE WinterFest festibalean. Salt Lake Cityko Salt Palace-n izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita, ordubetez. Jaialdi kultura anitzak hiru egun iraungo ditu eta Cirbie Sangroniz dantza taldeko irakasleak EuskalKultura.com-i esan dionez, “ohorea da guretzat bertan egotea, ilusio handiz arituko gara”.

Gehiago irakurri...


2015ari agur esateko, Olentzeroren bisitak, euskal jaiotzak eta jaiak Argentinako hainbat euskal etxetan (argazkiak)

2015/12/24

Tandilgo Euskal Jaiotza abenduaren 20an izan zen, Gure Etxearen aurreko plazan

Urtean zehar elkarrekin buruz buru lan egiten duten euskal etxeetako lagunak urte zaharrari ‘agur’ esateko ere biltzen dira. Laster udako atseden garaia hasiko da Argentinan baina hori baino lehen badoan 2015 urtea behar bezala agurtzen ari dira euskal argentinarrak: ospatuz, euskal tradizioari eutsiz eta datorren urtean kulturaren alde lan egiten jarraituko dutela adieraziz.

Gehiago irakurri...


Maria Gainzarain: "Euskal Etxea aurkezpen-leku ezinhobea da euskal sortzaileentzat Madrilen"

2015/12/24

Madrilen bizi den Maria Gainzarain gasteiztarra espainiar hiriburuko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta kolaboratzaile da (argazkia EuskalKultura.com)

Madril eta Paris, euren baitan euskal biztanle eta bisitari asko biltzen dituzten hiriak dira. Biak dauzkate euskal etxe aktiboak, hiriko euskaldunei zerbitzatzea eta euskal kulturaren eta euskal errealitate eta ekarpenen ispilu eta erakusgarri izateko zereginean. Maria Gainzarain gasteiztarra Madrilen bizi da eta hiriburu espainiarreko kolaboratzaile da.

Gehiago irakurri...


Carmelo Urza: "USAC munduko hainbat herrialdetara iristen da egun, baina gure erroak Euskal Herrian daude"

2015/12/23

Carmelo Urza, 67, USACeko egoitza nagusiaren atarian, Nevadako Unibertsitateko Renoko kanpusean (argazkia EuskalKultura.com)

Carmelo Urzak bizitza osoa darama unibertsitari amerikarrei atzerrian ikasteko aukerak ematen. Boise State unibertsitatean lizentziatua, Iowakoan Letretan doktore, 30 urtetik gora bete ditu USACen zuzendari, bulego nagusia Nevadako Unibertsitateko Renoko kanpusean, bertako egoitzako banderen artean ikurriña ere badagoela eta partzuergoaren logoa lauburua izanik, ekimen osoaren jatorri euskaldunaren adierazgarri.

Gehiago irakurri...


Bristoleko Euskal Etxeak aurkezpen ofiziala egin zuen eta logo lehiaketako bi finalistak aukeratu zituen

2015/12/23

Bristoleko Euskal Etxeko bazkide eta lagun batzuk elkartearen aurkezpen ekitaldian (argazkia Bristol EE)

Iragan abenduaren 5ean Erresuma Batuko hegomendebaldean bizi diren euskaldunek Bristoleko Euskal Etxearen aurkezpen ofiziala egin zuten. Ekitaldian elkartearen zuzendaritza batzordea aukeratu zen eta euskal etxearen logoa aukeratzeko lehiaketan bi diseinu finalistak hautatu zituzten bazkideek. Euskal etxe berria martxan da dagoeneko eta ideia eta asmo berriekin bor bor dator.

Gehiago irakurri...


Euskal etxe berri bat onartu du Eusko Jaurlaritzak erregistro ofizialean: Marseillako Euskal Etxea

2015/12/23

Marseillako Euskal Etxe gaztearen logoa

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal etxe berri bat onartu zuen ofizialki atzoko Gobernu Kontseiluan euskal etxeen erregistroaren baitan: Marseillako euskal etxe gaztea "Marseillako Euskal Etxea-Maison Basque de Marseille" izenarekin onartua izan da euskal etxeen erregistro orokorrean.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza, zinea eta musika San Luis probintziako Etorkinen Jaian, Villa Mercedesko EEaren eskutik

2015/12/23

San Luis probintziako Etorkinen Jaiaren 15. edizioa

Probintziako Immigranteen Jaia bere 15. ediziora iritsi da aurten San Luisen eta Villa Mercedesko Euskal Etxeak bermatu du euskaldunen presentzia. Euskal Herritik propio etorritako Kepa Ramos Herrero enpresari bilbotarra lagun, euskal etxeko kideek jaiaren programako ekintza guztietan hartu zuten parte. Euskara ere entzun zen Calle Angosta delako jai-gunean, Carlos Gabilondok aurkeztutako Loreak filmari eta Camerata de la Luna abesbatzak emandako kantaldiari esker.

Gehiago irakurri...


Montevideotik eta Santiagotik ere, Euskararen Eguneko argazki gehiago: euskal hiztunak kalera atera ziren festa ospatzera

2015/12/22

Montevideoko Aldaxka euskal elkarteko kideak kalera atera ziren herrikideei euskal hizkuntzaren berri ematera

Urte ia amaitzear dela, oraindik ere ari zaizkigu heltzen Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetako argazkiak. Azken zakukada honetan bildu ditugu Txileko Santiagoko "Colectividad Vasca" elkarteak egin zuen festakoak eta Montevideoko Aldaxka euskal elkartearen ospakizunekoak; azken hauek hiriko kaleetan ibili ziren euskararen berri ematen Montevideoko hiritarrei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia