euskal diaspora eta kultura
2016/02/04
Garaiz zabiltza oraindik, baina ez zazu azken egunerako utzi. EuskalKultura.com-ek zozketa berria antolatu du bere irakurleen artean, oraingoan hiru CD eta liburu bat zozketatuz. Lehenengo CDa, Maral talde euskal-argentinarraren azkena da, hainbat euskal kantu tridizional bildurik; bigarrena, Kalakan taldearen azkena; hirugarrena --bi CDko bilduma-- Xiberoko jauziena; eta, azkenik, liburua, ingelesez, Boiseko euskal ondarea aipagai hartzen duena. Parte hartzeko, aski duzu email bidaltzea, beherago adierazten dizkizugun jarraipideak gogoan. Zorte on!
2016/02/04
U-riharri –Uruguay-Ribes-Harriague– izenarekin aurkeztu zion Ander De la Fuente EUH-UPVko arkitektoak proiektua hiriko gobernuari. Udalak begi onez hartu du proposamena eta Upeltegiaren lur eremuak txukuntzeko ardura hartuko du bere gain, lehenbailehen hasteko hitza ematearekin, gainera. Proiektuak, aztarnen berreskuratzeaz gain, txakolin ekoizpena eta estropada erakusketak egiteko helburua ere badu. "Ondarea ez dugu bakarrik monumentu gisa gorde nahi, bizia eman zion izpiritua ere berreskuratu nahi dugu", azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal arkitektoak.
2016/02/03
Ostiral honetan hasiko da Bartzelonan Zinemaldia.Cat, Kataluniako euskal zinemaldiaren hamaikagarren edizioa. Euskal Etxeak antolatuta, jaialdiak Euskal Herrikomugak gainditu dituen euskal zinema erakutsiko du: munduan zehar egin diren filmak eta dokumentalak, eta nazioarteko zinemaldietan ikusgai izango direnak. Horien artean, esaterako, Miamiko euskal pilota munduari buruzko "Jai Alai Blues" dokumentala.
2016/02/03
Igande honetan, hilaren 7an, Superbowl igandea da AEBetan, bertako kirol gertakizunik handienaren eguna, eta 50. Superbowl-ak telebista errekorrak haustea espera da. Miamin, ordea, bertako euskaldunek izango dute, egun berean baina hori baino lehen, zer ospatu, euren Lehen Herri Kirol Jaialdia antolatu baitute, Jai Alaiaren inguruan bizi direnen eskubideak aldarrikatzeko neurri batean (estatuko legegileek aztergai daukate egunotan), euskal kulturaz gozatzen duten bitartean.
2016/02/03
Hiru babesle izango lituzke proiektuak: Euskal Herriko Unibertsitateko GPAC-Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldea; Saltoko Udala; eta, kudeatzaile nagusi, Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxea. EHUko Ander De la Fuente Arana arkitektoak izan zuen ekimena aurkezteko ardura, Uruguaiko Ondare Kulturalaren Batzordeko ordezkari den Magela Terzano lagun. Euskal Etxeko lagunek gonbidaturik, EuskalKultura.com presente izan zen bai aurkezpenean bai ekintzari lotuta burutu ziren hainbat aktibitatetan.
2016/02/02
Loreak Palaciosek Josu de Garritzen lekukoa hartu berri du Mexikoko Euskal Etxearen presidente karguan, eta elkartearen etorkizunari eta erronkei buruz solastu da EuskalKultura.com-ekin. "Galdua dugun gazteriaren aldeko apustua egin behar dugu, nahiz eta jakin oso zaila dela gazteak erakartzea kultur eskaintza hain zabala eta erakargarria duen hiri honetan. Eta garrantzitsua da baita ere galdutako bazkideak berreskuratzea", azaldu du.
2016/02/02
Mundu mailako sari berri bat aurkeztu zuten atzo Donostian, Basque Culinary Center-en, sukaldaritza eta euren lana, sukaldaritzatik haratago doan eragina eta oihartzun sozial iraunkorrez gauzatzen duten sukaldarientzat. Joan Roca, Elena Arzak eta Gaston Acurio chefek aurkeztu zuten engaiamendu soziala nabarmendu nahi duen 'Basque Culinary Word Prize'. Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da eta 100.000 euroko ekarpena dakar, ekimen gastronomiko sozial batean berrinbertitu beharrekoa.
2016/02/01
Bost urte baino ez zituela hasi zen Josette Daramy (Bakersfield, 1979) Kern County Basque Club-arekin dantzan, baina unibertsitate urteak helduta, utzi behar izan zuen. Orain, hogei urte geroago, bueltan da. “Dantzak irakasteari utzi egin zion Kristie-k (Onaindia) eta arazoak zituen Klubak ordezko bat bilatzen, nik esan nien irakatsi nituela aspaldi eta berriz ere egin nezakeela”, azaldu dio EuskalKultura.com-i.
2016/02/01
Urte berrian sarturik berriro abiatu dira 'Boise State University'k hainbat asteburuz Euskal Ikasketen alorrean antolatzen dituen tailerrak. Saioek, 'Euskal', 'Historia', 'Antropologia', 'Soziologia' eta 'Genero' markak daramatzate eta arlo horietako ikasleei eskaintzen zaizkie bereziki baina ez bakarrik. 2016ko saioak azken larunbat-igande honetan hasi dira, John Ysursaren "Being American and Basque" izenpeko tailerrarekin, eta apirilaren 2-3an bukatuko, Meggan Laxalt-ek Boiseko euskal lekuez eskainiko duen asteburuarekin.
2016/01/29
Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Rocio Basterra euskal argentinarrari. Rocío euskara irakaslea da Patagoniako Euskal Etxean eta egunotan Euskal Herrian izan da oporretan. Egunkariari adierazi dionez, argentinar bat euskaraz entzuteak biziki harritu omen ditu bertakoak, baina aho zabalik utzi dituena zera da, Argentinan ikasi zuela jakitea!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus