euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kubako Aberri Eguna urtetik urtera jendetsuagoa: aurten 300 lagun bildu zituen, Durangoko Azokaren 50 urteak ospatuz

2016/04/05

Habanako euskaltegiko ikasleek osatu duten abesbatzak Aberri Eguneko festan abestu zuen (argazkia Kuba EE)

Habanako Aberri Egunaren ospakizunak jende andana bildu zuen iragan martxoaren 27an, 330 bat lagun, Kubako Euskal Etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Horrez gain, elkarteak Euskal Aste bat ere ospatu zuen, zenbait hitzaldi eta kultur ekitaldiekin. Jarduera hauetan euskararen garrantzia azpimarratu zuten -- "gure herriaren nortasuna"-- eta Durangoko Azokaren jarduna goraipatu zuten, 50 urte hauetan euskal kultura sustatzeagatik.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek historia liburu bat eta euskal CDak dauzka zozketagai: ostirala, azken eguna parte hartzeko

2016/04/05

Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen liburua eta zenbait kantariren hiru diskoak

EuskalKultura.com-ek zozketagai ipini ditu liburu bat (ingelesez) "Modern Basque History", Cameron Watson-ena; eta Iparraldetik datozkigun hiru musika CD: Kalakan hirukotearen "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Ohi bezala, parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez. Datorren ostirala da parte hartzeko azkeneko eguna.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak kanpoko Gizataldeen eta Euskal Etxeen arloan espezializatzeko beka deialdia egin du

2016/04/04

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak deialdi egin du lau bekadun aukeratzeko kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko eta prestatzeko. Bekek 12 hilabeteko iraupena izango dute. Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen (2); Euskadiko Ordezkaritzan Argentina-Mercosuren (1); Estatu Batuetan (1).

Gehiago irakurri...


Gaur arratsaldean ‘Raíces Vascas’ irratsaioa estreinatuko du Argentinan eta sarean La Platako Euzko Etxeak

2016/04/04

Lelio Sanchez, bere bi eginkizuentan: futbol taldeko kideekin eta Unibertsitateko ekintza batean

Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldeko kapitaina eta kazetaritza ikasle den Lelio Sanchez aurkezle, astelehenero emitituko da saioa, 18etatik 19etara, Internetez ere entzun daitekeen Alta Voz irratian. Euskal Etxearen ‘ahotsa’ izango den programak bi gonbidatu berezi izango ditu lehenengo saioan: Jorge Batiz eta Maria Fernanda Astigarraga, erakundeko erreferente nagusietako bi.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren X. urteurrenean, musika, dantzak eta Malvinak gogoan

2016/04/04

Ehundi gora dantzarik ospatu zuten aurten ere Aberri Eguna Cañuelasko Denak Baten jaian (argazkia EuskalKultura.com)

Programa berezia garatu zuten Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko lagunek joan den asteburuan euren jai nagusiaren 10. edizioa ospatzeko. 2016ko Aberri Eguneko Dantzari Topaketan, danborrada eta dantzak ez ezik, zuzeneko musika euskal-argentinarra Maral taldearen eskutik eta ‘Paella Erraldoiaren showa’ izeneko proposamen gastronomiakoa ere jaso zituzten gonbidatuek. Apirilaren 2a izanda, Malvina Irletako gerrako beterano eta hildakoak gogoratu ziren.

Gehiago irakurri...


Emozioz eta musikaz beteriko Errugbi Gauaren ostean, Pariseko Eskual Etxeak bere urteroko festa ospatuko du bihar

2016/04/01

Eskual Etxea jendez lepo egon zen Frantzia eta Ingalaterraren arteko errugbi partida ikusteko (argazkia Paris EE)

Asteburu bizi bizia izango du Pariseko Eskual Etxeak, larunbatean elkartearen festa ospatuko baitu. Euskal Etxeko elkarteetako taldeek erakustaldiak eskainiko dituzte, Inauterietako erraldoi konpartsa ere tartean, eta Festaire taldeak jarriko du musika. Bestalde, iragan martxoaren 22an, Errugbi Gau jendetsua egin zen euskal etxean, Frantzia eta Ingalaterraren arteko Sei Nazioak txapelketako partida ikusteko aitzakiarekin. Giroa bikaina izan zen, Pamplonica txarangak lagunduta.

Gehiago irakurri...


Verónica Zulaica, Cañuelas-etik: "Aberri Eguneko Dantzari Topaketa gure euskal engaiamenduaren adierazgarri da"

2016/04/01

Veronica Zulaicak, 47 urte, dio Argentinako Cañuelastik Euskal Herriaren geroa Diasporako euskaldunei ere badagokiela

Buenos Aires probintziako Cañuelasen jaioa, Verónica Zulaica abokatua da, euskaldunen biloba eta euskalduna familiaz, sentimentuz eta deliberoz. Bere euskal etxea, Cañuelasko Denak Bat, jo ta fuego ibiliko da datorren asteburuan, Argentinako euskal komunitateko gazte askorentzat hitzordu ekidinezina bilakatu den Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren hamargarren urteurrena ospatzen.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeko euskal giroa indartzen lanean ari dira Chivilcoyko Beti Aurrerako Batzorde berriko lagunak

2016/04/01

Beti Aurrerako dantzariek herriko jaialdi solidario batean hartu zuten parte martxoan

Urtarriletik, astelehenero biltzen da Buenos Aires probintziako Chivilcoy herrian bertako euskal etxeko batzorde berria, 2016ko ekintzen programa eratzearren. Argi daukate helburua: “Etxeko euskal giroa sendotzea eta Euskal Herriko kultur adierazpenak oro garatzea elkarteko egunberoko bizitzan”. Horri begira mota ugaritako aktibitateak ari dira antolatzen, batere ahaztu gabe Chivilcoyko herriaren eta euskal etxekoen arteko etengabeko lankidetza.

Gehiago irakurri...


Badator Literaldia 2016: Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, ipuinak, poesia, bertsoak eta hip hop-a

2016/03/31

Literaldia 2016ko irakurraldi baten afitxa

Ostiral honetan abiatuko da Bartzelonan Literaldia, Euskal Etxeak urtero antolatu duen euskal literatura jaialdia. Apirilean zehar Euskal Herriko idazleak, olerkariak eta ipuin kontalariak izango dira Bartzelonan, baina jaialdiak, ohi duen legez, bide berriak urratzen jarraituko du eta beste poesia mota batzuk ere bildu ditu bertara: bertsolariak eta hip hop kantariak. Jarraian, egitarau osoa.

Gehiago irakurri...


Zesta (Jai-Alai) ikasteko doaniko eskolen eskaintza egin du Nevadako Elkon Fernando Lejardi pilotariak

2016/03/31

Fernando Lejardi, Nekane alabarekin, Elkoko frontoian zesta puntara jolasten (Argazkia: M.M.)

Zesta puntako mailarik gorenean ia hamarkada biz ibili ondoren, erretiroa hartu duen Fernando Lejardik (Ziortza-Bolibar, 1973) eskuratu berriak ditu Markinatik Elkora bidaliak plastikozko hiru zesta. “Hasi barrientzako dira, ikasteko, nahita be ez dira apurtzen”, aitortu du. Prest dago bera bost bat laguni zestaren hasi-masiak irakasteko. “Ikastea eta ondo pasatzea da asmoa, . Eskaintza egina dago, Ikusiko orain pizten duen interesa eta emaitzak”, esan dio EuskalKultura.com-i

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia