euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantzisko eta Gardnerville ondoren, asteburu honetan Chinoko euskal festan kantatuko du Menditarrak-ek

2016/09/01

Menditarrak-eko kideak kantuz modu herrikoian joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen kantinan (argazkia JLB)

Joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean aritu ondoren eta azkeneko astearte honetan Nevadako Gardnervilleko JT Basque ostatuan emanaldi ederra eskaini ondoren, prest dago Menditarrak kantari talde baxenabartarra datorren asteburuan Chinoko piknikean kantatzeko. Hori eta gero, datorren astean, Bakersfield-eko Wool Growers euskal jatetxean kantatzea geratzen zaie Euskal Herrira itzuli bidean jartzeko.

Gehiago irakurri...


Baraderoko Aurrera Euskal Etxe argentinarrak San Inazio eta Independentziaren Bigarren Mendeurrena ospatu zituen

2016/09/01

Loiolako San Inazio eguneko ekitaldian, Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena ere izan zuten gogoan Baraderoko Aurrera Euskal Etxeko lagunek

Buenos Aires probintziako Baraderoko euskal gizataldeak bi ospakizun batu zituen hiriko Udal Museo Historikoan egindako ekitaldi bakarrean. Loiolako Iñaki Deunaren egunean bertan, euskal santua omentzeaz gain, Argentinako Independentziaren Bigarren Mendeurrena dela eta plaka oroigarri bat ipini zuten Aurrerako kideek Museoaren atarian.

Gehiago irakurri...


Judas Arrieta artistak gaur aurkeztuko du Boiseko The Modern Hotel-en egin duen murala

2016/09/01

Judas Arrietak Boisen sortu berri duen "Wonder Stories" murala (argazkia The Modern Hotel)

Judas Arrieta margolari hondarrabiarrak mural bat sortu du Boiseko The Modern Hotel-eko horman, hiriko artista egonaldi programa baten barruan. Gaur, euskal komunitateak sustatzen duen hileko "Lehen Osteguna" festarekin batera, muralaren aurkezpen ofiziala egingo da. Hotelak festa egingo du, koktel, pintxo, zuzeneko musika eta jokoekin, Boise Weekly egunkariak aditzera eman duenez. 

Gehiago irakurri...


Quebeceko euskal etxeak Xutik taldearen musikarekin ospatu zuen elkartearen 20. urteurrena

2016/09/01

Xutik taldearen kontzertua Euskaldunak Quebec elkartearen 20. urteurrenean (argazkia Quebec EE)

Hogei urte bete ditu aurten Quebeceko Euskaldunak elkarteak, 20 urte Ipar Amerikako bazter honetan euskal kultura sustatzen eta zabaltzen. Abuztuaren 26tik 28ra elkarteak festa egin zuen, urteurrena ospatuz, Iparraldeko Xutik taldearen musikarekin. 

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com: buletina irailaren 1ean itzuliko da, bitartean abian da zozketa berria

2016/08/26

Zozketagai dira irudiko liburua, bi CDak, DVDa eta bisita gidatu bat Donostiara

Gutxi geratzen da abuztua amaitzeko eta, askorentzat Euskal Herrian, opor garaiari agur esan eta irailarekin bat ikasturte edo lanurte berriari ekiteko. Urtero bezala, EuskalKultura.com-en abuztuan ez dugu buletina emititu eta epe hau baliatzen ari gara barne lanak egin eta ikasturte berriari begirakoak prestatzeko. Astebeteko oporrak ere hartu ahal izan ditugu, geuk ere iraila arnas berriez hasteko. Datorren astean itzuli bitartean, zozketa berri bat ere antolatu dugu. Hona arauak:

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak lanpostua deitu du Baionan, Eusko Diaspora eta beste zenbait ardura kudeatzeko

2016/08/05

Eusko Ikaskuntzaren logoa

Zabaldu berria du deialdia Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak, Baionako bere egoitzan lan egin eta bertatik Eusko Diaspora proiektuaz, komunikazio alorraz eta beste lan batzuen koordinazioaz okupatzeko. Asmoa, irailaren batetik aitzina lanean hastea da. Hautagaiek euskara eta frantsesa behar dute menperatu, baita gaztelania ere eta ingelesa. Orain arte Maialen Zamponi zen zeregin hauetan, baina aurretik zekarren bere proiektu pertsonal batean murgiltzea deliberatu duela esan dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Manuela Souto: "Hango edo hemengo euskaldun, AEBetako Udalekun Etxean bezala sentiarazi naute"

2016/08/04

Manu Souto euskal-argentinarra NABOren Udalekuan ibili da begirale laguntzaile bi astez (argazkia MM-EuskalKultura.com)

16 urte dauzka eta argentinar eta euskalduntzat dauka bere burua. Manuela itzuli berria da Pampara, sorterri duen Macachinera, bi aste eman ondoren Salt Lake Cityn, NABO Ipar Ameriketako euskal federazioaren Udalekun begirale laguntzaile ibili ondoren. Diasporaren balioa eta munduko euskaldunen arteko elkartasuna bizi eta dastatu duela dio, Estatu Batuetako euskaldunek besoak zabalik hartu baitute. "Sinestezina izan da", dio.

Gehiago irakurri...


Gernikako Arbolaren kimuak eskaintzen dizkiete Argentinan, zainduko dituzten euskal etxe edo erakundeei

2016/08/03

Buenos Airesko Juan de Garay Plazatxoko Gernikako Arbolaren kimua,Etxe Larrosa ondoan (argazkia EuskalKultura.com)

Aurretik ere eskaintza eskuzabala egina du Gernikako Arbolaren kimuak etxean zaintzen dituen Salvador Oria euskal-argentinarrak. Oraingoan euskal arbolaren lau ale banatuko ditu, dituen azkenak. Jatorria, Buenos Airesko Juan de Garay plazatxoko arbola daukate. Ale bat nahi duen euskal-argentinar erakundeak, bere egoitzan  emailez eska dezake info@euskalkultura.com-era idatziz eta guk berehala jarriko dugu harremanetan Oria jaunarekin.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko alkateak aurten 25 betetzen ari den Zingirako Euskaldunak EEko ordezkariak hartu ditu

2016/08/03

Chascomuseko Javier Gaston alkatea zinegotzi Santiago Mucarellorekin eta Ignacio Cazaux, Gustavo Armendariz eta Ana Maria Sallenaverekin (argazkia El Fuerte Diario)

Buenos Aires probintzian, Chascomuseko alkateak herriko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko ordezkaritza bat jaso zuen. Euskal elkarteak aurten 25 urte beteko dituela-eta, festa kaleetara ere zabaldu nahi dute euskal etxekoek, kalejirak eta desfile moduko bat ere antolatuz, musika eta dantzariekin batera, ospakizunak herri osoa uki dezan. Juan ignacio Cazaux, Gustavo Armendariz eta Ana Maria Sallenave elkarrizketatu ziren Udaletxean.

Gehiago irakurri...


Arsenio Zubkovsky, euskararekin maitemindutako siberiar bat euskara ikasten Kaliningrado hiri errusiarretik

2016/08/02

"Kaixo, zer moduz?". Honela, euskaraz, agurtzen du Kaliningrado hiri errusiarrean bizi den 22 urteko Arsenio Zubkovsky gazte siberiarrak. Krasnoyarsk-en jaioa, txapela buruan ikus daitezke, Baskoniako bufanda lepoan eta elastiko jai-alai irudiduna soinean; jantzi hauekin ez da zaila berari erreparatzea, batez ere ikurriña aipatzen denean. "Euskal Herrira bidaiatzeko ametsa nuen", esaten du, begirada eraikin sobietar zorrotzetara galduta. Gauzatu zuen, baina, ametsa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia