euskal diaspora eta kultura
2016/09/16
Euskal Kultur Astea irailaren 25ean hasi eta astebetez luzatuko da, elizkizunak, erakusketak, zinema eta afaria barne. Aurten 60. ediziora iritsiko den ekitaldi honetako ekintzek, azken hilabete hauetan egin direnekin batera, Euskal Etxearen 70. urteurrena ospatzea dute helburu nagusi.
2016/09/15
Peruko Euskaletxearen 30. urteurrena ospatzeko gertu daude Limako euskaldunak eta euskaldunen lagunak, eta horretarako Euskal Aste oso bat antolatu dute. Jarduerak astelehenean hasiko dira, "Loreak" filmaren emanaldi batekin. Horrez gain, astean zehar euskara, musa, musika, gastronomia eta dantza ekitaldiak egingo dira eta festa igandean amaituko da urteurreneko bazkari batekin.
2016/09/15
Antzinako euskal musika protagonista izango da Parisen eta Europako beste zenbait hiritan datozen hilabeteetan Enrike Solinís eta Euskal Barrokensemble-k Frantzia, Austria, Belgika eta Kataluniako agertokietan eskainiko duten programa bat medio. Lehenengo geralekua Paris izango da, datorren larunbatean, Radio Francek bere estudioetatik zuzeneko kontzertu bat eskaintzeko aukeratu baititu, Frantzia soan entzungo den saioan. Gero datoz Viena, Turnhout, Bartzelona, Bilbo...
2016/09/15
San Martin de los Andes Euskal Txokoa-ri hartu dio lekukoa Etorritakoengatik Euskal Etxeak eskualdeko euskal erakundeen bigarren Topaketa antolatzeko. Bilera datorren astean izango da, iraileko azken asteburuan, eta egun hauetan programa berezi bat ari dira antolatzen Puerto Madryngo euskal erakundeko kideak bisitariei harrera egokia egitearren. Honekin batera, Etorritakoengatik-eko lagunek ‘Madryn al Plato’ko euren partaidetzaren berri ere helarazi digute.
2016/09/14
Aurrera darrai EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Oraingoan, sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua, Urazandi bildumakoa. Parte hartzeko muga, irailaren 30a. Baina ez utzi azken egunerako. Eman izena oraintxe bertan!
2016/09/14
Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentrua irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan. Zientzia politikoetan, genero ikasketetan. Epea hautagaiak aurkezteko azaroaren 1ean bukatuko da eta 2017ko abuztuaren 1ean posturatuko litzateke.
2016/09/14
Etxepare Euskal Institutuak eta Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak euskal ikasketa katedra jarriko dute abian 2017an, Jean Haristchelhar Euskaltzaindiako buru izan zenaren omenez. Hélène Vélasco-Graciet unibertsitateko presidenteak eta Mari Jose Olaziregi Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak sinatu zuten lankidetza hitzarmena, eta Etxeparek aditzera eman duenez, katedra berriak literatura, linguistika eta iberiar ikasketak sustatuko ditu.
2016/09/14
Urte hasieratik hainbat ekintza burutu baditu ere, joan den asteburuan izan zuten Zingirako Euskaldunak-eko kideek euren urtebetetzearen ekitaldi nagusia. Eta ez zuten bakarrik ospatu: Buenos Aires probintziako beste euskal etxe batzuetako lagunek bat egin zuten chascomustarrekin. Asteburuko programa oparoa eskaini zien erakundeak komunitateari eta bisitariei; baina dudarik gabe, proposamen arrakastatsuenak larunbateko erromeria –400dik gora gonbidaturekin– eta igandeko bazkaria –250ekin– izan ziren.
2016/09/13
AEBetako Nevada estatuko bulego ekonomikoko arduradunak Bizkaia bisitatzen ari dira, lurraldeak elektrizitatearen eta automobilgintzaren sektoreetan dituen aukerak ezagutzeko. Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu zuen atzo Nevadako bisita uztailean, Washingtonen, Smithsonian Folklife Festival jaialdian izandako lehen hartu-emanen ondoren gauzatu dela, eta Bizkaia eta bertako enpresak ezagutzeko hurbildu direla. Rementeriak baieztatu du Aldundiak lanean jarraitzen duela nazioarteko bisitari gehiago lortzeko eta Bizkaiarentzat ekonomia-jarduera eta enplegua sortzeko aukerak ahalbidetzeko.
2016/09/13
Komunitateari begirako mota askotako ekintzak egin dira azkeneko egunetan Coronel Pringlesen hirira eta eskualdera iritsi ziren etorkinak gogora ekartzeko. Bertako Eusko Biltzar Euskal Etxeko lagunek euskal presentzia bermatu dute zeremonia ofizialean, ikurrina mastaratzen, eta kantinan eta erregin hautaketan, euren ordezkaria aurkezten. Omenaldia jaso zutenen artean, euskal jatorriko Joaquin Ricardo De Aduriz alkate ohia izan zen saridunetako bat.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus