euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euskal Asteko egitarauko proposamen berriak: "Mintzodromoa", Gure Esku Dagoren hitzaldia...

2016/10/26

2016ko Necocheako Euskal Aste Nazionalaren logoa

Gero eta gutxiago falta de 2016ko Euskal Aste Nazionala hasteko eta programako ekintza nagusiak baieztatuta badaude ere, hainbat xehetasun eta berritasun pixkanaka ari dira zabaltzen antolatzaileak. Azkeneko hauen artean, euskarari buruzko zenbait. "Mintzodromoa’, adibidez. "Necocheako 'Mintzodromo'an, aurrez aurre bertan, edo Skype bidez Donostiko sagardotegi batera hitzordu paralelo batean bildutako euskaldunekin hitz egin eta jolastu ahal izango dugu euskaraz", esan digute.

Gehiago irakurri...


‘Bi Gara’, oroigarri "original eta erabilgarriak", Argentinako Pergamino hirian egindakoak eta euskal motibodun

2016/10/25

'Bi Gara' markako produktuak

Mota askotako produktuak diseinatzen eta saltzen dituzte Argentinako Pergaminotik Valentina Miguelena eta Eliana Dubarry euskal argentinarrek ‘Bi Gara’ euskal markarekin. Abarkak gordetzeko poltsak, kalimotxoa edateko edalontziak eta pitxer termikoak dira eskaintzen dituzten euskal oroigarrietako batzuk. Produktuak salgai daude Pergaminon eta Buenos Airesen, baina on line ere eska daitezke eta Argentina osora bidaltzen dira, baita urrutiagora, eurekin hala adosten bada.

Gehiago irakurri...


Euskal Diaspora hizlari Hamaika Telebista katean: "Euskal jatorridun jende asko dago atzerrian, energia hori probestu behar dugu"

2016/10/25

Xabier Zubillaga, Alejo Conti eta Facun Aznarez, "Artekale" saioan (argazkia HamaikaTelebista)

Hamaika Telebista kateko "Artekale" saioak Diasporari eskaini dio tartea hilabete honetan eta horretarako Diasporako hiru euskalduni eman zien hitza: Xabier Zubillaga, Alejo Conti eta Facun Aznarez-i. Hiruak argentinarrak eta hiruak euskal hiztunak. Argentinatik haratago Diaspora zabala badagoela aipatuz hasi ziren, eta gai honi buruzko hausnarketa interesgarria egin zuten. Jarraian, saioaren bideoa. 

Gehiago irakurri...


Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo eta gehiago Bartzelonan izango dira Euskal Herria Sona! jaialdian

2016/10/24

Aurtengo jaialdiaren karteletako bat

Azaroaren 4ean hasiko da aurtengo "Euskal Herria Sona!", Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen euskal musika jaialdia. Aurten ere, egitarau oparo eta potoloa dakar jaialdiak, euskal musika talde ezagunenetako batzuekin: Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo... Musika estilo desberdinek lekua dute jaialdian, eta rock doinuekin batera Juan Mari Beltranen txalaparta, La Basuren hip-hop-a eta Kukai dantza taldearen emanaldiak ere izango dira entzungai/ikusgai. Gainera, kontzertuetako asko doan izango dira.

Gehiago irakurri...


Bahía Blanca-ko La Nueva egunkariak elkarrizketa egin dio Rocio Basterrari: "Hemengo... eta hango euskaldun bat", dio

2016/10/24

Rocio Basterra (argazkia La Nueva)

Argentinako euskaldunen artean, nork ez du ezagutzen Rocio Basterra viedmatarra, euskalduna eta euskara irakaslea, bere lana, etengabeko euskal engaiamendua eta egiten dituen gauzei ipintzen dien entusiasmo kutsakorra? Euskal Herrikoen artean, bat baino gehiagok gogoan izango du bere beharra ETBko aurkezle gisa "Yes, we jai" saioan, bere agerpena "Mihiluze"n eta euskal argentinar peto gisa, engaiaturik euskara eta euskal kulturarekin egin dituen hamaika partaidetzak. Orain ere, kameren aurrean ipini da Oier Plazak deiturik eta huntaz eta hartaz erantzun du Bahia Blancako La Nueva egunkarikoek egin dioten elkarrizketan.

Gehiago irakurri...


San Miguelgo Askatasunaren Bideak Gernikari buruzko gogoetaldi bat eragin du hiriko Institutuko ikasleen artean

2016/10/24

Gernikari buruzko gogoetaldia urriaren 15ean, goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara, egin zen, Ángel D´Elia Institutuko instalazioetan

Ángel D´Elia Institutuko Kultur Zuzendaritzak eskaturik, Gernikako bonbardaketari buruzko gogoetaldi bat antolatu zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko San Miguel herriko Askatasunaren Bidea euskal elkarteak, nerabe eta helduei begira. Tailer gisa eratutako ekitaldia bukatzean, gaiarekin lotura zuten artelanak sortu zituzten partaideek.

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeak 60. urteurren jendetsua ospatu zuen, Hondarribiko Gran Sol jatetxeak eginiko bazkariarekin

2016/10/21

Hondarribiko Gran Sol Jatetxeko Bixente Muñoz eta lantaldea Pariseko Eskual Etxearen urteurrenean (argazkia Paris EE)

Festa handia izan da iragan asteburuan Pariseko Eskual Etxean, elkarteak bere 60. urteurrena ospatzen zuela-eta. Larunbatean, rock kontzertu gaualdi batekin hasi ziren ekitaldiak. Igandean, aldiz, 150 lagundik gora bildu ziren euskal etxera, Hondarribiko Gran Sol jatetxeko Bixente Muñoz sukaldariak prestaturiko bazkariaz gozatzera. 

Gehiago irakurri...


Hamar egun barru itxiko du epea Nevadako Unibertsitateak Euskal Ikasketetan eskaintzen duen irakasle posturako

2016/10/21

Deialdiaren baldintzak Nevada-Reno Unibertsitatearen webgunean

Epea azaroaren 1ean bukatuko da. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa irakasle laguntzaile baten bila dabil. Hautagaiek doktore maila behar dute izan, euren esparrua gizarte zientziak, bereziki antropologia ekonomikoa edo historia ekonomikoa izanik, fokua Euskal Herrian eta bertako kooperatibetan; edo, bigarren gai lehenetsia, Zientzia Politikoetan, genero ikasketetan. 2017ko abuztuaren 1ean hasteko da.

Gehiago irakurri...


Euskal zine zikloa eta Ohiko Batzar Orokorra hilabete honetan Mendozako Denak Bat Euskal Etxean

2016/10/21

‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa urriaren 10etik 17ra egon zen ikusgai Mendoza hirian

Bi pelikula proiektatuko dira hilabete honetan Mendozako Udaleko Mikrozinean Denak Bat Euskal Etxearen eskutik: larunbat honetan, Miguel Courtois-en ‘El lobo’ eta hurrengoan, Manuel Gutierrez Aragonen ‘Todos estamos invitados’. Gonbite honekin batera, urriaren 30ean bere Ohiko Batzar Orokorra izango duen erakundeak bere azken ekintzen berri helarazi digu.

 

Gehiago irakurri...


Eduardo Strauss Urioste, Andeetako istriputik bizirik atera zen uruguaitarra, bere euskal sustraien bila gaur "Origen" saioan

2016/10/20

Eduardo Strauss Urioste euskal-uruguaiarra (argazkia OrigenETB)

1972an Andeetan istripua izan zuen hegazkin famatu hartan zihoan Eduardo Strauss Urioste uruguaiarra, orduan 25 urteko errugbi jokalaria zena. Hegaldian zihoazten 45 lagunetik 16 bakarrik atera ziren bizirik elurrezko infernu hartatik, 72 egun latz igaro ostean, -25 eta -40 graduko tenperaturarekin. Biziraupen istoria gogor hau kontatuko du Strauss Uriostek, "Origen" taldeko adituekin batera bere euskal sustraiak bilatzen dituen bitartean. 22.30tan ETB-2n.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia