euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Independentziaren 2. Mendeurreneko Euskal Festan ‘Cueca-Fandangoa’ estreinatu dute Llavallolgo Euskal Echean

2016/11/02

Llavallolgo Euskal Echea Ikastetxearen Euskal Festa urriaren 29an izan da aurten

Urteroko bere jai nagusia ospatu du azken larunbat honetan Llavallol-go Euskal Echea Ikastetxeak, 2 eta 18 urte arteko milatik gora ikasle partaide. Jaiaren programak mota askotako ekintzak batu zituen, dantza eta kirol erakustaldiekin hasiz eta mikro-ekimenetako standen aurkezpenak ere tarteko. Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurreneko urtean, baina, ekarpen berezi bat: ‘Cueca-Fandangoa’ izeneko koreografia estreinatu zuten Aitor Alavak zuzentzen dituen Euskal Echea-ko dantzariek.

Gehiago irakurri...


Mexikora bidaia egin ostean, gaur Habanan hasiko den azokan ere parte hartuko dute euskal enpresek

2016/10/31

Habanako FIHAV azokako Euskal Pabilioia (argazkia Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gaur inauguratuko da Kuban Habanako XXXIV. Nazioarteko Azoka-FIHAV, eta bertan da euskal enpresen ordezkaritza bat, Karibeko uhartean negozio aukerak lantzeko prest. Ostirala arte luzatuko da azoka eta hainbat ekitaldi eta bileren artean, euskal ordezkariek Kubako Euskal Etxearekin hitzordua izango dute. Iragan astean, aldiz, Mexikon izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako diputatua, bertan lanean ari diren euskal enpresekin biltzeko.  

Gehiago irakurri...


Nagore Goitiandia eta Vasco Bilbao dira "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ko bi AEB partaideak

2016/10/31

Vasco Bilbao, Nagore Goitiandia Gernikako Arbola bisitatzen Gloria Totoricagüenarekin

Boiseko Nagore Goitiandia eta New Yorkeko Vasco Bilbao dira Bizkaitik kudeatzen den "Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko Lidergo Programa"ren lehenengo edizioko bigarren modalitateko bi parte-hartzaile estatubatuarrak. “Programa honek Bizkaia eta Amerikako Estatu Batuak/Kanada arteko errealitate enpresarial, zientifiko, teknologiko, instituzional eta kulturalari buruzko jakintzaren plataforma garatu nahi du”, Bizkaiatalenteko zuzendari gerente den Ivan Jimenezek baieztatu duenez.

Gehiago irakurri...


Izaskun Kortazar euskara irakaslea Brasilen da euskal kultura eta herri kirolei buruzko hitzaldiak ematen euskal etxeetan

2016/10/28

Izaskun Kortazar, ezkerrean, urdinez jantzita, Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko zenbait kiderekin (argazkia IKortazar)

Bigarren urtez jarraian Izaskun Kortazar euskara irakaslea Brasilen da, bertako euskal etxeetan euskal kulturari buruzko zenbait hitzaldi emateko. Kortazar Sondikan jaioa da, Bizkaian, baina dozena bat urte daramatza Boisen eta irakasle da BSU unibertsitatean. Egunotan Sao Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxean herri kirolei buruzko hitzaldia eman du, eta asteburuan Porto Alegren eta Pelotasen izango da Rio Grade do Sul-eko Euskal Etxearekin.

Gehiago irakurri...


Euskal bost sukaldari Mexikora joango dira azaroko lehenengo astean Miniature-Euskadi Gastronomika-ren eskutik

2016/10/28

Goi miniatura-sukaldaritzan espezializatutako sukaldariek abangoardiako pintxoen sukaldaritzaren hoberena eramango dute Ipar Ameriketako nazio honetara eta esperientzia-afariak eta ikastaro magistralak eskainiko dituzte. Basquetourrek, Euskadi Gastronomika produktu-klubaren bidez, lankidetzan dihardu Miniature-kin euskal gastronomia honelako ekintzen bidez zabaltzen. Bosr euskal dukaldariak Mexiko Hirian eta San Miguel de Allendeko jatetxetan zuzenduko zaizkio publiko mexikar espezializatuari.

Gehiago irakurri...


Armstrong-eko Gizataldeen Azokaren 25. edizioan parte hartu ondoren bere 20. urteurrena ospatu du bertako Eusko Txokoak

2016/10/28

Eusko Txokoa-ko lagunek Euskal Etxe eta jatetxearen 20. urteurrena ospatu zuten urriaren 22an (argazkia EE)

Bertako bi ekintza garrantzitsuren protagonista izan da Santa Fe probintzia argentinarreko Armstrong herriko Eusko Txokoa azken asteotan. Batetik, sukaldaritza standa eta euskal dantzak aurkeztu zituen Gizataldeen Azokan, jaiaren 25. edizioan, euskaldunen ordezkari. Bestetik, jatetxeak bere 20. urteurrena ospatu zuen; bi festetan Euskel Biotza Euskal Etxeko dantzariak arduratu ziren euskal dantzez.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketako Euskal Etxeei lagundu diezaiekezu interneten erosketak egiterakoan NABO eta Amazon Smilen lankidetzari esker

2016/10/27

NABOren bilkura bat (argazkia EuskalKultura.com)

NABOren Astero berri buletinari esker jakin dugu Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak Amazon Smile egitasmoarekin hitzartu duen lankidetzari buruz. Asterok aditzera eman duenez Amazon-ek "Smile" egitasmoaren webgunean eginiko erosketen %0.5a NABOri emango dio, erosleak euskal elkarteari laguntzea aukeratzen badu. 

Gehiago irakurri...


"Hurrengo geltokia" estreinatu dute Berlinen, Legorretan grabatutako frankismopeko urteei buruzko dokumentala

2016/10/27

'Hurrengo geltokia' filma eman dute Berlinen joan den larunbatean bertako Euskal Etxearen eskutik (argazkia Cristina Mtz. Sacristán-Deia)

Berlingo Euskal Etxeak gonbitea zabaldu zuen joan den larunbatean Berlingo Lichtblick Kino zinemako saiora joan eta "Hurrengo geltokia" dokumentala ikusteko. Ekitaldian egon ziren zuzendaria, Iban Zunzunegi, eta bi gidoilariak, Ion Diaz eta Oroitz Jauregi, Antton Altuna kamera, dokumentalean euren lekukotasuna emandako Legorretako zenbait herritarrekin batera. Baita Berlingo Etxeko lagunak, Leipzig-eko Euskara Irakurle Unai Lauzirika eta galderak eta iruzkinak egin zituen publiko interesatua.

Gehiago irakurri...


17. urteurrena ospatu du Tres Arroyos-ko Hiru Errekak, Patxi Perez errezibitzeko eta Euskal Asterako prestatzen ari dela

2016/10/27

Hiru Erreka Euskal Etxearen 17. urteurrenaren jaia urriaren 14an izan zen, Tres Arroyosen

Eten labur bat egin dute Hiru Erreka Euskal Etxeko kideek euren eguneroko ekintzetan erakundearen urtemuga ospatzeko. Afaria arrakastatsua izan zen eta ehun bat lagun bildu zituen geroaren alde topa egiteko. Orain azarorako jarduera bereziak gogoan ari dira prestatzen tresarroyostarrak, tartean, Patxi Perezek hirian eskainiko duen tailerra, Euskal Aste Nazionalerako bidaia eta Cesar Arrondoren hitzaldi eta bisita.

Gehiago irakurri...


"Hitzekin jolastuz", "Aditzapp", "Joko joko"... makina bat aplikazioa euskara ikasi eta praktikatzeko!

2016/10/26

Iparra.eus webguneak bildu dituen applikazioetako batzuk

Lantzean behin Iparra.eus webgunea begiratzeko ohitura dugu, eta beti topatzen dugu bertan euskararen arloko aplikazio interesgarri berriren bat. Euskara ikasteko eta praktikatzeko, EGA azterketa prestatzeko, umeekin euskaraz jolasteko, Euskal Herrira datozen bisitariek euskaraz esaldi tipikoak ikasteko... aukera zabala da eta aplikazioak doakoak. Sartu eta eman begiratu bat!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia