euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

50 urte euskal kultura zabaltzen Australian: Sydneyko Gure Txokok mende erdia bete du

2016/11/10

Gure Txokoren 50. urteurreneko afitxa

Sydneyko Gure Txokok 50 urte egin ditu eta elkarte australiarreko kideak buru belarri ibili dira urtebetetzea behar den moduan ospatzeko. Halarik, bihar hasi eta 10 eguneko luzera izango duen egitarau zabala prestatu dute. Ezta gutxiagorako, izan ere, elkarteak mendde erdia egin baitu Euskal Herritik 17.000 kilometrotara bizi diren euskaldun hauen topagune izaten. Etxea, etxetik urrun. Jarraian, egitarau osoa. 

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da

2016/11/10

Boiseko Euskal Museoaren kanpoko itxura. Denda sartu eta eskuinetara dago, erakuslehioa kalera begira

Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da. Inork ezingo du bete Wendyk utzitako hutsunea, baina Museoko dendak bere ohiko abiada hartu behar du eta Boiseko erakunde euskaltzaleak lanpostu baterako deia zabaldu du, jendetasuna ezaugarri duen, jendearekiko tratua gogoko duen eta negozio bat eta denda bat kudeatzen eta gobernatzen eskarmentua izan dezakeen pertsona baten bila. Izena emateko epea azaroaren 18ra arte --datorren asteko ostirala-- dago zabalik.

Gehiago irakurri...


Barilocheko 2016ko Gizataldeen Festa: “Harro gaude Euskal Etxeko gazteen partaidetzaz, standean zein ikuskizunean”

2016/11/10

Mendiko Euzko Etxea Euskal Etxeko gazteak ondo pasatzen Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen Festan

Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen Festa joan den asteburuan hasi eta datorrenean bukatuko da, ohi bezala Dina Huapi Klub Danimarkarraren instalazioetan. Urtean zehar antolatzen diren gainerako hitzoduetan bezala, Mendiko Euzko Etxea ari da euskaldunen ordezkari. Euskal Etxetik gazteen jaiarekiko engaiamendua azpimarratu nahi izan digute, “lagungarri direlako oso, eta hori gaur egun harro sentitzeko modukoa delako”, azpimarratu dio EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakari Hector Grañak.

Gehiago irakurri...


Ospa talde euskal-amerikarrak euskal musikaz beteko du Buffalo, "Worlds of Music" jaialdian

2016/11/09

David Romtved eta bere taldeko kideak Worlds of Music jaialdiaren barruan CDa grabatzen (argazkia David Lange Studios Facebook)

Wyomingo Worlds of Music jaialdiak euskal immigranteei omenaldia egingo die, euren musikaren bitartez. Ospa taldea da aurtengo jaialdiko gonbidatua, David Romtvedt soinujole eta Wyomingo euskal dantza taldeen musikaria buru. Jaialdia bihar bertan hasiko da eta kontzertuez gain musika lantegiak ere egingo dira. Bertan jasotzen den dirua datorren urteko uztailean bertan egingo den NABO Euskal Jaialdia antolatzeko baliatuko da.

Gehiago irakurri...


‘Geroa Bai Argentina’ taldeko bi kidek Nafarroa bisitatu dute eta koalizioko eta Gobernuko ordezkariekin bildu dira

2016/11/09

Fernando Lizarbek eta Alejo Contik Geroa Bai Argentina delako ekimena aurkeztu zuten Iruñeko Geroa Bai-ren egoitzan

‘Geroa Bai Argentina’ko kide diren Fernando Lizarbe eta Alejo Conti rosariotarrek lau eguneko bira egin zuten Nafarroan. Bisitaren baitan Geroa Bai Koalizioko ordezkariekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko mandatariekin elkartu ziren argentinarrak, tartean Uxue Barkos lehendakariarekin. ‘Geroa Bai Argentina’ ekimenari buruzko hitzaldi bat ere eman zuten Lizarbek eta Contik eta Nafarroa Oinez jaialdian hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


Ekimen ugari La Platako Euzko Etxean, tartean Zutarriak-en kontzertua bihar Matxin Burdinen 40. urteurrena ospatzeko

2016/11/09

Zutarriak taldearen kontzertura joateko gonbitea

Bihar joko du La Platako euskal etxean Zutarriak talde hiriburutarrak, bertako Matxin Burdin Liburutegiaren 40. urteurreneko ospakizun programa barruan. Emanaldia iluntzeko 8etan izango da, sarrera doakoa. Gonbitea luzatzeaz gain, kultur eta kirol arloan azaroan egindako ekintzak partekatu nahi izan ditu gurekin La Platako Euzko Etxeak.

 

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en azaroko zozketa zabalik da: sariak, bira Donostian, bi liburu, CD bat eta koaderno bat

2016/11/08

Azaroko zozketako sariak

Azaroan gaude eta abiatu da EuskalKultura.com-en zozketa berri bat. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte hartzeko muga, azaroaren 22a. Ez utzi gerorako eta eman izena gaur bertan!

Gehiago irakurri...


Pergaminotarrek haritza landatu dute Lagun Onak Euskal Etxearen 65. urteurrena ospatzeko

2016/11/08

Lagun Onak Euskal Etxeak haritza landatuz ospatu du bere 65. urtebetetzea

Berpizte polita ari da bizitzen azkenaldian Lagun Onak Euskal Etxe pergaminotarra, batez ere etxeko dantzari eta gazteen eskutik. Testuinguru horretan, alaitasun handiz ospatu zuten bertako bazkide eta lagunek erakundearen 65. urteurrena, haritz bat landatuz, danborrada bat kaleratuz eta urtebetetze afaria ere bildu zuen programa koloretsu batekin.

Gehiago irakurri...


Euskal enpresa eta erakundeek Kubarekin lankidetza sendotu dute Habanako Fihav 2016 azokan

2016/11/08

Euskal ordezkaritza azokako Euskal Pabilioiaren inaugurazioan (argazkia Gipuzkoako Foru Aldundia)

Iragan ostiralean amaitu zen Kuban Habanako Nazioarteko Azoka - FIHAV 2016, eta azken urteetan bezala euskal partehartze nabarmena izan du topaketak. Euskal Herriko 32 enpresa eta Jaurlaritzako ordezkaritza bat izan dira Habanan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Merkataritza Ganbarekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako diputatu Ainhoa Aizpuru ere bertan izan zen. Bidaiak Euskal Herria eta Kubaren arteko merkataritza eta enpresa harremanak sustatzeko helburua zuen.

Gehiago irakurri...


Euskarazko app gehiago: umeei zenbakiak erakusteko, euskara ikasteko, Euskal Herriko turismo gida, errezetak...

2016/11/07

Jakina! euskal tribiala da Azkue Fundazioaren webgunean topako duzun aplikazioetako bat

Etengabe hazten ari da euskarazko aplikazioen aukera, eta Azkue Fundazioak sortzen diren app berriak eta aurretik dauden beste guztiak biltzen ditu bere webgunean. Denetarik eta denetarako aukerak daude: Euskal Herriko mendiei buruzkoa, herriz bakoitzeko informazioa eskaintzen dutenak, ipuinak eta jolasak euskaraz, umeentzeko matematikak, euskara ikasteko aplikazioak eta baita kuadrilarentzako pote-erronda eskatzeko aplikazio bat! Sartu eta aukeratu zure aplikazioa? 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia