euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

20. urteurreneko jai ederraren ondotik, segitzen du Tres Arroyosen Hiru Errekaren festa-egitarauak, Patxi eta Konpania errezibituz

2019/10/31

Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxearen 20. urteurren jaiko irudia Hogei urte bete ditu urrian Tres Arroyoseko Euskal Etxeak, 16an hain zuzen, eta arrakastaz ospatu zuen aste horretan bertan, batetik 16an esker-emate meza bat antolatuz, eta asteburuan, 19 eta 20an, arrakasta handiz eta partaidetsu gauzatu zuen elkarretaratze eta ospakizun handi batekin. Baina urteurren-giroko egitarauak segitzen du eta datorren astean, azaroaren 5ean, iluntzeko 7:30etan, Dantza ...

Gehiago irakurri...


Ekitaldiak aste honetan Indianan euskara, bertsolariak, poesia eta hizkuntza indigenez euskal adituen eskutik

2019/10/30

Amaia Gabantxo itzultzailea euskal poesiaren itzulpengintzaren inguruan mintzatuko da ostiralean Ekitaldiak Indianako Purdue Unibertsitatean egingo dira, erakunde akademiko honek aurten Hizkuntza Indigenen Urtea dela-eta gaurtik larunbatera bitartean antolatutako “International Year of Indigenous Languages 2019: Perspectives Conference” kongresuan. Etxepare Euskal Institutua laguntzaile, egitarauko parte izango da urriaren 31n, Ane Ortega, Arkaitz Zarraga eta Andoni ...

Gehiago irakurri...


'Dantza' filmaren aurkezpen bira Argentinan zuzendari Telmo Esnal eta Gari Otamendi dantzari eta aktorearekin

2019/10/30

Dantza filmaren bira argentinarra, Telmo Esnal eta Gari Otamendirekin, bihar hasiko da Buenos Airesko San Martin Kultur Etxean 'Dantza' filmaren aurkezpen bira bat egingo dute Argentinan bihartik hasita Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzari eta aktoreak. Euskal Herritik propio etorrita, bira bihar bertan abiatuko da Buenos Aires Hiriko San Martin Kultura Etxean eta datorren asteburuan bukatuko Bahia Blancan Euskal Aste Nazionaleko programaren barne. Emanaldietara hurreratzen direnek, aukera izango dute Telmo ...

Gehiago irakurri...


Las Floresko Hiriak Euskal Etxeko lehendakariorde Monica Arrazubieta saritu du bere ibilbide eta ekarpenagatik

2019/10/30

Monica Arrazubieta diploma eskuan ikurriñaren atzean familia eta lagunen babespean errekonozimendu-emate ekitaldian Urtero ematen die Buenos Aires probintziako Las Flores hiriko Udalak ‘Heldu Nagusien errekonozimendua’ herriaren alde ekintza sozialak, komunitarioak, kirol arlokoak egiten dituzten gizon eta emakumeei. Aurtengo omenaldia urriaren 12an egin zen, hiriko Español Antzokian, eta Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak proposaturik, Monica Arrazubieta izan zen saridunetako bat. Monica 2003. urtetik ...

Gehiago irakurri...


Abian da Euskal Yutuber Lehiaketa: minutu t'erdiko bideoak euskaraz, Diasporako gazteek ere har dezakete parte

2019/10/29

Bilboko Azkue Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia antolatzaile, lehiaketan Euskal Herri osoko gazteek --Diasporakoak ere-- parte har dezakete, 13 eta 16 urte bitartekoek, alegia 2003tik 2006 urteen artean jaiotakoek. Bideoak euskaraz egindakoa beharko du izan, iraupena gehienez minutu t'erdikoa, hautatzen den gai baten ingurukoa, eta irudietan kartoizko kutxa bat agertu behar duela, eta baita ere ...

Gehiago irakurri...


Iparraldeko euskal laborari multxo baten eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararen bidaia Estatu Batuetara

2019/10/29

Euskal Herriko laborariak Apalatxe aldeko nekazari eta ustiatzaileekin bildu eta buruz buruko ezagutza egin eta euren egoera, erronka eta proiektuen berri eman diote elkarri Georgiako Unibertsitateak antolaturik, Iparraldeko laborari talde bat eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako pertsona bat Apalatxe mendietako etxalde batzuk bisitatzen izan dira urri erdialdean. Nolaz? Duela 10 bat urte, Meredith Wecsh-Devine ikerlari gaztea Altzürükün (Zuberoa) egon zen urte t'erdiz bere tesia egiten, Zuberoan laborantzaren eta ingurumenaren arteko harremanak ...

Gehiago irakurri...


Diamante, Argentina: ‘Don Julio Otegui’ Eskola Arteko Futbol Txapelketa bere 26. ediziora iritsi da aurten

2019/10/29

‘Don Julio Otegui’ Eskolen Arteko Futbol Txapelketaren 26. edizioa Lehiaketa 1994an sortu zen, eta 2006an ‘Udal Interesekoa’ deklaratua zuten. ‘Don Julio Otegui’ Eskolen Arteko Txapelketa Buenos Aires hiriburutik 450 kilometrora dagoen Diamante herrian jokatzen da urtero, Entre Rios probintzian. Aurtengoan eskualde osoko hamazazpi eskolek hartu dute parte; eta inaugurazio zeremonian, ikasle eta tokiko agintariekin batera –Juan Carlos ...

Gehiago irakurri...


Aitortza euskal musika eta musikariei etzi Berlingo Filarmonikoan eta Felix Ibarrondoren 'Berlinesa' obraren estreinua

2019/10/28

Ekitaldia egingo den Berlingoi Orkestra Sinfonikoaren egoitza Euskal musika eta musikariekiko aitorpen eguna asteazken honetan Berlinen. Hiriko Nazioarteko Musika Lehiaketaren III. edizioaren baitan, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Ganbera Aretoa testuinguru --1.180 eserleku--, errekonozimenduak joango zaizkie Durangoko Silboberri Txistulari Elkarteari, Donostiako Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioari eta Félix Ibarrondo ...

Gehiago irakurri...


National Geographic aldizkariaren artikulua: "Nola bilakatu ziren euskaldunak Espainia barneko autonomi-erkidego bat"

2019/10/28

National Geographic-ek 2019ko urriaren 24an argitara emaniko artikulua Egiari zor, aldizkari prestigiotsua da mundu mailan National Geographic eta, proposatzen duenaz haratago, artikulu honek ez dio gure ustez ohore egiten prestigio, rigore eta sendotasun ildo horri, baina National Geographic-ek argitaratu duenez, zabalkunde maila bat izango du eta karia horretara ekarri nahi izan dugu hona. Artikulua Erin Blakemore izeneko batek sinatzen du eta joan den ostegunean eman ...

Gehiago irakurri...


Euskararen suspertzea eta hizkuntza indigenak hizpide gaur eta bihar Massachusetts-en William Douglass Katedran

2019/10/28

University of Massachusetts Amherst-eko William A. Douglass Euskal Ikasketa Katedra, 2016ko irailean estreinatu zen UMass Amherst eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik Ane Ortega Etcheverry soziologo eta hizkuntzalari aditua irakasle gonbidatu, Katedra gaur eta bihar, urriaren 28 eta 29an, egikarituko da, "euskararen erabileraren suspertze-estrategiak" eta "hizkuntza indigenekin egindako elkarlana" aztergai. Gaurkoan,  hitzaldi irekia eskainiko du Ortegak unibertsitatean Promoting New Speakers of Basque: Design, Benefits and Challenges of an ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia