euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatean estreinatuko da Maulen "Xora", zubereraz egin den lehenengo eta momentuz film bakarra

2012/03/08

"Xora" filmearen grabaketaren une bat (argazkia xora-filma.com) Egun handia izango da larunbata Zuberoako euskal kulturarentzat; izan ere, zubereraz ekoitziriko lehen filma estreinatuko da Maulen. Filman idazle izan nahi duen zuberotar gazte batek Ameriketan gidoilari ibili zen osabaren laguntza bilatzen du. Bi protagonisten arteko harremana eta gaztea deskubritzen doan istorioa dira laren ardatza. Peio Cachenaut-ek zuzendu du eta auzolanean ekoitzi dute Zuberoako Hebentik kultur elkarteak eta Aldudarrak Bideok. Baleuko ekoiztetxeak ere parte hartu du proiektuan, eta Hegoaldeko zinemetan estreinatuko da, baina Iparralderako banatzaile bila ari dira arduradunak. "Penagarria da Maulen egindako filma Hegoaldean lasai ikusi ahal izatea eta ez, ordea, Baionan", esan dio EuskalKultura.com-i Hebentik-eko Mixel Etxekoparrek.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Nafar Etxea euskaldunen ordezkari hiriburuko “Sukaldaritza-Gunean”

2012/03/08

Buenos Aires-ek Euskal Herriak ospagai jaialdia (argazkia EuskalKultura.com) Hiriburu argentinarreko Giza Eskubideetako eta Aniztasun Kulturaleko Azpi-Idazkaritzak antolaturik, eta “Buenos Airesek ospatzen du” jaialdiaren 2012ko edizioa inauguratzeko, “Gizataldeen Sukaldaritza-Gunea” burutuko da datorren larunbatean hiriko Mayo Etorbidean. Dastaldian parte hartuko duten 50 kolektibitateen artean, Euskal Herrikoa aurkitu ahal izango da Argentinako bi erakundek ordezkaturik: Euskaltzaleak eta Nafar Etxea. Bi stand-ak, plater tipikoen txokoak izateaz gain, Euskal Herrira begirako leiho bihurtuko dira Pirinioetako paisaia, irudi, arte eta historiara hurbildu nahi dutenentzat. Hitzordua martxoaren 10ean izango da, arratsaldeko 4etatik gaueko 11ak arte.

Gehiago irakurri...


Europar euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egingo dute bihar eta etzi Bartzelonan

2012/03/07

Euskara Munduan programaren koordinatzailea, Kinku Zinkunegi (erdian) eta Bartzelonako 2008ko ikastaroan bildu ziren euskara irakasleak (argazkia HABE) HABEk deiturik, Europako euskal etxeetako euskara irakasleak Bartzelonan bilduko dira bihar, bi eguneko lantegia egiteko. Europa mailako irakasleek horrelako topaketa egiten duten lehen aldia da; izan ere, aurreko bileretan espainiar estatuko irakasleek soilik parte hartu izan dute. Jauzi handia da eta maila oso desberdinetan lanean ari diren kideei elkar ezagutzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera emango die: batzuk ikasle gutxi dituzte edo klaseak abiatzen ari dira, eta beste zenbaitek, berriz, eskarmentu handia dute eta ikastaro jendetsuak kudeatzen dituzte. Bilkura honekin batera Bartzelonako Euskal Etxeak euskal etxe europarretako ordezkari gehiago ere bilduko ditu ostegun eta ostiralean, elkar-ezagutze eta koordinazio asmo berarekin.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen Aholku Batzordea bildu da Gasteizen, Lau-Urteko Plana marraztea gai nagusi

2012/03/07

Lehendakariak euskal etxeen hiru ordezkariak hartu zituen bilera aurretik. Argazkian, Echenique, Patxi Lopez, Aitor Arruti (Bartzelona), Adelaide Daraspe (Quebec), Ricardo Basterra (Argentina) eta Julian Celaya Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordea atzo bildu zen Gasteizen, lehenengo aldiz iragan azaroan eginiko Mundu-Batzarraren ondotik. Legez bederen urtean behin bildu behar duen batzorde honetara aurreneko aldiz bertaratu dira, beraz, euskal etxeen hiru kide berriak Mundu-Batzarrak Jaurlaritzaren aurrean munduko euskal etxeen ordezkari izan daitezen hautatuak. Ricardo Basterra (Argentina), Adelaide Daraspe (Quebec) eta Aitor Arruti (Barcelona) neurriz satisfatuak atera ziren bileratik, bilera eta euren lehenengo hitzordu hau baliagarria izan dela esanez. Bertako gai nagusia Kongresuko konlusioak errepasatzea eta Lau-Urteko Plana prestatzea izan zen. Horrekin batera, besteak beste, 'kanpoko herritarrak' eta 'etxeratuak' egokien atenditzearren Deustuko Unibertsitateak Pedro Oiarzabal-ek aurkeztutako lana ere izan ziren mintzagai.

Gehiago irakurri...


Argentina ezagutu eta bertan euskal kultura ezagutarazi nahi duzu? Eman zure izena Hator Hona programan!

2012/03/07

Hator Hona proiektuaren irudia Irekita dago jadanik -apirilaren 20ra arte- 2012ko Hator Hona programan parte hartzeko izena emateko epea. Necocheako Euzko Etxea euskal etxeak zabaldutako deialdia 18 eta 30 urte bitarteko Euskal Herriko gazteentzat dago zuzenduta eta proposatzen dena Argentinako Necocheara etortzea da, euskara, euskal musika, dantza, sukaldaritza eta kirol tailerrak ematera, egonaldiaren truke. Aurtengo edizioaren behin behineko data uztailaren 13tik abuztuaren 5erakoa da. Animatu (edo interesa izan lezakeen inor ezagutzen baduzu, esaiozu), esperientziak balio du-eta.

Gehiago irakurri...


Ana Olazabal donostiarrak espainiar estatuko Diseinatzaile Gazte Onenari saria eskuratu du

2012/03/07

Ana Olazabal diseinatzaile donostiarra Pariseko Pret-a-Porter azokan izango da irailean (argazkia Gaztezulo) Ana Olazabal diseinaitzaileak Espainiako Diseinatzaile Gazte Onenari saria irabazi berri du eta Gaztezulo aldizkariak elkarrizketa egin dio. Saria 'Release' izeneko bilduma batekin irabazi zuen eta epaimahaiak lehiaketako puntuaziorik altuena eman zion petroliak itsasoan duen mugimendua irudikatzen duten soineko eta jantzi hauei esker. Irailean diseinu hauekin eta egunotan prestatzen ari den beste batzuekin Pariseko Pret-a-Porter azokan izango da. Gaztezulo aldizkaritik jaso dugu elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Guillermo Larreguiren omenean, eskorga bultzatuz Lujan-era joatera gonbidatzen du Eusko Aterpea EEak

2012/03/06

Eusko Aterpeak antolatutako Mus Txapelketan parte hartu zuten bikoteak, tartean, Angel Maison eta Martin Duhau txapeldunak. Txapelak Marcela Balbi Mutuverriak oparitu zituen. Argazkian ere, 2. postuan geratu ziren Matias Marco eta Maricarmen Itcea Proposamen anitz luzatzen dizkio urtero Gral. Rodriguezeko euskal etxeak bere komunitateari eta aurtengo aldia ez da salbuespena izango. Irekita dago jadanik euskara, dantza, mus eta txalaparta tailerretan parte hartzeko izena emateko epea. Bestetik, Ohiko Batzar Nagusia izango dute Eusko Aterpea-ko arduradunek martxoaren 24an eta biharamunean “Baietz egin!” izeneko ekitaldia, Guillermo Larregui Eskorgaren Euskaldunaren omenean. Lujan hirira joango dira oinez, eta eskorga bultatuz. Iristean otordu legea partekatuko dute ibiltariek eta Lujango Garraio Museora hurbiltzen direnek. Hitzordua martxoaren 25ean izango da eta euskal etxetik aterako da goizeko 9etan.

Gehiago irakurri...


Paueko Lagunt eta Maita euskal etxe bearnesak giro ederrean egin zuen 2012ko Bilkura Orokorra

2012/03/06

Jean-Pierre Urrutia presidentea Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxearen bilkura orokorrean hizlari (argazkia SAgostini) Une gozoa ari da bizitzen Paueko Euskal Etxea: iaz estreinatu zuen, azkenik, luze amestutako egoitza propioa, eta bazkideak gogotsu ari dira parte hartzen elkartearen sail eta ekimen desberdinetan. Otsailaren hondarrean elkarteak bilkura orokorra egin zuen eta bertan 2011ko lorpenen berri eman zuen Jean Pierre Urrutia presidenteak. Aurtengo ekitaldiak ere iragarri zituen, hala nola, egunotan jokoan diren Frantziako Mus txapelketarako sailkapen partidak. Preseski, musaren alorrean gogor ari da lanean elkartea eta 2013an edo 2014ean Frantziako txapelketa antolatzekotan da.

Gehiago irakurri...


Aldiberean Euskal Herrian, Perun eta Indian estreinatuko da Lander Camareroren "What about Columbus"

2012/03/05

Lander Camarero zuzendaria, proiektuaren teaser-ean zinemagile zapuztuau Larunbat honetan euskal zinemagintzan sekula gertatu ez den balentria egingo du Lander Camarero zinemagile bilbotarrak: dokumental bat aldi berean hiru herrialdetan estreinatzea. "What about Columbus" du izena filmeak, eta Bilbon, Liman eta Indiako Pune hirian aurkeztuko dute. Ez hori bakarrik: hiru hirietako aretoekin zuzeneko webcam bidez konektatu eta zinemagileekin eta ikusleekin kontinentearteko solasaldia egingo da. Dokumentaletan Saint Exupery-ren "Printze Txikia" egokitu dute euskal, indiar eta perutar zinemagileek eta Camarerok egokitzapen horien arteko desberdintasun narratiboak eta sorkuntza prozesua aztertu ditu.

Gehiago irakurri...


Argentinar banderaren sorreraren bigarren mendeurrenean, Rosarioko Zazpirak Bat ekitaldietako partaide

2012/03/05

Zazpirak Bat euskal etxeko lagunak Argentinako Banderaren bigarren mendeurrenean (argazkiak EE) Ekitaldi anitz antolatu ziren joan den otsailaren 27an Argentinan zehar nazio banderaren omenez. Izan ere, berrehun urte bete ziren bandera zuri-urdin argia ikur nazionaltzat lehenengoz erabili zenetik Rosario hirian, Parana ibaiertzean. Rosario bera izan zen ekitaldi ofizialen egoitza eta bertan, hiriko udalak gonbidaturik, Zazpirak Bat euskal etxeak parte-hartze nabaria izan zuen protokolozko ekintzetan. Batetik, ohorezko plaka eta lore sorta eskaini zuten euskaldunek lehenengo oihal hura brodatu zuen Maria Catalina Echevarriaren oroimenez. Bestetik, bat egin zuten beste erakundeetako buruekin Banderen Aretoan egindako zeremonian. Ospakizuna zuzenean transmititu zuen internetez Zazpirak Bat-eko 'Mendeurreneko mikroguneak'.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia