2013/09/05

Radiokultura 2005ean sortu zen internet bidezko irratia da eta bederatzi urte hauetan mundu osoko euskaldunei erreportaiak, euskal musika eta euskara ikasteko online klaseak eskaini dizkie, doan eta euskaraz zein frantsesez. Atzo lanpostu eskaintza baten berri eman zuen irratiak: kazetari gazte baten bila ari dira, erreportajeak egiteko. 12 edo 36 hilabeteko kontratua eskaintzen dute. Kazetariak euskara eta frantsesa menperatu behar ditu. Eskabideak bidaltzeko epea irailaren 14an amaituko da.
Gehiago irakurri...
2013/09/05

Txileko "Colectividad Vasca" elkarteak 2013ko Euskal Astea egin du uztail-abuztuan, euskal kultura zabaltzeko zenbait ekimen eta ekitaldi burutuz Santiagon. Jarduerak uztailaren 30ean hasi eta ikusle eta partehartzaile ugari bildu zituzten, adierazi diote antolatzaileek EuskalKultura.com-i. Jendetsuena San Inazio festa ospatzeko egin zen bazkaria izan zen, 200 lagundik gora bildu baitziren bertara, esan digu elkarte antolatzaileko buru den Rossana Arza lehendakariak.
Gehiago irakurri...
2013/09/05

Jaio berri berria da Mendozako (Argentina) Nafar Etxearen aldizkaria eta oso helburu argia du: erakundearen berri probintziako bazter guztietara helaraztea. 'Yo soy navarro (Nafarra naiz ni)' dio aurrerantzean hilean behin debaldeko harpidetzaz internetez banatuko den buletinak. Nobedade honekin batera, Andeetako Nafar Etxeko lagunek euren proposamenetan parte hartzeko gonbitea ere luzatzen dute. Nafarroako eta Argentinako dantzak, abesbatza, ekimen solidarioak eta bilerak dira elkarteak antolatzen dituen ekintzetako batzuk.
Gehiago irakurri...
2013/09/04

EHUko Euskal Literatura katedradun den Jon Kortazar irakasle eta kritikariak Kirmen Uribe idazleari buruzko liburua argitaratu du ingelesez 'Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal' izenburupean (Iberoamericana-Veuvert). Liburuak Uriberen poesia eta eleberrigintza aztertzen du eta baita beste sortzaile batzuekin elkarlanean egindako multimedia ikuskizunak ere. Liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Bilboko Camara liburudendan.
Gehiago irakurri...
2013/09/04

Euskal jatorrizko lagun ugari dagoen arren euskal etxerik ez dago –oraingoz– Argentinako hiriburutik 600 bat kilometro hego-mendebaldera dagoen Pigüe hirian. Hori dela eta, eta elkarte bat antolatzeko asmoz hasi dira biltzen euskal abizenak dituzten hainbat herritar. “Hala ere, lehentasuna ez da zuzendaritza osatu edo erakunde bat sortzea. Agian egingo da denboraren poderioz, ikusiko. Oraingo helburua da gero eta jende gehiago bildu eta gure historia eta sustraiak hobeto ezagutzea”, adierazi dio EuskalKultura.com-i taldearen bultzatzailetako bat den Veronica Olletak. Datorren afaria irailaren 16an izango da, herriko 'Cafe-Resto Navarra' jatetxean.
Gehiago irakurri...
2013/09/04

Gaztemundu programan parte hartzen ari diren euskal etxeetako 15 lagunek klaseetan eten bat egin zuten atzo arratsaldean eta Urkullu Lehendakariarekin bildu ziren Gasteizen. Harrera ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan egin zen eta bertan izan ziren ere Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Lehendakariak eskatu die euskal jatorriko gazte argentinarrei, txiletarrei eta iparramerikarrei aukera "bikain" hau aprobetxa dezatela, eta Euskadirentzat ere aukera aberasgarria dela gaineratu zuen.
Gehiago irakurri...
2013/09/04

Camerata de la Luna koralaren ganbara kontzertua San Luis probintzia argentinarraren 419. urteurreneko ekitaldien barruan gauzatu zen, Villa Mercedeseko Musikaren Etxeko auditoriumean, hiriko euskal etxeak antolaturik. Musikari ugari bildu ziren León Benarós artistari omenaldia egiteko, tartean, Silvia Nasiff abeslaria eta Gustavo Gatica, Emanuel Fernandez eta Juan Vasallo piano jotzaileak. Gogora dezagun Leon Benarós villamercedestarra kultur arlo askotan nabarmendu zela eta kari horretara, eta hil zenetik urtebete betetzean, bere obrak jotzen gogoratu nahi izan duela herriak.
Gehiago irakurri...
2013/09/03

Letretan doktorea den Nora Mugica familia euskal argentinar batean jaio zen. Buenos Aires probintziako Colon herriko bere etxean ohikoak ziren oso Euskal Herriko eta euskararen doinuak entzutea. Ohikoa ere urtero Idiazabalgo gazta eta kamamila jasotzea. Colondik, hamaika gutun joan-etortzen ziren Goierrira familien arteko harremanei eutsiz. Gaur egun, Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko erreferente bihurtuta, Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko loturak sendotzen jarraitzen duen Mugica doktoreak bere babesa eman zion Humanitate eta Arteen Fakultateak eta Zazpirak Bat Euskal Etxeak sinatutako akordioari. “Garrantzi handikoa da Unibertsitatean euskara irakastea, profil berrietako jendearengana iristea lortuko baita”.
Gehiago irakurri...
2013/09/03

Iraila indartsu hasiko du Pariseko Eskual Etxeak, abuztuko oporrak baino lehen aukeratu zen zuzendaritza berriaren gidaritzapean. Euskal etxe paristarra elkarte desberdinek osatzen dute eta haietako kideen artean izan dira hautatuak zuzendaritza batzordeko ordezkariak. Presidente karguan da Sebastian Daguerre, eta presidenteorde lanetan Maryse Lartigue bazkidea. Datozen hilabeteotako erronken artean dute elkartearen Saint Ouen auzoko egoitzaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna.
Gehiago irakurri...
2013/09/02

Entre Rios probintzia argentinarreko 2013ko Immigrantearen Jaia atzo hasi eta irailaren 15era arte gauzatuko da bertako Concordia herrian. Festak hamasei kolektibitatetako lagunak bilduko ditu mota askotako ekintzak eskainiz, tartean musika eta dantza ikuskizunak, kultura standak eta probintziako erreginaren hautaketa. Maria Victoria Etcheverry Legarreta gaztea izango da Ibai'ko Izarra Euskal Etxearen hautagaia. Euskal dantza tradizionalak eta janari tipikoak ere osagai izango dira ekitaldiaren XX. edizioa honetan.
Gehiago irakurri...