euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldi historikoa New Yorken, Euskaldunen historia kontatzen duen erakusketaren inaugurazioarekin (I)

2010/02/09

Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Dave Bieter, Boiseko alkatea; Patty Miller Euskal Museoko zuzendaria; Julian Celaya, Herritar eta Euskal Gizataldeekiko zuzendaria; eta Michael Vogt, erakusketako zuzendaria (arg Mikel Arrazola) New York, 1913tik bere baitan euskal etxe bat daukan hiria --Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena da New Yorkeko Eusko Etxea-- euskal ekitaldi ezohiko baten lekuko izan da joan den asteburuan, berau gauzatu eta ospatzeko AEBetako Eki zein Mendebaldeko eta Europako euskaldunak ere bertara bildurik. 1892tik 1954ra bitartean Europatik etorritako 12 milioi immigranteren sarreragune eta galbahe izan zen Ellis Island, gaur egun turisten bisitaleku bihurtua, euskaldunei buruzko erakusketa adierazgarri eta esanguratsu baten egoitza bilakatu da. Larunbatean inauguratua, hiru hilabetez egongo da bertan, eta 300 mila bisitari espero zaizkio. Ellis Island pasabide gisa indarrean egon zen bitartean, euskaldunak jantzitakoa ondasun bakartzat heltzen ziren etorkizun bila AEBetara. Iragan asteburuan, euren ondorengo euskal-amerikarren omena jaso dute, bat eginik Euskal Herriko euskaldunekin. Itsasoz bi aldeetako euskaldunek bat egin dute euren historia eta nortasun propioa aldarrikatu eta --italiarrek, irlandarrek, poloniarrek edo armeriarrek bezala-- gainerako amerikarrekin partekatu nahi izaterakoan.

Gehiago irakurri...


San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteak abian jarri duen blogaren bidez zabalduko ditu bere ekintzak

2010/02/09

Askatasunaren Bidea elkarte euskal argentinarraren ikurra Joan den ekainaren 21ean jaio zen, Buenos Aires probintziako San Miguel hirian, Askatasunaren Bidea, "euskal kultura zabaltzea eta bide aske batetik ibiltzea helburua duen elkarte euskal argentinarra". Instituzioaren ibilbidea oraindik laburra den arren, lanean daraman urte erdi honetan jende anitz bildu ditu egindako ekitaldietan. Orain, urte berriari begira, beste proposamen batez plazaratu dira elkartearen sortzaileak. Instituzioaren aktibitateak eta baita Euskal Herriko hainbat kultur gai ere blog bat medio zabalduko ditu erakunde gazteak. Blog-a Santa Ageda Bezperan jarri da sarean eta dagoeneko bisitari asko eta laguntzaile euskaldunak ditu.

Gehiago irakurri...


'Euskara Munduan'en Nazioarteko Taldeak beste urrats bat eman du bukatu berria den barnetegian

2010/02/08

Barnetegian parte hartu zuen ikasle eta irakasle taldea 2008tik 2011ra finkatuta dagoen ikasaldiaren erdian daude Hego Ameriketako euskara ikasle/irakasleak eta programaren arduradunen arabera, "oso momentu garrantzitsuan". "Giroa, klaseetan zein klaseetatik kanpo, ezin hobea da eta nabaria da taldea sendotzen ari dela". 2010eko ikastaro trinko hau –'Udako barnetegia', Hegoamerikan esaten zaion bezala– iaz Montevideon sasoi berean gauzatu zenaren esperientzia ona errepikatzeko asmoz egin da. Hortaz, anfitrioiak harro daude klaseak eta ikasleriaren egonaldia denen gustukoa eta probetxukoa izan delako.

Gehiago irakurri...


Aitor Alava gidaritzapean, otsailaren 12an berrekingo zaie Buenos Airesen Ekin Dantzari Taldearen entseguei

2010/02/08

Ekin Dantzari Taldearen 2010ko klaseak sustatzeko irudia Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak (Eusketxe) eta Euskaltzaleak Euskaltegiak euskal dantza talde berria sortu zuten 2008an. Aitor Alava irakasle, taldea sendotuz joan da eta gaur egun Buenos Airesko eta baita Buenos Airestik kanpoko ekintza garrantzitsuetan hartzen du parte. 'Ekin' izena Andres de Irujoren eta Ekin Argitaletxearen omenez daramatzan talde honek datorren otsailaren 12an ekingo dio aurtengo ibilbideari. Entseguak –otsailean eta martxoan– ostiralero izango dira, arratsaldeko 7:30etatik 9:30etara. Apirilean, berriz, larunbatetan. Klaseetan parte hartzeko, ez da aldez aurretik ezer jakin beharrik. Inguruan bizi bazara, 'anima zaitez' diote Ekin-go lagunek.

Gehiago irakurri...


"Euskaldunen berri, euren historia, egitatea eta AEBekiko partaidetza azaltzea dira ekimenaren helburuak"

2010/02/05

Ellis Island-eko turisten sarrera “Begibistan ezkutatuta: euskaldunak” , bihar New Yorkeko Ellis Island-en inauguratuko den erakusketak euskaldunek munduan zehar izan duten eragina nahi du erakutsi. Ekimenak, Euskal Herritik Estatu Batuetara alde egin zuten euskal herritarren bizipenak helarazi nahi dizkio bisitariari. New York-eko Ellis Island museoan egongo da zabalik bihartik, otsailaren 6tik, apiriliaren 6ra arte. Hizkuntza, ohiturak eta euskaldunen baloreak aurkeztea eta Estatu Batuetara pasatzeko izan zituzten arrazoiak azaltzea da erakusketaren helburua. Euskal herritarrek munduan zehar izan duten eragina azaldu nahi die hurbilduko zaizkion bisitariei.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek euskara, euskal kultura eta laguntza klaseen 2010ko aukerak iragarri du

2010/02/05

Euskaltzaleak-eko ikasleek Xamar idazlearen bisita jaso zuten 2009. urtean (argazkia EuskalKultura.com) Inoiz baino goizago hasiko dira aurten klaseak Buenos Airesko Euskaltegian. Izan ere, otsailaren 4an bertan, proiektu berri bati ekingo zaio, esan nahi baita laguntza-klaseei. Alegia, Euskaltegiaren ikasgeletatik noizbait pasatu diren ikasleei gonbitea luzatuko zaie berriro ikastaroetan parte har dezaten. Gonbiteaz gain, Euskaltzaleak-ek laguntza eskolak emango dizkio beharra duenari martxoan hasiko diren ikasturteko urrats egokietan sar daitezen. Otsailean bertan, Boga programarekin lanean dihardutenei ere proposamen bat luzatu diete Euskaltzaleak-eko arduradunek: saioak, ostiraletan, ikas-prozesua errazteko. Oro har, ikasturte berriari martxoaren 8an eutsiko zaio.

Gehiago irakurri...


Espero zen arrakastarekin hasi da Buenos Airesko Euskal Echea-n Udako Euskal Unibertsitatearen II. edizioa

2010/02/04

Enrique Aranburu proiektuaren koordinatzailea ikastaroaren inaugurazioan Buenos Aires hiriburuko 'Euskal Echea' Institutua hitzaldi eta musikaren agertokia bihurtu zen Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen inaugurazioan. Sarandi kalean dagoen tradizio handiko etxe honek ateak zabaldu zizkien pasa den astelehenean euskal ikasleei euskara eta euskal kultura munduan murgildu ahal izateko. Ekitaldiari hasiera emateko, Instituzioko Zuzendari Orokorra den Santiago Bonfantik ongi etorri eman zion bildutako jendeari. Ondoren, bildutakoek Gernikako Arbola abestu zuten. Lehenengo ekintza hau bukatuta, ikasleek buru belarri barneratu ziren lehenengo saioan.

Gehiago irakurri...


Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez Bartzelonako Euskal Etxeko XV. Mus Txapelketako irabazle, 32 bikote artean

2010/02/04

Bartzelonako Euskal Etxeko 2010eko Mus Txapeldunak: Eduardo Calvo eta Sergi Sanchez (argazkia EE)

Gehiago irakurri...


Euskal ikuskizun eta festa edergarri larunbatean New Yorken Ellis Island-eko euskal erakusketa inauguratzeko

2010/02/03

Datorren larunbatean, otsailaren 6an, New Yorkeko Ellis Island-en inauguratuko den erakusketaren paneletako batzuk Datorren larunbata New York Estatu Batuetako euskal diasporaren erdigune bilakatuko da, hainbat jende bilduz Ellis Island-en egingo den euskal erakusketaren inauguraziora. Hitzordua ez da edonolakoa izango, batetik lekuagatik, erakusketa leku oso berezi batean kokatu baita, hala nola 1892 eta 1954 artean Europatik estatubaturatutako 12 milioi emigranteren derrigorrezko pasagune, galbahe eta sofrikario ere izan zen lekuan, gaur egun turismo gune bihurtua, Askatasunaren Estatuaren ondoan (300.000 bisitari bil ditzakeela pentsatzen da); eta, bestetik, erakusketa beragatik, eskaintzen duen informazioagatik eta euskaldunak ez diren bisitari horien begietara ekarriko dituelako --seguruenik lehenengoz-- euskaldunak, zein diren eta euren kultura, euskal emigrazioaren fenomenoa eta lehengo eta egungo Euskal Herriaren eta euskal-amerikar egitatearen izaera eta errealitatea.

Gehiago irakurri...


Euskara partaide, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azoka, hizkuntza eta kultura katalana ardatz

2010/02/03

Pariseko Expolangues Azokaren logo eta identifikagarriak Gaur zabalduko ditu ateak Parisen Hizkuntz eta Kultur arloko bilgune garrantzitsua den Expolangues Azokaren 2010eko edizioak, euskara ere partaide dela, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ezarriko duen ohiko stand-a medio, eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak izango duen ordezkaritza tarteko, baita Cervantes institutuaren bitartez ere. Aurtengo azokak hizkuntza eta kultura katalana hautatu ditu gonbidatutzat eta, beraz, kataluniera mintzo den herrialdeetako partaidetza zabala bilduko da, programa eta hitzaldi eta ekimenen alorrean, zein standen eta erakusleenean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia