2010/03/29

'Hator hona' du izena Euskal Herriko gazteak Argentinako Necochea-ra udan hilabetez bizia bertako euskal etxeko gazteekin egitera gonbidatzen dituen programa. 18 eta 30 urte arteko gazteentzat dago pentsatua eta Necocheako Euzko Etxeak arrakastaz antolatzen du 2004az geroztik. Euskal Herritik parte hartzen duten gazteak, euskal musikaz, kirolez, kantuaz, dantzaz, gastronomiaz-eta dauzkaten ezagutzak partekatzen dituzte gazte argentinarrekin, eta hauek bertako bizimodua, ohiturak, lekuak eta abar erakusten dizkiete. EHko gazteek euren bidaia ordaintzen dute eta egonaldia Necochean --ostatua, janaria eta bertan egotea-- euskal etxearen kontu doa. Aurtengo egonaldia uztailaren 16tik abuztuaren 8aren bitartekoa izango da. Izena emateko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik.
Gehiago irakurri...
2010/03/29

Berrehun bat dantzari bildu ziren asteburuan Cañuelasko Euskal Etxeak eratutako Aberri Eguneko IV. Dantzari Topaketan. Jai honekin hasi zen Euskal Etxea bere 50. urtemuga ospatzen. Ekitaldian, Cañuelasko alkate Gustavo Arrietak ikurriña jaso zuen opari, Daniel Sancholuz EEko lehendakariaren eskutik. 15 dantza talde aritu ziren orotara, tartean Euskal Herriko Aiara Taldea, Argentinako bere birako lehenengo emanaldia eskaintzen. Gau partean, partaideak Denak Bat-en egoitzan bildu ziren afaria partekatu eta erromeriaz gozatzeko. Guztia amaiturik, ordea, eta lo egiteko leku zuten Smata aterpetxera itzulita, dantzarietako gutxiengo batek basakeriaz jokatu eta instalazioetako elementuak hautsi eta kalte material larriak eragin zituen. Jarrera arbuiagarri honek asteburu alaia zena goibeldu eta igandeko giroa zinez baldintzatu zuen, ekintzaren larriaz gain, kalteak milaka peso izango direla pentsatzen baita.
Gehiago irakurri...
2010/03/29

Anitz aukera dago Euskal Herritik kanpo, euskara ikasteko. Nagusiak: aurrez-aurreko klaseak, edo Boga sistema, internetez ikastea balegia, online tutore batekin eta hilean behin aurrez-aurreko mintzapraktika barne. Argentinan biak erabiltzen dira, euskal etxearen arabera. 2010 ikasturtea martxoan hasia da euskal etxe batzuetan; beste hamaikatan apirilean abiatuko da. Erronka izan daiteke lehenengoz euskarari ekitea. Ikasteko arrazoia edozein izanik --arbasoena zen zerbait zeureganatzearren, ezohiko hizkuntza bat jakitearren edo, esaterako, erroekiko edo norbaitenganako maitasun kontuak medio-- hainbat jende dabil Argentinan euskal etxeetan euskara ikasten, bakoitzak lortu duen mailan, oinarrizko taldeetan edo aurreratuagoetan. Halaxe gertatzen da Chivilcoy, Rosario, Tandil, Viedma eta Rio Coloradon.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Federico Borrás Alcain zuzendari eta esatari, astero aireratzen da Presencia Vasca irratsaioa Argentinako Paraná herritik, Entre Rios probintzian, izan ere duela 20 urtedanik. Horixe, bere lehenengo 20 urteak ari da ospatzen egunotan, eta karia horretara ordu biko saio berezi bat egingo du datorren igandean, martxoak 28, bi hamarkada hauek eman dutena gogora ekarriz. Ohi bezala, saioa internet bidez ere segitu ahal izango da zuzenean, Argentinan 11:00etatik 13:00ak arte, eta Euskal Herrian bost ordu gehiago direnean, aurreko gauan aldatua izango baita ordutegi ofiziala. Saioa bukatuta, Paranán bildutakoek senidearteko bazkari bati ekingo diote. Lerro hauetatik, zorionak Federico, Mikel, Sandro eta 20 urte hauetan saioa posible egin duten eta astero astero posible egiten segitzen dutenei.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Argentinako leku eta probintzia diferenteetako 15 dantza talde bilduko dira asteburu honetan Buenos Aiures probintziako Cañuelas herrian, aurten laugarren edizioz bertako Danak Bat Euskal Eteak antolatu duen Aberri Eguneko Dantzari Elkarretaratzean. Hitzordua gero eta data finkoagoa bilakatzen ari da gero eta dantza talde argentinar gehiagoren egutegian, urteko hitzordu nagusia den Euskal Aste Nazionalaren sei bat hilabetera ospatzeko jai edo dei biltzaile gisa. Aurten, gonbidatu bereziak datoz Europatik, Aiara Dantza Talde arabarrak Argentinako leku batzuetan zehar egingo duen bira bihar beran hasiko baitu Cañuelasen. Programak, kalejirak, emanaldiak eta, gau partez, erromeria baitaratzen ditu biharko egunari dagokionez.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratuko du Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzaren eremupean antolatu ohi den Diasporako gazteentzako Gaztemundu Programaren 2010ko edizioa. Parte hartzaileek 18 eta 30 urte bitartekoak beharko dute izan eta, aurreko urteetan eskatu izan diren ezaugarri eta baldintzez gain, aurtengoan hautagaiek idazlan bat egin beharko dute Euskadiren kanpo irudia aintzat hartuta. Aurtengo Gaztemundu uztailaren 1etik 15era bitartean garatuko da eta parte hartzeko izena emateko azken eguna 2010eko apirilaren 20a izango da.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur eman du argitara euskal etxeak dauden herrialde eta lekuetan barrena kultur birak egiteko 2010eko programaren deialdia. 97.310 euro bereizi dira honetarako. Kontutan hartuko diren irizpideen artean, pertsona edo talde horrek biran ikutuko dituen euskal etxeen eta jendearen kopurua, eta proposatutako artista edo taldeen interes eta probeste-maila. hautagaitzak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 30ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2010/03/26

Euzko Alkartasuna erakundeko batzordeak bere gain hartuko ditu gaur izen bereko hotelaren ixtearen ondorioak. Karia horretara, eta 'solidaritateak bultzatuta', zegokien kalte-ordaina ordainduko diela adieraziko die gaur hoteleko zazpi langileei. Euskal etxeko kideek, deliberatzeko egun batzuk hartu ondoren, irtenbide egokiena hau izango zela pentsatu dute, "nahiz eta berez ordainketa hori egitera behartuta ez egon". Gogora dezagun arazoa otsailaren 27an hasi zela, hotel eta jatetxeko langileak bertara heldu eta eraikina itxita harrapatu zutenean. Jabegoa Euskal Etxearena bada ere, kontseziodun batek, Susana Monteagudok, kudeatzen zuen, baina honek nonbait alde egin du kontaktatzeko inongo daturik utzi gabe. Gaur elkartuko dira bi parteen abokatuak eta agiriak sinatu ondoren, kontsezio berri baterako deia egingo dute euskal etxekoek.
Gehiago irakurri...
2010/03/25

Gaur arratsaldeko seietatik aurrera elkartearen egoitzan egingo den Kolonbiako Euskal Etxearen Urteko Biltzar Nagusiak markatuko du datozen egunotan eta apirilaren 1eraino Bogotán garatuko den euskal kultura, kirol eta festa egitaraua. Bisitariak ere etorriko dira, besteak beste, Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea; Argentina, Mexiko eta Euskal Herriko pilota ordezkaritzak; Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoa, Fernando Larrea arkitektoa... Interesatuek segitu ahal izango dituzte Bogotáko Nazioarteko I. Pilota Saria, Euskal Etxeak sortutako Athetic Club de Bilbao-Euskal Etxearen aurkezpena, musika emanaldiak, korala, 'Los vascos y las independencias americanas' liburuaren plazaratzea edo 2005etik Gernikako Parkean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean plaka oroigarri bat ipintzea, beste zenbait ekimen artean.
Gehiago irakurri...
2010/03/25

Aurretik ere aipatua dugu EuskalKultura.com-eko orrialdeotan, 41 urteko abokatu eta politikari demokrata hau, aitama euskaldunen semea, etorkizun oparoa izan dezakeen hautetsia baita. 2004tik Texas Estatuko Ordezkarien Ganberako (Kongresua) kide da, bi alabaren aita (Sofia eta Maia) eta iaz bertan, 'Urteko legelaria' hautatu zuten estatuan, Ordezkari Ganberan egindako bere legegile lana goraipatzearren. Obamazale handia, energia berriztagarrien aldeko apustua partekatzen du presidentearekin. Eta izan ere horri buruz, eneria berriztagarriez eta arlo horren Estatu Batuetan egun eskaintzen dituen garapen eta negozio aukerez mintzatuko da gaur eguerdi t'erdietan Bilbon, Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako ekitaldian.
Gehiago irakurri...