euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txilen, Kuban eta Venezuelan ere euskaldunek eta euskal etxeek Aberri Eguna ospatzera deitu dute

2009/04/10

Iazko Aberri Eguneko mezako irudia, Caracaseko Euzko Etxean, Venezuelan (argazkia http://euskoetxeacaracas.blogspot.com)  Lehenxeago aste honetan, munduko hainbat euskal etxeek Aberri Eguna ospatzeko eginiko deiei buruz idatzi genuen. Tartean zeuden, esaterako, Washington DC, Miami, New York, Cancun, Celaya, Madril, Sydney, Shanghai, Mexiko Hiriburua eta Bartzelonako euskal etxeak. Edota, Argentinan, San Nicolas, Laprida, 9 de Julio, Cordoba, Rosario, Buenos Aires, General Rodriguez, Tandil, Arrecifes edo La Platakoak. Oro har, askoz ere gehiago dira, baina guztien berri ezin bildu. Gaurkoan, Txile, Kuba eta Venezuelako deialdien berri dakarkigu. Zure euskal etxea ez baduzu hemen ikusten, idatz iezaguzu.

Gehiago irakurri...


Miami, Sydney, Shanghai, Mexiko... euskal etxeek Aberri Egunarekin bat egingo dute igande honetan

2009/04/09

Aberri Eguna ospatzen Cancunen, Mexikon Urtero legez atzerriko euskal komunitateek Aberri Eguneko jaiarekin bat egingo dute asteburu honetan, hainbat kultur ekitaldi, bazkari eta afariekin. Batzuk, Washington DC-ko Euskal Etxea kasu, dagoeneko ospatu dute jaia --joan den apirilaren 4ean hain zuzen-- baina ospakizun gehienak, asteburu honetan bertan izango dira. Miami, New York, Mexiko DF, Cancun, Celaya, Sydney, Shanghai eta Madrid dira horietako batzuk. Argentinan, Txilen eta beste toki batzuetan hitzordu gehienak datozen asteetan gauzatuko dira. Artikulu bereizian, Argentinako deien berri.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeek eta euskaldunek dena prest dute Aberri Eguneko ospakizunetarako

2009/04/09

Iazko Aberri Eguneko ospakizuna Jose C. Pazeko Euskal Etxean (argazkia JoseCPazEE) Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunetako asko dagoeneko prestatzen ari dira Aberri Egunaren ospakizunak. Hegoaldeko hemisferioko euskal etxeetan, Aberri Eguna urteko lehenengo ospakizunetako bat da. Hori dela eta, gehienek ekitaldiren bat antolatzen dute data berezi hori aldarrikatzeko eta aldi berean, euskal etxeko kide guztiekin urteari hasiera emateko. Argentinako euskal etxe batzuetan, asteburu honetan bertan izango dira ekitaldiak, Berpizkunde Egunarekin batera. Beste euskal etxe batzuetan, ospakizunak atzeratu egingo dira Aste Santuko oporrak pasa arte.

Gehiago irakurri...


Bilerak deitu dituzte datorren astean Kalifornian eta Utah-n Emprebask-USA elkartea sortu nahi dutenek

2009/04/08

Datorren apirilaren 16rako hitzorduaren deialdia Emprebask-USA --Estatu Batuetako euskal jatorrizko enpresari, exekutibo eta profesionalak bildu nahi dituen elkarteak-- bilera deitu du datorren asterako San Frantziskon (Kalifornia) eta Salt Lake Cityn (Utah), elkartekide izateko interesa izan dezaketen guztiei zabaldurik. San Frantziskoko bilera South San Frantziskoko 'Basque Cultural Center'en egoitzan izango da, ostegunean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Salt Lakekoa, berriz, larunbatean izango da, NABOko ordezkariek goizeko zazpi t'erdietatik aurrera hiri horretan egingo duten Udaberriko Bileraren baitan.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxagak New Yorkeko PEN World Voices jaialdian parte hartuko du apirilaren 27tik maiatzaren 3ra

2009/04/08

Bernado Atxaga idazlea (argazkia BassoCannarsa) Bernardo Atxaga idazle eta poeta euskaldunak 'PEN World Voices' Nazioarteko Literatur Jaialdian parte hartuko du hil honen bukaeran. Jaialdi honek mundu osoko egile ezagunak biltzen ditu --aurten Paul Auster, Antonio Tabucchi eta Walter Mosley, besteak beste-- eta AEBetako PEN Club idazle elkarteak antolatzen du. Atxaga 2006ko edizioan izan bertan lehen aldiz eta orduan beste ekitaldi batzuen artean Frank Bidart poeta euskal kaliforniarrarekin batera mahainguru batean parte hartu zuen.

Gehiago irakurri...


Atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak

2009/04/08

Lehendakaritzaren egoitza Gasteizen Eusko Jaurlaritzak joan den apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2009 urteari dagokion atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia argitaratu du. Aurtengo deialdirako zuzkidura orotara 207.854 eurotakoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da. Bestalde, Jaurlaritzako iturriek aurreratu dutenez, 2009ko Gaztemundu programarako deialdia hil honetako 24an argitaratuko da.

Gehiago irakurri...


Ibarretxe lehendakaria eta Urribarri gobernadorea partaide Presencia Vasca irratsaioaren 19. urteurrenean

2009/04/07

Presencia Vasca-ren 19. urteurreneko irratsaioan zuzenean parte hartu zutenetako batzuk: Federico Borras Alcain saioko zuzendari eta esataria, Mikel Ezkerro historia arloko kolaboratzailea eta FEVAko lehendakari Felipe Eiheragibel Ibarretxe lehendakariaren eta Entre Rios probintzia argentinarreko gobernadore Urribarriren ahotsak aireratu ziren, besteak beste, Paranako 'Presencia Vasca' irratsaioak bere 19. urteurrena ospatzeko antolatutako bi orduko irratsaio berezian. Astero astero eta 19 urtetan etenik gabe euskal musika eta gaiez plazaratu den saioak jende ugariren lekukotasunak bereganatu zituen joan den martxoaren 29an lagunarteko hitzordu gisa eratu zen irratsaiora. Ohiko laguntzaileez gain, saioak FEVAko lehendakari Felipe Eiheragibelen partaidetza fisikoa ere bildu zuen. Beste hainbat jendek telefono edo e-mail bidez egin zuen bat Presencia Vascaren urtebetetzearekin.

Gehiago irakurri...


Txinako Harresi Handitik Londreseko parkeetara, Korrika 16 munduko hainbat bazterretara heldu zen euskal etxeekin

2009/04/07

Korrika 16 Shanghaiko erdigunetik abiatzeko prest (argazkia ShanghaiEE) Korrika 16 joan den igandean bukatu zen Gasteiz, baina munduko leku desberdinetatik lasterketaren hotsak heltzen zaizkigu oiiandik ere. Txinan, adibidez, euskararen aldeko lasterketa Harresi handiraino eta Shanghaiko kaleetaraino heldu zen joan den asteburuan, bertan bizi diren euskaldunei eta Shanghaiko Euskal Etxeari esker. Londresen, aldiz, lasterketa sinboliko bat egin zen London Basque Society Euskal Etxetik gertu dagoen parke batean, txalapartaren soinuek lagunduta. Ondoren korrikalariek eta elkarteko bazkideek babarrun jana egin zuten indarrak berreskuratzeko.

Gehiago irakurri...


'Alkate entzun, New York euskaldun' oihuarekin heldu zen Korrika 16 Central Park-era, Eusko Etxeari esker

2009/04/07

Ruth Guimerá aktoresa lekukoarekin Central Parken Korrikaren buru (argazkiak Koitz) New Yorkeko euskaldunek eta euskal amerikarrek hitzordua zuten joan den asteburuan euskararen aldeko erreibindikazioa egiteko. Eta oraingoan ez zuten Euskal Herrira bidaia egin behar izan Korrikan parte hartzeko, izan ere, estrainekoz, Korrika Central Parkeraino heldu zen. Giro hotzari eta haizeari aurre eginez, euskal amerikar talde polita bildu zen eguerdian parke ezagunean euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko prest. New Yorken ere euskara hitz egin eta bizi egiten da, ekitaldian erakutsi zuten bezala.

Gehiago irakurri...


Pou anaiek eta Sonia Casas mendigoizaleak euren esperientzien berri eman zieten Saltako euskaldunei

2009/04/06

Gure Etxea-ko kideak Sonia Casasen mintzaldian (argazkia SaltaEE) Saltako Gure Etxea euskal elkarteak Euskal Herriko mendigoizale eta eskalatzaile adituak izan ditu bisitan azken egunotan eta euren abentura eta esperientzien berri zuzena jasotzeko aukera izan dute bertako euskaldunek. Pou anaiak, Gasteizko eskalatzaile ezagunak, Chañi Chico paretera bidean egin zuten Saltan geldialdia eta prentsaurrekoa eman zuten herriko Goi Mendi Museoan. Bestalde, Sonia Casas bilbotarrak Fitz Roy mendira egin zuen igoerari buruzko hitzaldia eman zuen museoan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia