euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko Itxaropen EEren egoitza eraikitzeko antolatu ‘adreiluaren kanpaina’ emaitza onez ari da

2009/04/16

Dagoeneko eraikita dagoen euskal etxearen zatiaren inaugurazioa Itxaropen Euskal Etxe argentinarreko kideek helburu oso argia dute buruan azken aldian: euren egoitzaren eraikuntza zinez bultzatzea. Asmo horrekin, ‘adreiluaren kanpaina’ jarri zuten martxan joan den urtean, erakundearen hamargarren urteurreneko ospakizunekin batera. Kanpainaren bidez, euskal etxearen proiektuari lagundu nahi dionak adreilu dohaintzabat egin dezake: 170 peso argentinarren truke ehun adreilu eman ditzake. Ekimenaren lehenengo emaitzak ikus daitezke dagoeneko: sukaldea amaituta dago eta hurrengo urratsa bainugelak eta balio anitzeko aretoa eraikitzea izango da. Lagundu nahi baduzu, garaiz zabiltza.

Gehiago irakurri...


Berrehun bat dantzari bildu ziren Cañuelaseko Denak Batek eratutako Aberri Eguneko Dantzari Topaketan

2009/04/15

Cañuelasera Dantzarien Topaketan parte hartzera iritsitako gazteetako batzuk (argazkia infocanuelas.com) Cañuelaseko Dantzari Topaketak berezko lekua lortu du Argentinako euskal dantzarien urteko egutegian. Orain dela hiru urte Denak Bat euskal etxekoei Aberri Eguna dantzarien topaketa batekin ospatzea bururatu zitzaien. Hasieran erronka handiegia zirudien, Argentinan dauden distantziengatik, baina urteak pasa ahala gainditu egin da erronka hori eta aurten hainbat etxeetako berrehun bat dantzari elkartzea lortu da. Topaketa martxoaren azkeneko asteburuan gauzatu zen eta izandako arrakastarekin hitzorduak berretsi egin du bere lekua Argentinako euskal komunitatearen urteroko ekitaldi esanguratsuen artean.

Gehiago irakurri...


Juan Mari Beltran musikariak Frankfurten txalaparta bat egin eta bertako sagardotegi batean jo zuen

2009/04/15

Ander Barrenetxea, Juan Mari Beltran eta alemaniar zurgina txalaparta egiten (argazkiak FrankfurtEE) Juan Mari Beltran euskal musika aditua Frankfurteko Nazioarteko Musika Azokan izan da aurten, Ander Barrenetxea txalapartariarekin batera, eta hiri alemaniarreko Euskal Ikasketen Etxeak gonbidatuta txalaparta bat egin du bere egonaldian zehar. Txalaparta orain euskal alemaniar elkartearen eskutan geldituko da. Beltranek eta Barrenetxeak musika tresna estrenatzeko aukera izan zuten, elkarteak egin zuen euskal alemaniar sagardotegi-afarian.

Gehiago irakurri...


Euriak tartea egin zuen eta Montevideoko euskaldunek euren bost kilometrotako Korrika egin ahal izan zuten

2009/04/15

Korrikalariak Montevideoko 18 de Julio hiribidean barrena (argazkia EuskalErriaEE) Montevideoko euskal komunitateak Korrika 16rekin bat egiteko aukera izan zuen orain dela egun batzuk, Euskal Erria elkarteak antolatu zuen lasterketa sinbolikoari esker. Ekitaldia apirilaren 4ean izan zen, lasterketa ofiziala Gasteizen, Euskal Herrian, bukatu baino egun bat lehenago. Eguraldi txarrari aurre eginez uruguaiar korrikalari talde polita bildu zen Gernika plazan eta Askatasunaren plazan bukatu zen bost kilometrotako ibilbidea egin zuten.

Gehiago irakurri...


Euskal partaidetza zabala bilduko du datorrean astean hasiko den Buenos Airesko 35. Liburu Azokak

2009/04/14

Iaz Buenos Airesko Liburu Azokan ipinitako euskal standaren zati baten ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com) Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra bitartean egingo da hiriburu argentinarrean Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren hogeita hamabostgarren edizioa. Euskal argentinar komunitateak, aurreko bi edizioetan bezala, leku berezi bat izango du FEVAk eta Juan de Garay Fundazioak elkarrekin antolatutako standari esker. Liburu aurkezpenak, musika eta dantza erakustaldiak izango dira euskarari buruz edota euskal kulturaz interesatutako bisitariek ikusi ahal izango dituzte ekintzetako batzuk. Euskal standaren zenbakia 2418/20, Azokako aretoaren pabilioi horian.

Gehiago irakurri...


Pamiela argitaletxeak bi lan berri aurkeztuko ditu Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan

2009/04/14

Xamarren 'Vascos' eta 'Siete poetas vascos' antologiaren azalak Pamiela argitaletxe iruindarra aurten ere Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan izango da, eta oraingoan gainera bereziki bertan aurkezteko prestatu dituen bi libururekin: alde batetik, 'Vascos', Juan Carlos 'Xamar' Etxegoienek euskarak munduan izan duen historia eta presentziari buruzko lana; eta bestetik 'Siete poetas vascos', euskal poeta garaikideen poema aukeratuen bilduma, euskaraz eta gaztelerazko itzulpenarekin. Egileek hainbat aurkezpen egingo dute azokan, Ruper Ordorika musikariaren partehartzearekin.

Gehiago irakurri...


Arrakasta Aberri Eguneko ospakizunetan Kubako Habanan joan den larunbat eta igandean

2009/04/14

Erabat pozik lortutako arrakastarekin, bikote garailea, Daniel Velez eta Josemi Arrugaeta, irabazle-txapela bana buruan, iragan larunbatean Habanako Centro Vasco jatetxean eginiko mus norgehiagokaren ondotik (argazkia Jose Goitia) Larunbat eta igandeko programa osatu batez gauzatu dute Kubako Habanan joan den asteburuan Aberri Eguneko festa. Kubako eta Euskal Herriko eragin uztartuak nabariak ziren giro erakargarrian, ekitaldiak Mus Txapelketa batekin hasi ziren, arratsaldeko hiruretan, larunbatez, ospakizun guztien egoitza izan den Habanako Vedadoko Centro Vasco jatetxean. Zortzi bikote partaide eta, giro oneko baina konpetizio gogorreko partiden ostean, 'egindako iragarpenen kontra' EuskalKultura.com-i protagonistek berek aitortu diotenez, Josemi Arrugaeta bertako egoiliarrak eta Daniel Velez Iparraldeko argazkilariak --egun hauetan Habanan argazki erakusketa bat aurkezten ari denak-- osatutako bikoteak jaso zuten txapela.

Gehiago irakurri...


Sarako Idazleen Biltzarra eta liburu azoka da gaur, EuskalKultura.com stand batekin partaide

2009/04/13

Sarako Idazleen Biltzarra aurreko edizio batean (argazkia EuskalKultura.com) Urtero bezala Bazko astelehenez, Idazleen Biltzarra bilduko du gaur Sarako herriak (Lapurdi), aurtengoan ere EuskalKultura.com-ek bere stand propioa bertan. Idazleen eta irakurleen arteko harreman zuzeneko eguna da urtero Sarakoa. Ateak goizeko 10etan zabalduko dira Sarako Kiroldegian eta egun osoan izango dira zabalik, arratsalde erdian, bostak-seiak irian itxi arte. Iparraldeko hamaika euskal idazleekin mintzatzeko aukera ezin hobea, eta bertan egiten den euskal kulturak bizi duen unea neurtzeko hitzordu egokia.

Gehiago irakurri...


FEVAk Aberri Eguneko agiria kaleratu du, 'euskal eskubide historikoak aldarrikatzeko eguna' dela esanez

2009/04/10

Felipe Eiheragibel, FEVAko lehendakaria, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak bere areto nagusiari 'Peio Aranburu' izena ipintzeko erabakia hartu du

2009/04/10

Madrilgo Euskal Etxeko areto honek hartuko du aurrerantzean 'Peio Aranburu' izena (argazkia EuskalKultura.com) Madrilgo Euskal Etxeko Gobernu Batzordeak bertako areto nagusiari 'Peio Aranburu' izena ezartzea erabaki du bere azkeneko bileran, joan den irailean zendu donostiarra elkartearen "fundazio eta garapenean protagonismo handienetarikoa izan duen pertsona" izan baitzen. Izendapena haren heriotzaren lehenengo urteurrenarekin bat eginez gauzatuko da, omenaldi bateko parte. Euskal Etxeak zorionak ematen dizkie, bestetik, duela egun gutxi Madrilen Korrika arrakastatsua antolatu duten EEko Ane, Izaskun eta Errukineri. EEa Aste Santuko ostegun eta ostiralean itxita egongo dela gogora araztearekin, EEko Abesbatza berrabiatzeko ahalegin berri bat iragartzen da, apirilaren 23an, ostegunez, egingo den bilera medio.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia