euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euskal Etxeak eta Herrialde Katalanetako Etxeak ekitaldi bateratu bat antolatu dute

2009/05/11

Ekitaldi katalan-euskaldun honetarako deia egiten duen afixa La Plata Buenos Aires probintzia argentinarretik datorkigu iragarpena, datorren ostegunean, bertako Euzko Etxeak eta Herrialde Katalanetako Etxeak elkarrekin antolatuta, hitzaldi eta ekitaldi bateratu baterako deia eginez, 'bi errealitate politiko eta historikoetako berri emanez, historikoki, gaur egungo uneraino heldu arte' mintzatuko baitira Gustavo Capdevila abokatua, La Platako Casal-eko presidenteordea, eta Leandro Etchichury, UBAko Antropologia doktoregaia eta euskal gizataldeko kide ezaguna. Ostegunean, arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Kazetaritza Fakultatean.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunek ere Athletic-en Kopa Finala ikusteko bilduko dira; non eta nola, hemen

2009/05/11

Mexikoko Athletic-eko peñako kideak bilera batean Atzerriko Athletic-en lagun taldeak eta Diasporako euskaldun asko eta asko irrikaz daude asteazkenean Athletic eta Bartzelonak jokatuko duten Koparen Finala ikusteko. Londresen, New Yorken, Buenos Airesen, Madrilen eta Bartzelonan euskal etxeek partida telebistan zuzenean ikusteko hitzorduak antolatu dituzte euren egoitzatan edota inguruko tabernetan. Gutxi batzuk, Italiako Lehoi Italiarrak peñako lagunak, kasu, Valentziara bidaia egingo dute giroaz zuzenean gozatzeko. Partida telebistan (ETB, TV-3 eta TVE) izango da ikusgai eta interneteko irrati eta online kontakizunen bitartez ere jarraitu ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Diana Huarte: «Gaurko egoera krisitzat daukazue, baina guretzat umeen jolasa besterik ez da»

2009/05/11

Diana Huarte eta Daniel Gorostegui, SHH Argentinara joandako euskaldunen bilobak dira Diana Huarte eta Daniel Gorostegui, eta Buenos Airesko pop elektronikoaren aitzindariak dira SHH taldearekin. Argentinan musika elektronikoa jorratzen duen talde bakanetakoa da SHH bikotea. Aitona nafarra duen Diana Huartek (Buenos Aires, 1979) egiten ditu SHHren kanten hitzak, eta Daniel Gorosteguiren doinuak abesten ditu. Gorosteguiren aitona Miarritzekoa zen. Lehen aldiz izan dira Euskal Herrian jotzen. Atzo eman zuten azken kontzertua, Elorrioko Parra tabernan (Bizkaia). Berria egunkariak eginiko elkarrizketa.

Gehiago irakurri...


Mikele Irazusta, euskal-argentinar tenislaria: 'Erabiltzen dudan euskal esamolde bat "beti aurrera!" da'

2009/05/11

Mikele Irazusta partida batean (argazkiak MikeleIrazusta/EuskonewsGaztea) Mikele Irazusta Bahia Blanca hiri argentinarrean jaio zen 1993an eta 16 urterekin etorkizun handiko tenislaria da, Argentinako onenen artean. Aurten ITF-ko (International Tennis Federation) 18 urtekoen junior zirkuitoan lehiatuko da, ranking-a osatzeko puntuak eskuratzen hasteko. Euskonews Gaztea aldizkari elektronikoak jarraian laburbiltzen dugun elkarrizketa egin dio.

Gehiago irakurri...


Ruper Ordorika Argentinatik: 'Euskal Herritik kanpo euskaldunak ikusteak asko hunkitzen nau'

2009/05/08

Ruper Ordorika Dani Perez gitarrajolearekin Buenos Airesen kantari, bertako Euskaltzaleak-ek antolatutako emanaldian (argazkia EuskalKultura.com) Hego Ameriketan da Ruper Ordorika, Pamiela Argitaletxearen eskutik, eta Buenos Aires, Montevideo, Bahía Blanca eta Rosarion aritu da honez gero. Ezagutzen zuen lehenagotik Diaspora, Kubako eta Estatu Batuetako euskaldunekin kontaktuan, baina harritu egin da Buenos Airesen, itzulian bisitatu duen lehenengo hirian, bizitutako giroarekin. “Hemen aurkitu dudan berotasuna eta oihartzuna ez da normala izaten; honek esan nahi du argi dagoela, nire ustez, badagoela hemen dinamika bat, badituzuela euskara klaseak... Euskal presentzia handia nabaritzen dut”.

Gehiago irakurri...


General Achako Euzko Txokoa elkarteak Txahalaren 37. Jai arrakastatsua antolatu zuen

2009/05/08

Zaldiak General Achako ekonomiaren oinarrietako bat dira (argazkia EuzkoTxokoaEE) Argentinako General Acha herriko Eusko Txokoa elkarteak Txahalaren Jaiaren 37. edizioa ospatu zuen joan den maiatzaren 1 eta 2an. Ekitaldia abeltzantza arloko bilkura garrantzitsuenetakoa da Pampetako inguru hauetan eta Euskal Etxeak 1971an antolatu zuen lehen aldiz. Aurtengo ikuskizunean zaldi heziketa erakusketak, desfileak eta folklore emanaldiak izan dira ikusgai, horien artean Los Guaraníes taldearen kontzertua Euskal Etxean. Jaia elkarteko zuzendaritza berriak sustatu duen indarberritzearen erakuslehio izan zen.

Gehiago irakurri...


AEBetako TV saio batek Gernikako bonbardaketa gogoratu du lekuko izan zen Mari Carmen Egurrolarekin

2009/05/08

Mari Carmen Egurrola Totorica, elkarrizketaren une batean (argazkia democracynow.org) Mari Carmen Egurrola Totorica Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen apenas bost urteko neskatila zenean, eta orain, bizileku duen Boiseko bere etxetik, sarraski hartako 1.600 hildakoei ahotsa jarri die, Democracy Now! telebista eta irrati saioak bonbardaketaren 72. urteurrena dela eta egindako erreportaian. Programa hau Estatu Batuetako 750 irrati eta telebista estaziotan emititzen da. Egurrolarekin batera Patty Miller, Boiseko Basque Museum & Cultural Center-eko zuzendaria ere hizlari izan zen, estatubatuarrei bertan gertatu zena eta bertatik atera beharreko ikasgaiak aipatuz [elkarrizketaren bideoa ingelesez].

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Instituturako 9 langile hautatzeko deialdia argitaratu du gaur aldizkari ofizialak

2009/05/07

EAEko aldizkari ofizialak gaur argitara eman duen testua Hogei egun naturaleko epea daukate bihartik aurrera Etxepare Euskal Institutuak bederatzi langile hautatzeko zabaldu duen prozesuan parte hartu nahi dutenek. Euskal Herriko Agintari Aldizkariak gaur, maiatzak 7, eman du argitara Etxepare Euskal Institutuaren langileak hautatzeko lehiaketa oposizioaren deialdi publikoa. Deialdia zabalik da Administrazioko zein kanpoko pertsonentzat. Eskaerak eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren lurralde bakoitzeko egoitzetan jaso ahal izango diren inprimakia beteta.

Gehiago irakurri...


Ohar gogoangarria: Gaztemunduko eskabideak Argentinan aurkezteko epea maiatzaren 22an itxiko da

2009/05/07

2005eko Gaztemundun euskal etxeak dinamizatzeko jokoak eta animazioa ikasi zuten partehartzaileek Argentinako Euskadiko Ordezkaritzatik ohar gogoangarria plazaratu dute, oroitaraziz Gaztemundu Diasporako gazteentzako trebakuntza programarako eskabideak aurkezteko epeko ñabardura bat, Argentinari dagokiona. Aurtengo deialdian maiatzaren 25a ezarri zen eskabideak aurkezteko azken eguna bezala, baina Argentinan --soilik eskabide hori Euskal Ordezkaritzan aurkeztu nahi izanez gero-- maiatzaren 25a jai nazionala denez, epea aurreratu egiten da beste egun eta tenore honetara ekarriz: maiatzaren 22ko 13:00ak. Legeak baimendutako gainerako tokietan edo postaz igorri nahi dituztenentzat, 25ak balio du epe mugatzat.

Gehiago irakurri...


Hogeitabat euskal hiztegi espezialdu gaztelera, ingeles eta frantses itzulpenekin sarean

2009/05/07

Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordea Eusko Jaurlaritzak hogeitabat euskal hiztegi espezialdu argitaratu ditu, euskal hiztunei arlo desberdinetako termino zehatzak bilatu eta erabiltzeko aukera erraztu asmoz. Hiztegi bakoitzak arlo bat jorratzen du, adibidez garraioa, eraikuntza, informatika, arrantza, kirola, aisia... Hiztegiek hitz bakoitzaren gaztelera, ingeles eta frantsesko itzulpena ere ematen dute. Hiztegi hauek internet bidez kontsultatu daitezke Euskalterm Terminologia Banku Publikoaren webgunearen bitartez. Euskalbar izena duen plug-in baten bidez, gainera, ordenagailuko nabigazio-barran Euskalterm eta beste hamaika hiztegi jarri daitezke.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia