euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabaltx abeslariak 'Cymeus' bere bosgarren diskoa aurkeztu du Argentinako zenbait agertokitan

2009/11/18

Xabaltxek Argentinan emandako bigarren kontzertua, Buenos Airesko Plaza Defensa Kultur Etxean (argazkia EuskalKultura.com) 'Cymeus' du izena kantari lapurtarraren azken diskoak, 'Cymeus' hitzak Cymru (Gales) eta Euskal Herria izenak batzen dituelako. Izan ere, kantariak Irlandan bizi izandako esperientziak kontatzen ditu bertan. Lan atera berria aurkeztera Argentinara etorrita, Xabaltxek, bakarrik bere gitarra eta hitzekin, malenkoniaz bete zituen aretoak Mixu Mixelena lagun zenduari kanta bat eskainitakoan. Alabaina goibeltasuna desagertzen zen, publikoa euskal abesti tradizionalak kantari ipintzerakoan, hala nola 'Hegoak' edo 'Eperrak', aretoak eta kantariak bat eginik. San Miguel, Buenos Aires, Gral. Rodriguez, Arrecifes eta San Nicolasen presentatu da Xabaltx eta herriotako bakoitzean lagunekin partekatu du beti agertokia.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Eusketxek bi bidaia zozketatzen ditu Euskal Herrira: lagundu, agian bidaiatzeko

2009/11/17

Iaz, saridunaren izena atera ondoren, Maria Elena Etcheverry Eusketxeko lehendakaria irabazle suertatu zen Priscila Lopez de Vicuña besarkatzen (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Herria ezagutzea gustatuko litzaizuke? Buenos Airesko 'Eusketxe' Eusko Kultur Etxeak aurten ere 200 bonu salduko dituela adierazi du, bildutako diruarekin programatutako ekitaldiei eta Etxeko mantenimenduari eutsi ahal izateko. Bono hauetako bakoitzarekin, Euskal Herrira egingo diren bi bidaien zozketan parte hartzen da, edo nahi izanez gero joan-etorriak balioko lukeen ordainaren zozketan. Laguntzeko modu bikaina, sari bikain bat eskuratzeko aukerarekin, gainera.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2009: ekitaldietako argazki eta bideo erreportaia (II)

2009/11/17

Bahia Blancako FISA pabilioia 2009ko Euskal Asteko larunbatean, Argentina osotik etorritako ordezkaritzak bazkaltzen (argazkia EuskalKultura.com) 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari buruzko argazki eta bideo kronika edo erreportajearen bigarren zatia. Urriaren 26tik azaroaren 1a bitartean egin da Buenos Aires probintziako hegomendebalde kostan dagoen Bahia Blanca hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak bere 110. urteurrena ospatzen zuen urte berean. Larunbatean eginiko ekitaldiei dagozkie irudiok. Hona bigarren zati hau.

Gehiago irakurri...


Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeak herriko Udaletxearekin batera Jolasen Eguna antolatu zuen

2009/11/17

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak antolatutako jolas eguna Udaberri bete-betean, Saladilloko euskaldunak kaleetara atera ziren eta herriko komunitate osoa jolasteko ekintza batean parte hartzera gonbidatu zuten. Udaletxeko lankide antolatutako ekitaldi honetan, herri kirolak ez ezik, mota askotako ikuskizunak ere ikusi ahal izan ziren Nuestra Señora del Carmen Parkean, tartean estatua bizidunak, magoak eta murgak. Hitzordua joan den azaroaren 8an izan zen, arratsaldeko 4etatik aurrera, eta antolatzaileak poz-pozik daude deialdiak arrakasta handia izan zuelako. 'Duela urte batzuk udaberriaren eguna ospatzeko piknika antolatu genuen', azaldu zuen Hector Altamira euskal etxeko lehendakariak; 'aurten, berriz, euskal kulturaren beste alde batzuk ere erakutsi nahi genituen'.

Gehiago irakurri...


Santa Fe-ko Gure Etxeak antzinako euskal kultura gerturatu zuen bertako Simón de Iriondo eskolara

2009/11/16

Publiko gaztea izan zen kulturen erakustaldietan Santa Feko Gizataldeen Jaialdia --16. edizioa izan du aurtengoa-- ospatu baino lehen egin ziren ekintzen barruan, hiriko Gure Etxea Euskal Etxeak erakusketa bat burutu zuen Euskal Herriko geografia, historia eta kulturaren inguruan Simón de Iriondo Eskola Nazionalean. 'Gizarteak eskoletara doaz' egitasmoa, tailer moduan egiteko ekintza sorta, herriko Kultura Idazkaritzak aurkeztu zuen.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak bi beka deitu ditu Kanpo Harremanetan eta Euskal Gizataldeen arloan espezializatzeko

2009/11/16

Beken deialdia egiten duen aldizkari ofiziala Eusko Jaurlaritzak "Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko" bi beka deitu ditu. Legez parte hartzeko aukera daukaten herritarrekin batera, euskal etxeetako kideak ere aurkez daitezke deialdira, eskatutakoa betez geroz. Bekak Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako bulegoetan aritzeko dira eta 15.900 euroko diru hornidura daukate, bakoitzak. Eskabideak gauzatzeko epea abenduaren 10ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2009: ekitaldietako argazki erreportaia (I)

2009/11/16

Bahia Blancara bildutako dantzari eta festagileak bertako Union Vasca Euskal Etxearen aurrean (argazki erreportajea eta bideoak EuskalKultura.com)

Egin berria da urriaren 26tik, astelehena, azaroaren lehena, igandea, bitartean --gailurra asteburuan--, Bahia Blancan, Buenos Aires probintzian, 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Herrialde osoko hainbat euskal etxe eta euskal gizataldetako kideak bildu dira, Chaco eta Misionestik Patagoniako Santa Cruzeraino, urteko euskal ekintzen artean guztien bilgarri izatearren antolatua den deialdi garrantzitsu honetan. Hona 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko argazki eta bideo kronikaren lehenengo partea. Datozen egunotan segituko dugu materialaren gainerakoa argitaratzen.

Gehiago irakurri...


Paranako Urrundik Euskal Etxeak bat egin du Entre Rios-eko erakunde esloveniarraren urteurren jaiarekin

2009/11/13

Ezkerretik eskuinera: Avgustin Vivod embaxadorea, María Fernanda Moro, Federico Borrás eta Carlos Bizai kontsul esloveniarra Entre Rios-eko Triglav Esloveniar Erakundeak zazpi urte bete ditu eta, ospatzearren, Argentinan presentzia esloveniarra zabaltzen eta bermatzen jarduten duten kargu nagusiak otordu batean bildu dira 'Paraná Itsas-klubean'. Bertara, Avgustin Vivod Esloveniako Embaxadorea eta Federico Borrás Alcain Urrundik Elkarte Euskaldunaren presidentea gerturatu ziren, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskal Echea Institutuak 'Etxetik etxera' lelopean ospatu zuen ikasturte amaiera

2009/11/13

Euskal Echea Institutuko ikasleak Jai Alai aretoan (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko ikasleek euskara eta euskal kulturari buruzko tailer batean hartzen dute parte urtean zehar. Proiektuak jadanik bost urte ditu eta ume eta gazteen aurrerapenak, ezagutza eta engaiamenduari dagokionez, gero eta nabariagoak dira. 'Etxetik etxera' leloarekin baserriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten ikasturte amaierako jaiaren antolatzaileek, eta baita ere, aldi berean, inoiz Euskal Herritik, etxetik, joan behar izan bazuten ere, Argentina etxe bihurtu zela euskaldun askorentzat. Bostehun inguru ikaslek ikurriñaren kolore eta dantzekin alaitasunez bete zuten eskolako Jai Alai jolastokia, Arrecifesetik propio etorritako Ugarritzak Taldeak eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak lagunduta.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian barrena birtualki bidaiatzea posible da 'Google Street View' interneteko tresnarekin

2009/11/12

'Google Street View' aplikazioa ordenagailuko pantailan Interneteko bilatzaileetan geroz eta erreminta berritzaileagoak eskaintzen dira gure bilaketen emaitzak ahalik eta zehatzenak izan daitezen, eta duela urte batzuetatik hona mapak 'online' kontsultatzeko aukera daukagun arren, orain birtualki eta irudi errealekin kale eta errepideetatik bidaiatzeko sistema ere gure eskura dago 'Google Street View' tresnarekin. Euskal Herriko ibilbide ugari etxetik mugitu gabe bisita ditzakegu, nahiz eta oraindik euskal geografiako hainbat eremu gehitzeko dauden. 'Google Street View'-rekin, klik egin eta gustoko dugun herriko kaleetatik paseotxo bat eman dezakegu, etxeko zapatilak kendu gabe.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia