2010/11/03

Santa Fe hiriko euskal etxea, Argentinako izen bereko probintzian, jo eta su ari da giroa prestatzen herritarrak heldu den asteburu honetan egingo den Kolektibitateen Jaira biltzeko asmoz. Azken asteetan euskal elkarteak hiriko beste gizataldeekin bat egin du jaiaren promozio eta iragartze ekimenetan. Horietako bat izan da, adibidez, hainbat elkartetako dantzariek hiriko kaleetan barrena egin zuten 'fiestadela' edo kalejira modukoa.
Gehiago irakurri...
2010/11/02

Etxepare Euskal Institutuak Donostiako Prim kaleko egoitzako ateak ireki zituen ostiralean, euskal kultura munduratzeko erronkari ekiteko prest. Aizpea Goenagak, Institutuaren zuzendariak, erakundeak euskal kultur produkzioa ezagutzera emateko zubilana egin nahi duela azaldu zuen. Etxeparek Kataluniako Ramon Llull eta Espainiako Cervantes Institutuarekin hitzarmenak sinatuko ditu aurki eta munduko hainbat unibertsitatetan euskara irakurle programak indartzen eta sustatzen dihardu. Aste honetan Goenaga Argentinako Euskal Astean izango da, Diasporarekin ere harremanak sendotzeko asmoz.
Gehiago irakurri...
2010/11/02

Txina, Japonia, Errusia, Hego Amerikako zenbait lekutakoak, Madril bertakoak, eta baita Euskal Herriko jendea ere ari da ikasten euskara Madrilgo Euskal Etxean. Bakoitzak istorio bat eta motibazio diferentea dauka euskara ikasteko bultzagarri, baina guztiak saiatzen dira astez aste euren maila eta ezagutza hobetzen. Lortu ere lortzen dute, maila polita daukan bat baino gehiago baitago euren artean. Bai, posible da Madrilen euskalduntzea. Bestela, galdegin diezaietela Yoshino, Yu, Claudia, Lara edo Andoniri. Bost ikasle, bost istorio, baina maitasun amankomun bat euskararekiko.
Gehiago irakurri...
2010/11/02

Nafar airea arnastu da joan den larunbatean Buenos Airesen. Mar del Platara Bigarren Mendeurreneko Euskal Astera joan aurretik, Europatik iritsi berriak, Argentinako hiriburuan aurkeztu ziren Agoizko Zanpantzar edo Joaldunak. Hitzordua, Iparraldeko Euskal Etxean izan zen. Erakunde honetako trinketean, Nafarroatik etorritako agoiztarrak Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko kideekin elkartu ziren eta elkarrekin Nafarroako giro dotore eta beroa sortu zuten.
Gehiago irakurri...
2010/11/02

Atzerrian sarri ibilia da liburuak aurkezten eta horrela jarraitzeko asmoa du: Frankfurten izan berria da, Kubara doa hurrena eta Berlinera gero. Hala ere, euskal artista askok bezala etxetik kanpo egiten dituen irakurraldi eta hitzaldi hauek "adiskidetasun sare" bati esker egin ahal dituela dio. Kulturaren zabalkuntza profesionala, Euskal Herrian zein kanpoan, krisian ei dago. Horregatik 'Haragizkoak' CD berria autoproduzitu eta datozen hilabeteetan poesia, musika eta irudi ikuskizun hau ahal bezainbeste agertokitan "defendatuko" du. Estrainekoz, Kuban. Adiskidetasunaren bideak urrunera heltzen direlako.
Gehiago irakurri...
2010/11/01

Argentinako jeltzaleak joan den urriaren 23an bildu ziren Ohiko Urteroko Biltzarrean, besteak beste barne araudiak eskatzen duenaren arabera hauteskundeak egitearren erakundeko buruzagitza berritzeko. Bertan erabakitakoaren arabera, lehendakari berria du Argentina Buru Batzarrak, orain hasi agintealdian Felipe Eiheragibel izango duelarik buru, eta berarekin batera Jon Uriarte lehendakariorde, Fernando Lizarbe idazkari, eta Cristina Arregui diruzain.
Gehiago irakurri...
2010/11/01

Berotzeko bateko eta besteko ekitaldien ondotik, gaur hasten den aste honekin iritsiko da bere gailurrera 2010eko Euskal Argentinar Aste Nazionala, Argentina osoko eta auzo herrialdeetako zein Euskal Herritik bertatik iritsiko diren euskaldunak bilduz, Bigarren Mendeurreko Euskal Astea izena hartu duen Mar del Platako deiari erantzunez. Argentinako bazterretako jendeez gain, Uruguai, Txile, Brasil, Mexiko eta Estatu Batuetako partaideak espero dira, bai eta Euskal Herrikoak ere. Aste osoko egitaraua batu dugu hona, astelehenetik igandera artekoa.
Gehiago irakurri...
2010/11/01

Gutxiago geratzen da datorren asteburuan Yerba Buenako Gizataldeen I. Azokak ateak zabal ditzan, Tucumango probintzia argentinarrean. Bertako Udalak ekin die antolaketa lanei, hirian presentzia daukaten kolektibitateak lankide. Euskal kolektibitatea Tucumango Euskal Kultur Elkartearen eskutik bertaratuko da eta stand baten bidez ordezkatuko ditu euskaldunak, euren izaera, kultura eta historia aurkeztuz eta Argentina iparralde honen garapenean izan duten zerikusiaren lekukotasuna emanez.
Gehiago irakurri...
2010/10/29

Gero eta gehiago dira Facebook bezalako sarean bere txokoa sortzen duten euskal etxea eta munduko zein Euskal Herriko euskaldunak. Londres, Berlin, Bordele, Arrecifes, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea eta Euskaltzaleak, Chivilcoy, Salto, San Nicolas, Villa Maria... dira horietako batzuk eta ehundaka euskaldun anonimo eta ez hain anonimoekin batera EuskalKultura.com-ek facebook-en osatu duen lagun sarearen parte dira. bat egin gurekin eta parte har ezazu zure argazki, iruzkin, hitzordu eta jardueren berriekin. Lotsarik ez, EuskalKultura.com denon artean egiten dugu eta!
Gehiago irakurri...
2010/10/29
Ezpeleta herri lapurtarrak, urteko bere festarik handiena bizi izan zuen joan den igandean, herriari munduan fama ematen dion Ezpeletako Biper Gorriaren Eguna hain zuzen, Ezpeletaren ekonomia eta ospea biperrari lotua baitago hein handi batean. Egun nagusi horren testuinguruan, Ezpeletako Biper Gorriaren Kofradiak bere kide berriak jargiratzeko ekitaldia egin zuen, urtero bezala kirol, gizarte eta kultur munduan nabarmendu diren zenbait pertsonaia Kofradiari lotuz. Aurten ohoratutakoen artean, Joseba Etxarri, EuskalKultura.com-eko zuzendaria eta Baionako Herria astekariko kazetaria izan da euskal kultur arloko, eta Diasporako ordezkari gisa, 'zaldun' izendatua.
Gehiago irakurri...