2010/12/01

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, kalean da, paperean zein sarean kontsultagai, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria, 13. edizio honetan Euskal Herriko 105 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk sustatua. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu ordenadore aurretik mugitu gabe kontsulta daitekeen edizio berri honek.
Gehiago irakurri...
2010/11/30

'Euskararen aldeko Korrika' batek zeharkatuko ditu datorren larunbatean Chascomus herri argentinarrean bertako kaleak, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta antolatutako egitarauaren baitan. Buenos Aires probintzia barnealdeko herrian bat egin nahi dute honela munduko beste hainbat talde, eragile, euskal etxe eta euskaltzaleekin oro har, euren eskualdean arreta bilduz euskararen inguruan. Festa giroan garatuko den ekimenean nahi duen orok hartu ahal izango du parte, zirkuitoa Euskal Etxean hasi eta bukatuko delarik, amaieran euskal jolas, joko eta kirol saio bat eskainiz.
Gehiago irakurri...
2010/11/30

Mar del Platako Euskal Etxe barneko 'Artaburu Euskaltzale Elkarteak' antolaturik, ostegun honetan ekingo zaio Buenos Aires probintzia kostaldeko hiri honetan 2010eko Euskararen Asteari, urtero abenduaren 3aren inguruan hartutako ohiturari jarraiki. Ostiralean ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, programak erakusketak, proiekzioak, lore eskaintzak, Olentzeroren etorrera eta Urte Amaiera festa baitaratzen ditu, ekitaldi horetako batzuetan Mar del Platako 'Euskara Denontzat' urtekaria banatuko delarik joaileen artean.
Gehiago irakurri...
2010/11/30

Mexikoko Jus argitaletxeak 'Vientos de Libertad' (Askatasun Haizeak) eleberria plazaratu du egunotan. Lorea Palacios Urquiola da liburuaren egilea eta bertan bere aitonaren eta beste zortzi lagunen abentura dakarkigu: 1950ean belaontzi bat hartu eta Santurtzitik Mexikorainoko bidaia egin zuten, Francoren diktaduratik ihesi. Ia ehun egun behar izan zituzten bidaia egiteko, motorra birritan hondatuta eta olatu eta barealdien aurka borrokan, baina azkenean Mexikora heldu ziren, "leher eginda, baina aske".
Gehiago irakurri...
2010/11/30

Ostiral honetan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta, ohi denez, jaiak Diasporan oihartzun zabala izango du. Argentinako Rio Cuarto hirian, adibidez, Gure Ametza elkarte euskal argentinarrak Euskararen Eguna dela eta antolatu dituen ekitaldien egitaraua aurkeztu berri du. Gure Ametzaren proposamenak honakoak dira: Cesar Arrondo historialariaren hitzaldi bat, 'Euskal baserri sukaldaritza' liburuaren aurkezpena eta Euskal Taberna edo erromeria egunari bukaera emateko.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

Abendua badator eta abenduarekin batera Gabonak hasi dira jada agertzen gure eguneroko bizitzan. Supermerkatuan turroiak (ohitura hori daukaten lekuetan), telebistan perfumeak, postontzian jostailudendetako propaganda... gero eta goiztiarrago datoz Eguberriak. Hala eta guztiz ere, lagunei eta senitartekoei jaiak zoriontzea beti azken unea arte itxaroten duten horietarikoa bazara (eta azkenean beti berandu bazabiltza!), oraintxe duzu garaia tartetxo bat egin eta Gabonetako postal birtual bat aukeratzeko. Era askotakoak dabiltza jada sarean bolo-bolo: Olentzerorenak, musikadunak, animatuak... Guk jarraian horietariko batzuk bildu ditugu.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

FEVAren bitartez HABEk sustatzen duen 'Argentinan Euskaraz' programari esker, bostehun bat umek ikasten dute euskara eta euskal kultura Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Institutuan. Urte osoan zehar ikasitakoa komunitateari erakusteko, ikasturte amaierako jaia antolatzen du jarduera handiko eskola honek; aurten 'Gu euskaldunak gara, Euskal Echekoak' lelopean --'Ikusi Mendizaleak' abestitik hartuta -- eta Vanesa Felix, Victoria Abasolo eta Estefania Abasolo irakasleak arduradun, ospatu zen festa Sarandi kaleko eskolan, joan den azaroaren 13an.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

Villa Mercedeseko euskal etxe argentinarrak kontzertu batekin ospatu zuen azken hilabeteteetan egin duen abesbatzen lantegiaren bukaera. Kontzertuaren izarrak Haurren Koraleko kantari txikiak izan ziren, eta euren emanaldiak txalo zaparrada beroa jaso zuen. Koruaren zuzendari Claudia Cuatrochiok eta Daisy Cabeytuk gidatuta, taldeak 'Agur jaunak' kantuarekin amaitu zuen emanaldia. Hitzordua Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena dela-eta Villa Mercedes hirian eginiko ekitaldien barruan gauzatu zen.
Gehiago irakurri...
2010/11/29

Jende multzo polita bildu zen azaroaren 19an, ostirala, Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxearen egoitzan Tu Taller taldeko artisten erakusketaren inaugurazioan. Bertan astebeteko iraupena zuen ekimenak programa bat ere izan zuen gehigarri, hala nola euskal etxe bertako Cordobatarrak dantza taldekoen erakustaldi bat eta Cordobako unibertsitarien Tuna delako kantari taldekoen emanaldi bat, euskal elkartetik beretik ohar baten bidez ezagutzera eman denez.
Gehiago irakurri...
2010/11/26

Duela hilabete gutxi Argentinako Cordoban sortua den 'Gerora' Kultur Elkarteak mota askotako ekintzak antolatu ditu gaurtik aurrera Euskararen Astea ospatzeko. Historia, musika, dantza, antzerkia, jolasak, sukaldaritza, olerkiak eta zinemaren bidez, Euskal Herriko hizkuntza ezagutarazteko asmoa dute proposamen antolatzaileek. Astebeteko egitaraua gaur arratsaldean bertan hasiko da eta San Frantzisko Xabier eta Euskararen Nazioarteko Egunera arte, esan nahi baita abenduaren 3ra arte luzatuko da.
Gehiago irakurri...